Shenyang

Shenyang
沈阳
Azpiprobintzia mailako hiria
Irudi gehiago
Administrazioa
Estatu burujabe Txinako Herri Errepublika
Txinako probintziaLiaoning
Izen ofiziala沈阳市
Шэньян
Мукден
Шэньян
Фэнтянь
Мукден
ᠮᡠᡴ᠋ᡩᡝᠨ
Jatorrizko izena沈阳
Posta kodea110000
Geografia
Koordenatuak41°48′09″N 123°25′41″E / 41.8025°N 123.4281°E / 41.8025; 123.4281
Map
Azalera12859.89 km²
Altuera55 m
Demografia
Biztanleria9.070.093 (2020)
963.922 (2010)
Dentsitatea705,3 bizt/km²
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia024
Ordu eremuaUTC+08:00
Hiri senidetuakTesalonika, Kawasaki, Ramat Gan, Sapporo, Turin, Chicago, Irkutsk, Quezon City, Monterrey, Seongnam (en) Itzuli, Jaunde, Katowice, Banská Bystrica, Ho Chi Minh Hiria, Hamamatsu eta Daejeon
Matrikula辽A
shenyang.gov.cn

Shenyang (txinera sinplifikatuz: 沈阳, txinera tradizionalez: 瀋陽; pinyineraz: Shěnyáng), Liaoningeko probintziako hiriburua da. Guztira, 7.240.000 biztanle inguru dauzka eta 12.924 kilometro karratuko azalera.

Inguru naturala eta kokapena

Erdiguneko denden ikuspegia.

Inguruko herri eta hiriak bezala Shenyang industria nagusi den hiri garrantzitsua da. Hiria Shengjiang (盛京) edo Fengtian (奉天) izenez ere deitzen da. Mendebaldeko hiria, Liao ibaiak egindako lautadan dago eta udalerriko punturik altuena itsasoaren mailatik 414 metrora dagoen bitartean, baxuena itsasoaren ondoan dago.

Hirigune nagusia Hun ibaiaren iparraldean dago, Hun ibaiak Liao ibaian isurtzen ditu bere urak.

Mugakideak

Azpiprobintziako mailako Shenyang hiriaren mugakideak honakoak dira: Barne Mongolia iparraldean, Fushun ekialdean, Benxi hego-ekialdean, Tieling hegoaldean, Anshan hego-mendebaldean, eta Fuxin eta Panjin mendebaldean.

Klima

    Datu klimatikoak (Shenyang, 1971−2000)    
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) −4.8 −0.9 6.8 16.5 23.0 27.2 29.1 28.4 23.6 15.7 5.7 −1.9 14.0
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) −16.1 −12.2 −3.8 4.2 11.2 17.0 20.6 19.3 12.1 4.2 −4.2 −12.1 3.5
Pilatutako prezipitazioa (mm) 6.0 7.0 17.9 39.4 53.8 92.0 165.5 161.8 74.7 43.3 19.2 9.8 690.3
Prezipitazio egunak (≥ 0.1 mm) 3.5 4.0 5.1 7.7 9.2 11.9 13.5 10.9 7.6 6.7 5.4 3.8 89.3
Eguzki orduak 162.5 179.3 221.8 236.3 256.0 238.6 206.8 218.8 228.4 212.3 161.0 146.2 2468.0
Hezetasuna (%) 60 55 53 52 55 67 78 78 71 65 63 61 63.2
Iturria: China Meteorological Administration[1]

Banaketa administratiboa

Shenyangeko barruti eta konderrien mapa.

Hiri barnealdeko barrutiak:

  • Dadong Barrutia (大東區 大东区 Dàdōng Qū)
  • Heping Barrutia (和平區 和平区 Hépíng Qū)
  • Huanggu Barrutia (皇姑區 皇姑区 Huánggū Qū)
  • Shenhe Barrutia (瀋河區 沈河区 Shěnhé Qū)
  • Tiexi Barrutia (鐵西區 铁西区 Tiěxī Qū)

Kanpoaldeko barrutiak:

Konderriak:

Azpiegiturak

Aireportua

Sakontzeko, irakurri: «Shenyang Taoxian Nazioarteko Aireportua»

Shenyangeko aireportua hiriaren erdigunetik 30 kilometrora dago, itsasoaren mailatik 60 metrora, Taoxian izeneko gunean.

Metroa

Sakontzeko, irakurri: «Shenyangeko metroa»

Hirian metroa eraikitzeko lehen egitasmoa 1940ko hamarkadakoa den arren, proiektua ez zen 2000ko hamarkadara arte berreskuratu. Lehen linea 2005eko azaroaren 18an hasi zen eraikitzen eta 2009an zabaldu zen lehen tartea.

Hiri senidetuak

Zhongshan plazaren ikuspegia.
Shenyang Dadonmen.

Ikus, gainera

Erreferentziak

  1. 中国地面国际交换站气候标准值月值数据集(1971-2000年). China Meteorological Administration (Noiz kontsultatua: 2010-01-22).

Kanpo estekak

  • (Txineraz) Udalerriko gobernuaren webgunea.[Betiko hautsitako esteka]
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q11720
  • Commonscat Multimedia: Shenyang / Q11720

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 123164643
  • BNE: XX5821407
  • GND: 4256791-9
  • LCCN: n81062631
  • NDL: 00648295
  • NARA: 10046138
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Lekuak
  • OSM: 2769604
  • Wd Datuak: Q11720
  • Commonscat Multimedia: Shenyang / Q11720


Liaoning probintziaren kokapena Txinako mapan. Liaoning probintziako udalerriak Liaoning probintziaren kokapena Txinako mapan.

AnshanBenxiChaoyangDalianDandongFushunFuxinHuludaoJinzhouLiaoyangPanjinShenyangTielingYingkou


Geografia
Txinako Herri Errepublika
Artikulu hau Txinako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.