Franck Dolosor

Franck Dolosor

Bizitza
JaiotzaDonibane Lohizune, 1977ko maiatzaren 26a (46 urte)
Herrialdea Lapurdi, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
frantsesa
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakkazetaria
Enplegatzailea(k)EITB
Izengoitia(k)Haltza

Franck Dolosor Laduche (Donibane Lohizune,[1] 1977ko maiatzaren 26a) euskal kazetaria da. Hedabide ugaritan egiten duen lanagatik ezaguna izateaz gain Senpere bere herriari buruzko ikerketa lan batzuen egilea da.

Biografia

Dolosortarrena Gipuzkoatik orain dela 6 belaunaldi Senperera joandako familia da.[2] Gurasoak Laurent Dolosor senpertarra eta Christiane Laduche azkaindarra ditu. Lehen ikasketak Senpereko San Josep eskolan eta Arretxea kolegioan egin ondoren, Donibane Lohizuneko Saint Thomas d'Aquin lizeoan eta Kanboko Xalbador lizeoan ikasi zuen.

Haltza ezizena Jean Pierre Dolosor Matxin Haltza bere aitona zenaren omenez darama.[3]

1996tik kazetari lanetan ari da.

2017an Baionako Gaskoi akademiako kide[4] izendatu zuten.

Hedabideetan

Kazetari euskaraz, espainieraz eta frantsesez aritu da; Dolosor lanean ibili den edo dabilen hedabideen artean hauek azpimarra ditzakegu:

Ikerketa liburuak

Senpere bere herriko bizilagunak protagonistak diren bi libururen egilea da:

  • Senperetik Senpererat, begirada bat XX. mendeari. Elkar, 2009. Herriko adineko 18 laguni (9 gizon eta 9 andrazko) egindako elkarrizketetan oinarrituta.
  • Matxin Irabola, Senpereko bertsularia; Elkarlanean, 2010. Lapurdiko bertsolaririk onenetakoa izan zen Matxin Irabolaren (1879-1935) ibilbidea kontatzen du.[8]

Erreferentziak

  1. Ozenki irakurtzeko liburua Elixabete Garmendia, Argia.
  2. L'historien de son village, Alexandre de La Cerda, La Semaine du Pays Basque, 985. zkia., 2010eko azaroaren 12tik 18ra, 19.or.
  3. Franck Dolosor: Matxin Irabola, Senpereko bertsularia, Elkarlanean, Donostia, 2010; 4. or.
  4. (+ bideo) Franck Dolosor Baionako Akademiako kide izendatu dute. (Noiz kontsultatua: 2017-05-03).
  5. a b Ostolaza, Paulo. «Franck Dolosor kazetariak ez du ETBn jarraituko» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-09-05).
  6. EITBko Baionako delegazioaren gaineko eztabaidari buruzko bloga.
  7. Dolosorrek Ttipi-Ttapan egindako artikulua[Betiko hautsitako esteka]
  8. https://bdb.bertsozale.eus/es/web/liburutegia/view/683-matxin-irabola-senpereko-bertsularia

Ikus, gainera

Kanpo estekak

  • Miel A. Elustondok egindako elkarrizketa, Administrazioa Euskaraz, 116.zk., 2022ko apirilan.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q12257973
  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 107623813
  • ISNI: 0000000109306311
  • BNE: XX4878460
  • BNF: 16189138z (data)
  • SUDOC: 157367509
  • Wd Datuak: Q12257973