Skogskyrkogården

Skogskyrkogården
Skogskyrkogården
 UNESCOren gizateriaren ondarea
Irudi gehiago
Kokapena
Estatu burujabe Suedia
Suediaren banaketa administratiboaStockholmgo konderria
Suediako udalerriaStockholm udalerria
Koordenatuak59°16′32″N 18°05′58″E / 59.275555555556°N 18.099444444444°E / 59.275555555556; 18.099444444444
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1915
ErabileraQ29045010 Itzuli
Arkitektura
ArkitektoaGunnar Asplund
DiseinatzaileaGunnar Asplund eta Sigurd Lewerentz (en) Itzuli
EstiloaNordic Classicism (en) Itzuli
funtzionalismoa
Azalera108,08 ha
Atalakeraikin: 4
Gizateriaren ondarea
Irizpidea(ii) eta (iv)
Erreferentzia558 eta 558rev
Eskualdea[I]Europa eta Ipar Amerika
Izen-ematea1994 (XVIII. bilkura)
Webgune ofiziala
  1. UNESCOk egindako sailkapenaren arabera

Skogskyrkogården (euskaraz: «Basoko hilerria») Stockholmen dagoen hilerria da, Gunnar Asplund eta Sigurd Lewerentz arkitektoek 1917-1920 hasieran eraikia. 1994ean Unescok Gizateriaren Ondare izendatu zuen. Tallum pabiloian bisitariek hilerriari eta arkitektoei buruzko informazioa dago erakusgai. Mundu osoan zehar eragina izan du hilerri proiektuetan.

Skogskyrkogården egitasmoa 1915ean egindako nazioarteko lehiaketatik dator, helburua hilerri berria Enskeden egitea zetzana, Stockholm hegoaldean. Aukeratutako lekua legar harrobia izandako lurrak ziren, non pinuak hazten ziren. Gunnar Asplund eta Sigurd Lewerentz arkitekto gazteen proiektua aukeratu zen, Tallum izenekoa (suedieraz Tall, "pinu" da). Lanak 1917 hasi ziren, eta hiru urte geroago amaitu.

Hilerria basoaren izadiari egokitzen da, eta bertan kapera batzuk eta errausketa etxea daude. Arkitektoek paisaia naturala maisuki erabili zuten, edertasun lasaiko inguruak sortuz. Errausketa etxea Asplunden azkeneko lana da, 1940an hil baino justu lehenago irekia. Bertan Fedearen, Esperantzaren eta Gurutze Santuaren kaperatxoak daude.

Ezagun lurperatuak

Hilerri honetan badira lurperatutako ospetsu batzuk, baina nahiko gutxi Stockholm iparraldeko Norra begravningsplatsen hilerriarekin alderatuta. Guztira 50.000 hilobi daude. Hona hemen ezagunenenak:

  • Anton Nilson (1887-1989), iraultzaile komunista
  • Gunnar Asplund (1885-1940), arkitektoa
  • Greta Garbo (1905-1990), aktorea
  • Ivar Lo-Johansson (1901-1990), idazlea
  • Oscar A.C. Lund (1885-1963), zinema mutuko aktore eta zuzendaria
  • Lennart "Nacka" Skoglund (1929-1975), futbolaria
  • Alma Johansson (1880-1970), misiolaria

Irudiak

  • Basoko hilobiak
    Basoko hilobiak
  • Skogskapellet Basoko kapera
    Skogskapellet
    Basoko kapera
  • Gurutze Santuaren kapera
    Gurutze Santuaren kapera
  • Uppståndelsekapellet Berpizkundearen kapera
    Uppståndelsekapellet
    Berpizkundearen kapera

Kanpo estekak

  • Webgune ofiziala
  • UNESCO deskribapena
  • Ibilbide birtuala Skogskyrkogården-en
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q213988
  • Commonscat Multimedia: Skogskyrkogården / Q213988

  • Wd Datuak: Q213988
  • Commonscat Multimedia: Skogskyrkogården / Q213988
  • i
  • e
  • a
Ekialdea
Suedia
Hegoaldea
Hegoaldeko Ölandeko nekazal paisaia  • Visbyko Hansako Hiria  • Karlskronako itsas-portua  • Tanumgo labar-grabatuak  • Varbergeko irrati-estazioa
Iparraldea
1 Finlandiarekin batera  • 2 beste bederatzi herrialdeekin batera