Teatre Lliure

Bartzelonako egoitza berria

Teatre Lliure Kataluniako antzerki-taldea da. 1976ko maiatzaren 1ean sortu zuten, elkarte kooperatibo gisa, Fabià Puigserver, Pere Planella, Lluís Pasqual eta Carlota Soldevilak. Birritan irabazi du Antzerkiaren Sari Nazionala, bata 1978. urtean egindako lanagatik, eta bestea, Shakespeareren Al vostre gust (1984, Zure nahierara) lanaren egokitzapenagatik.

Antzerki independentearen barruan, talde honek Europako antzerki eredu aurreratuenak bereganatu ditu, eta antzerkigile klasiko nahiz modernoen lanak aurkeztu ditu. Sortzaile izan zirenetatik, egun Carlota Soldevilak jarraitzen du bakarrik; Lluís Pasqual Parisko Odeonera joan zen, Fabiá Puigserver 1991n hil zen, eta Pere Planellak taldea utzi zuen zentsuraren inguruko desadostasunengatik.

Lluís Homar, Anna Lizaran eta Carlota Soldevila antzezleek eta Ricard Pedreira zuzendari teknikoak osatu izan dute taldea. Teatre Lliureren historian zehar beste antzezle askok hartu izan dute parte: Inma Colomer, Quim Lecina, Domènech Reixach, Antoni Sevilla, Muntsa Alcañiz eta abar. Antzerki mundutik kanpoko hainbat artistaren lankidetza ere izan dute, hala nola Frederic Amat pintorearena, Lluís Llach musikariarena, edota Albert Boadella eta Carlos Gandolfo eszena-zuzendariena.

Ikuskizun aipagarrienen artean ditu: Lluís Pasqualen Camí de nit 1854 (1976), Bertolt Brechten Mahagonhy hiriaren goraldia eta beheraldia (1977), Georg Büchneren Leontzi eta Lena (1977), W. Shakespeareren Titus Andronicus (1978), Meilhac eta Halevyren Helene ederra (1979), Anton Txekhoven Hiru Germaniarrak (1979), Rosa i María (1979), Geneten Balkoia (1980), Boadellaren Operació Ubú (1981), Pablo Nerudaren Joaquin Murietaren distira eta heriotza (1982), Espriuren Primera historia d'Esther (1982), Molièreren Misantropoa (1982), Shakespeareren Al vostre gust (1983, Zure nahierara), Mozarten Txirula Miragarria (1984), Beaumarchaisen Figaroren ezteiak (1989), Guimeráren Terra Baixa (1990) eta abar.

Hainbat sari jaso ditu, hala nola Antzerkiko Sari Nazionala (1978), Arte Ederretako Merezimenduaren Urrezko Domina (1983), Sant Jordi Gurutzea (1985), Jaume I.aren Ohorezko Saria. 1985ean Teatre Lliureren Ganbera Orkestra sortu zen. Azken urteotan, hainbat lan egin ditu Cesc Gelabert eta Lidia Azzopardiren dantza-taldearekin.

2003. urtetik Àlex Rigola da zuzendari artistikoa.

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q2713554
  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 140245970
  • ISNI: 000000012265226X
  • LCCN: n88051471
  • NKC: ko2012696260
  • Wd Datuak: Q2713554
  • i
  • e
  • a
Bartzelonako leku interesgarriak
Eraikin eta leku nabarmenak
Bellesguard · Kataluniako Liburutegia · La Boqueria · Amatller Etxea · Batlló Etxea · Calvet Etxea · Fajol Etxea · Fuster Etxea · Lleó Morera Etxea · Milà Etxea · Les Punxes Etxea · Vicens Etxea · Els Quatre Gats · Canonges Etxeak · Tres Dragons gaztelua · Katedrala · L'Ardiaca Etxea · Hiriko Etxea . ‎Colonen monumentua · Drassanes Reials . Dona i Ocell · Frantziako geltokia · Fabra behatokia · Fòrum eraikina · FCBotiga · Joan Miró fundazioa · Sant Pau Ospitalea · Santa Creu ospitalea · Hotel Arts · Jonqueres monasterioa · Pedralbes jauregia · Pedralbes monasterioa · Garaipenaren Arkua · Montjuïc · Iturri Miragarria · Montjuïceko Jauregi Nazionala · Montjuïceko gaztelua · Montjuïceko hilerria · Montjuïceko Komunikabideen Dorrea · Olinpiar Portua · Baró de Quadras jauregia · Jauregi Episkopala · Güell jauregia · Generalitatearen jauregia · Kataluniako Parlamentua · Bartzelonako udaletxea · Erreginaordearen jauregia · Errege Jauregi Nagusia · Bartzelona pabiloia · Portuko Teleferikoa · Espainiar Herria / Poble Espanyol · Familia Santuaren tenplua · Ehun Zutabeen Aretoa · Santa Maria del Mar · Santa Maria del Pi · Agbar dorrea · Mapfre dorrea · Collserolako dorrea · Vapor Vell · Robert jauregia · Albéniz jauregia · Alemany pabiloia · Euskal Etxea
Plaza eta kaleak
Museoak
Kataluniako Arkeologia Museoa · Casa Museu Gaudí .CCCB · CosmoCaixa · Fundació Antoni Tàpies · Fundació Joan Miró · Institutu Botanikoa · Lorategi botanikoa · MACBA · Dekorazio-Arteen Museoa · Argizari Museoa · Zeramika Museoa · Egiptoar Museoa · Museo Erotikoa · Etnologikoa Museoa · Frederic Marès Museoa · FC Barcelona Museoa · Gaudi Museoa Etxea · Kataluniako Historiaren Museoa · Hiriko Historiaren Museoa · Itsas Museoa · Musikaren Museoa · Kataluniako Arte Museo Nazionala · Perfume Museoa · Picasso Museoa · Ehun eta Jantzi Museoa · Txokolatearen Museoa
Estadioak
Arte Eszenikoak
Gran Teatre del Liceu · L'Auditori · Kataluniar Musikaren Jauregia · Teatre Apolo · Teatre Grec · Teatre Lliure · Teatre Nacional de Catalunya · Teatre Poliorama
Teatre Romea · Teatre Tívoli
Parkeak
Les Aigües · la Ciutadella · El Clot · Collserola · Espanya Industrial · Fòrum · Güell parkea · Laberint d'Horta · Joan Miró · Montjuïc · Mossèn Costa eta Llobera lorategiak · Poblenou · Els Tres Turons
Zooak
Bartzelonako Aquariuma · Bartzelonako Parke Zoologikoa
Hondartzak