Sommeko gudua

Sommeko gudua
Lehen Mundu Gerra
Mendebaldeko Frontea
Cheshireko errejimentuko 11. batailoiko kide bat Ovillers-la-Boisselletik gertu, 1916ko uztaila
Data1916ko uztailaren 1a - azaroaren 18a
LekuaSomme ibaia, Pikardia, Frantzia
Koordenatuak50°00′56″N 2°41′51″E / 50.0156°N 2.6975°E / 50.0156; 2.6975
EmaitzaGarailerik gabe
Gudulariak
Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua
Frantzia
Kanadako agindupeko lurra
Ternuako agindupeko lurra
Hegoafrikar Batasuna
Australia
Zeelanda Berria
Britainiar Raj
Alemaniar Inperioa
Buruzagiak
Britainia Handia Douglas Haig
Frantzia Ferdinand Foch
Alemaniar Inperioa Max von Gallwitz
Alemaniar Inperioa Fritz von Below
Indarra
13 britainiar eta 6-11 frantziar dibisioi (hasieran)
51 britainiar eta 48 frantziar dibisioi (amaieran)
Guztira: 2.000.000 soldadu
10,5 dibisioi (hasieran)
50 dibisioi (amaieran)
Guztira: 1.000.000 soldadu[1]
Galerak
419.654 britainiar eta Commonwealtheko kideak
204.253 frantziar
Guztira: 623.907
(146.431 hildako edo desagertu)
100 tanke eta 782 hegazkin
435.000
(164.055 hildako edo desagertu)

Sommeko gudua, Lehen Mundu Gerraren barnean, gudurik luzeenetariko eta latzenetariko bat izan zen: milioi bat erori baino gehiago izan ziren. Britainiar eta frantziar gudarosteek Somme ibaiaren hegoaldean zehar eta 40 kilometroko luzerako frontean alemaniar lerroak haustea zuten helburu, Verdungo guduan zeuden alemaniarrak distraitzeko. Hala ere, gudu hori Verdungoa baino gogorragoa izan zen.

Guduaren lehenengo egunean, 1916ko uztailaren 1ean, 57.740 britainiar erori ziren eta, horietatik, 19.240 hil ziren. Erresuma Batuko armadaren historiako gudurik latzena izan zen. Alemaniako armadarentzat ere itzelezkoa izan zen: ofizial batek "armadarentzako lohizko hilobia" izan zela zioen. Gerra modernoa zein hilgarria den konturatu ziren bi alderdiak. Sommekoa erabakigarria izan zen Gerraren bilakaeran, batez ere Mendebaldeko Frontean.

Britainiarrek urte hartan The Battle of the Somme filma grabatu zuten gerrari buruz, lehenengo dokumentala izan zena.

Erreferentziak

  1. Musée Picardie - Musée de la Grande guerre en picardie - Battle of the Somme Resources

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q132568
  • Commonscat Multimedia: Battle of the Somme / Q132568

  • Identifikadoreak
  • GND: 4181782-5
  • LCCN: sh85124800
  • NKC: ph436863
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Wd Datuak: Q132568
  • Commonscat Multimedia: Battle of the Somme / Q132568


Historia
Frantzia
Artikulu hau Frantziako historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.