Saxonia-Altenburgoko Dukerria

Saxonia-Altenburgoko Dukerria, gaur egungo Turingia alemaniar estatuan zegoen antzinako dukerria zen, Ernestoar Dukerriena Wettin etxe saxoniarraren Ernestoar lerroko dukeek gobernatzen baitzuten.

Datuak

  • Azalera: 1324 km²
  • Biztanleria: 216.100 (1910)ean
  • Hiriburua: Altenburgo
  • Probintziak:
    • Ostkreis: Altenburgo hiriburua, Schmölln, Gößnitz, Lucka, Meuselwitz, Mumsdorf, Roschütz, Hilbersdorf, Neukirchen, Russdorf.
    • Westkreis Eisenberg hiriburua Kahla, Orlamünde, Roda y Ammelstädt
    • Camburg (1826 arte)

Historia

Saxonia-Altenburgoko dukerria, 1572an Federiko Gilermo I.ak gobernatzen du, Saxonia-Weimar Dukerriko Juan Gilermoren maiorazko adarrekoa. Adar hau 1672an desagertu zenean, Saxonia Gothako Dukerriko Ernesto I.a Pietatetsuarengana pasa zen. Batutako dukerriek Saxonia-Gotha-Altenburgoko Dukerria osatu zuten.

Bi dukerriek elkarrekin jarraitzen dute 1825 arte Saxonia-Gotha-Altenburgoko Federiko IV.a hiltzen denean. Urte honetan, Altenburgo berriz eratzen da dukerri batean, Saxonia-Hildburghausen adarrera pasatuz, honen dukeak, bere dukerriari uko egiten diolarik, Saxonia-Meiningenen onurarako. Saxonia-Altenburgoko dukerri berriak 1918rarte jarraitzen du, urte horretan, Turingiako estatua eratzen delarik.

Biztanleriaren eboluzioa

  • 1871: 142.122
  • 1875: 145.844
  • 1880: 155.036
  • 1900: 194.914
  • 1905: 206.508
  • 1910: 216.100

Saxonia-Altenburgoko dukeak

1. etxea (Saxonia-Weimar)

Joseph Karl Stieler:Sajonia Altenbugoko Jose Dukearen familia argazkia (1847-1848).

2. etxea (Saxonia-Hildburghausen)

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q158151
  • Commonscat Multimedia: Saxe-Altenburg / Q158151

  • Wd Datuak: Q158151
  • Commonscat Multimedia: Saxe-Altenburg / Q158151