Tegucigalpa

Tegucigalpa
Tegucigalpa
Real Villa de San Miguel de Tegucigalpa de Heredia
hiri handia
Tegucigalparen ikuspegia, La Leonatik ikusita. Irudi gehiago
Administrazioa
Herrialdea Honduras
DepartamenduaFrancisco Morazán
Izen ofizialaTegucigalpa
Jatorrizko izenaTegucigalpa
Posta kodea11101
Geografia
Koordenatuak14°06′21″N 87°12′14″W / 14.1057°N 87.204°W / 14.1057; -87.204
Map
Azalera201,5 km²
Altuera990
Demografia
Biztanleria1.157.509 (2013)
−119.229 (2020)
Metropolia1.324.000
Dentsitatea5.744,46 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera1578ko irailaren 29a
Ordu eremuaUTC−06:00
Hiri senidetuakNew Orleans, Lima, Taipei, Madril, Bogota, Gainesville, Amman, Guadalajara eta Guatemalako Hiria
http://www.lacapitaldehonduras.com/

Tegucigalpa[1] (gaztelaniaz teɣusiˈɣalpa ahoskatua) Hondurasko errepublikako hiriburua eta hiririk handiena da. Halaber, Erdialdeko Amerikako hirugarren hiri nagusia da, Guatemala Hiria eta San Salvador ondoren, 1.682.

725 biztanleekin (2006). Halaber, Francisco Morazán departamenduko hiriburua da.

Hiria itsas-mailatik 1.000 metrotan dago.

1.324.534 biztanle ditu (2011).

Geografia

Choluteca ibaiaren ertzean dago.

Klima

    Datu klimatikoak (Tegucigalpa)    
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 25.7 27.4 29.5 30.2 30.2 28.6 27.8 28.5 28.5 27.3 26.0 25.4 27.9
Batez besteko tenperatura (ºC) 20.0 20.9 22.5 23.6 24.2 23.4 22.9 23.2 23.2 22.4 21.1 20.2 22.2
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 14.3 14.5 15.5 17.1 18.2 18.2 18.0 18.0 17.9 17.6 16.3 15.0 16.7
Pilatutako prezipitazioa (mm) 5.3 4.7 9.9 42.9 143.5 158.7 82.3 88.5 177.2 108.9 39.9 9.9 871.7
Euri egunak (≥ 1.0 mm) 1 1 1 2 9 12 9 9 13 10 4 2 73
Eguzki orduak 220.1 231.7 269.7 246.0 217.0 171.0 192.2 204.6 183.0 201.5 198.0 210.8 2545.6
Iturria (1): World Meteorological Organization[2]
Iturria (2): Hong Kong Observatory (sun data).[3]

Historia

Tegucigalpa Las Uvas-etik ikusita.

Indiarrek sortu zuten hiria eta Tisingal izena zuen. Geroago Tegucigalpa, zilarrezko mendia, izena eman zioten. 1578an zilar hobi garrantzitsuak aurkitu ziren han, eta haren inguruan garapen handia izan zuen Tegucigalpak.

1762. urtean villa titulua eman zion Guatemalako auzitegiko lehendakariak, eta 1768an Karlos III.ak berretsi zuen titulu hori.

1821. urtean, independentzia lortu zuen urte berean, hiri maila eman zioten. Comayagua hiriarekin batera lurraldeko hiriburua izan zen 1824-1880 bitartean, eta urte hartan Hondurasko hiriburu bakar bihurtu zen.

Data garrantzitsuak:

Ekonomia

Nekazaritza oso aberatsa da (kafea, tabakoa, laboreak, fruituak, aziendentzako bazka). Abere hazkuntza ere badago. Herrialdeko industria (janari industria, ehungintza, kimika industria, papergintza, zapatagintza, larrugintza, eraikuntzarako gaiak), merkataritza eta zerbitzu gune garrantzitsuena da. Inguruetan urre eta zilar hobiak daude.

Ekipamenduak

Los Dolores eliza.

Unibertsitatea dago (1847tik), baita apezpikutegia eta nazioarteko aireportua ere.

Herri eta hiri senidetuak

Tegucigalpa ondorengo herri eta hiriekin senidetuta dago:

Tegucigalpa Iberoamerikako Hiriburu Hirien Batasunaren (gaztelaniaz: Unión de Ciudades Capitales Iberoamericanas - UCCI) (portugesez: União de Cidades Capitais Ibero-americanas) partaide da, 1982ko urriaren 12tik, jarraian agertzen diren hiriekin senidetarsun erlazioak hasiz: [6]

  • Filipinak Davao Hiria (Filipinak)
  • Guatemala Guatemala Hiria (Guatemala)
  • Kuba Habana (Kuba)
  • Bolivia La Paz (Bolivia)
  • Peru Lima (Peru)
  • Portugal Lisboa (Portugal)
  • Erreferentziak

    • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
    1. Euskaltzaindia. 38. araua: Munduko estatu-izenak, herritarren izenak, hizkuntza ofizialak eta hiriburuak. .
    2. Weather Information for Tegucigalpa. (Noiz kontsultatua: August 4, 2012).
    3. Climatological Information for Tegucigalpa, Honduras, Hong Kong Observatory. Retrieved 4 August 2012.
    4. (Ingelesez) Sister Cities International. (Noiz kontsultatua: 2018-07-19).
    5. (Ingelesez) Taipei City Council. (Noiz kontsultatua: 2018-07-19).
    6. (Gaztelaniaz) Unión de Ciudades Capitales Iberoamericanas. (Noiz kontsultatua: 2018-07-15).
    7. (Gaztelaniaz) Portal web del Ayuntamiento de Madrid. (Noiz kontsultatua: 2018-07-19).

    Kanpo estekak

    • (Gaztelaniaz) Tegucigalpa hiriko webgune ofiziala
    Autoritate kontrola
    • Wikimedia proiektuak
    • Wd Datuak: Q3238
    • Commonscat Multimedia: Tegucigalpa / Q3238

    • Identifikadoreak
    • WorldCat
    • VIAF: 166238675
    • BNE: XX452478
    • BNF: 12099634f (data)
    • GND: 4344631-0
    • LCCN: n79112328
    • NARA: 10037366
    • SUDOC: 115983252
    • Hiztegiak eta entziklopediak
    • Britannica: url
    • Lekuak
    • OSM: 3850824
    • TGN: 1016846
    • Wd Datuak: Q3238
    • Commonscat Multimedia: Tegucigalpa / Q3238