Spitz

Spitz
Txakur arraza
EspezieaCanis lupus familiaris

Spitz motako txakurrak txakur-arrazen artean ezaugarri komun hauek dituzten txakur batzuk dira.

Ezaugarriak

Bi ile-geruza dauzkate txakur hauek, lehena laburra eta artile tankerakoa, eguraldi txarretik babesten dituena; eta bigarren geruza ile luzekoa, leuna eta gorputzetik askatua. Burua ile laburrez estalia dute, azeriarena gogorarazten du formaz, belarri txiki eta puntazorrotzekin, beroaren galera eta izozte-arriskua ebitatzeko. Isatsa altxatua eta bizkar gainean kurbatua eroaten dute ohikoan. Artikoko txakurren antza dutela esan daiteke.

Nazioarteko Federazio Zinologikoak (NFZ) bi ataletan sailkatzen ditu spitz arrazak, gehienak 5. taldearen barruan, bi azpitaldetan, Europako spitzak eta Asiako spitzak eta antzeko arrazak.

Sailkapena eta iruditegia

Spitz izena duten arraza batzuk ere badaude, NFZk ehizako txakur nordiko izendatzen dituena, 2. atalean sailkatuak.

Europako spitzak

Keeshond
Alemaniako spitz handia
Spitz aleman ertaina
Spitz aleman txikia
Pomeraniako lulu txakurra
Volpino italiarra

Asiako spitzak eta antzeko arrazak

Chow Chow
Eurasier
Jindo korearra
Akita Inu
Akita amerikarra
Hokkaido txakurra
Kai
Kishu
Spitz japoniarra
Ryukyu txakurra
Shar Pei
Shiba Inu
Shikoku Inu
Bangkaew thailandiarra
Kintamani txakurra

Txakur nordikoak

Altze-txakur norvegiar grisa
Altze-txakur norvegiar beltza
Lundehund
Mendebaldeko Siberiako laika
Ekialdeko Siberiako laika
Laika errusiar-europarra
Hartz-txakur kareliarra
Spitz finlandiarra
Altze-txakur suediarra
Norrbotteneko spitza

Erreferentziak

Kanpo estekak

  • Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, gaztelaniazko Wikipediako «Spitz (perro)» artikulutik itzuli da; zehazki, 2022-10-15eko bertsio honetatik. Izan ere, artikulu horretan aritu diren wikilariek GFDL edo CC-BY-SA 3.0 lizentziekin argitaratu dute beren lana.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q854787
  • Commonscat Multimedia: Spitz / Q854787

  • Identifikadoreak
  • BNF: 125482207 (data)
  • LCCN: sh85126807
  • NKC: ph323392
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Wd Datuak: Q854787
  • Commonscat Multimedia: Spitz / Q854787