Victor Vasarely

Victor Vasarely

Irudi gehiago
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakVásárhelyi Győző
JaiotzaPécs, 1906ko apirilaren 9a
Herrialdea Hungaria  (1906 -  1997)
 Frantzia  (1961 -  1997)
BizilekuaFrantzia
Lehen hizkuntzahungariera
HeriotzaParisko 16. barrutia eta Paris, 1997ko martxoaren 15a (90 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: minbizia
Familia
Seme-alabak
ikusi
  • Jean-Pierre Yvaral (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaEötvös Loránd University (en) Itzuli
(1925 - : medikuntza
Hizkuntzakfrantsesa
hungariera
Jarduerak
Jarduerakmargolaria, artista bisuala, eskultorea, diseinatzailea, artista grafikoa, grabatzailea eta ilustratzailea
Parte-hartzailea
  • documenta (en) Itzuli
    Documenta II (en) Itzuli
    Documenta III (en) Itzuli
    4. documenta (en) Itzuli
Lantokia(k)Paris eta Budapest
Jasotako sariak
ikusi
  • Goslarer Kaiserring  (1978)
    honorary citizen of Dorog  (1988)
MugimenduaPop Artea
Op arta
Genero artistikoaarte abstraktua
Arte zinetikoa

pierrevasarely.com
IMDB: nm2324449 Musicbrainz: 83286158-9923-4c0d-ac5b-b4a48c8a0816 Discogs: 2245853 Find a Grave: 7143 Edit the value on Wikidata

Victor Vasarely (Pécs, Hungaria, 1906ko apirilaren 9a - Paris, Frantzia, 1997ko martxoaren 15a) margolaria izan zen. Jaiotzaz hungariarra, frantses hiritartasuna hartu zuen.

Bizitza

Vasarelyren artelana, Pálosko elizan, Pécsen.

Budapesten egin zituen ikasketak. Op Art mugimenduko margolari nagusietako bat da. Budapesten hasi zen lanean, Bauhausko tradizioan. Vasarelyk arte abstraktuan jarri zuen arreta osoa, Mondrianen eta Maleaicen lanetan bereziki. Haren pinturan eta idazkietan argi ikusten da zenbaterainoko eragina izan zuten haien lanek. 1930ean, Hungariatik alde egin eta Parisa joan zen bizitzera. Hasieran publizitatean aritu zen, ikerketan eta bere lanean sakontzen jarraitzen zuen bitartean. 1940tik aurrera, bere estiloko ezaugarri nagusiak, forma geometrikoak eta koloreak elkarren eraginean, erabiltzen hasi zen. 1950-1960 urte-bitartean egin zituen lan garrantzitsuenak, kolore argiagoak eta indartsuagoak hartuta, ilusio optikoaren bitartez higiduraren sugestioa sortzeko ikuslearengan. Lan horien artean aipagarriak dira Sirius II, Ondho, eta Arny-C. 1959. urtean frantses herritartasuna hartu zuen, eta 1970ean Vasarely Fundazioa sortu zuen, berak diseinatutako etxe batean, Aix-en-Provencen.

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Victor Vasarely Aldatu lotura Wikidatan
  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q154448
  • Commonscat Multimedia: Victor Vasarely / Q154448

  • Wd Datuak: Q154448
  • Commonscat Multimedia: Victor Vasarely / Q154448