Antoninotar dinastia

Antoninoen garaiko kameu bat. Dinastia horretan bizarra berriz modan jarri zen.

Antoninotar dinastia[1] Erromatar Inperioa gobernatu zuen Domizianoren hilketatik (K.o. 96) Komodorena arte (192). Bost Enperadore Onez gain (Nerva, Traiano, Hadriano, Antonino Pio eta Marko Aurelio), Luzio Verok eta Marko Aurelioren semeak, Komodok, osatzen dute dinastia. Historialari asko, ordea, ez dituzte Luzio Vero eta Komodo Antoninoen dinastian sartzen.[2] Gehienak ez dira senideak jaiotzez, adopzioz baizik, Erroman ohikoa izan zen prozedura legala.

Bost Enperadore Onak. Ezkerretik: Nerva, Traiano, Hadriano, Antonino Pio, eta Marko Aurelio

"Bost Enperadore Onen" agintaldia Erromatar Inperioko urrezko garaia izan zen. Barne bakea eskuratu zen, hein handi batean, ondorengotza-sistema baketsua zelako. Izan ere, Enperadoreak bizirik zegoelarik hautatzen zuen oinordekoa. Gainera, Inperioko gizon trebatuenen artean aukeratzen zuten, ez senide hurbilenen artean.

Garaian honetan kultura grekoaren loraldi nagusia gertatu zen.[3]

Honako hauek dira dinastia honetako enperadoreak:

Erreferentziak

  1. 182 Araua. Dinastien izenak. Euskaltzaindia 3. orr.
  2. «Erromatar Goiz-Inperioa - hiru» www.hiru.eus (Noiz kontsultatua: 2023-02-23).
  3. Alexandro eta Zesar. in: Klasikoak 2000. Bilbo: Klasikoak ISBN 84-96455-17-3..

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q3202662
  • Commonscat Multimedia: Nerva–Antonine dynasty / Q3202662

  • Wd Datuak: Q3202662
  • Commonscat Multimedia: Nerva–Antonine dynasty / Q3202662
  • i
  • e
  • a
Erromatar eta bizantziar enperadoreak
Printzerria
27 BC – 235 AD
Krisialdia
235–284
Dominatua
284–395
Mendebaldeko Inperioa
395–480
Ekialdeko/
Bizantziar Inperioa
395–1204
Nizeako Inperioa
1204–1261
Ekialdeko/
Bizantziar Inperioa
1261–1453
Letra etzanean usurpatzaile edo enperadorekideak.