Plano galaktiko

Astronomian, plano galaktiko galaxia espiralak bezalako forma lauko galaxia bateko izar gehienak dauden planoari deritzo. Plano hau galaxiako masa-zentrotik igarotzen da.

Plano galaktikoarekiko elkarzutak diren norantzak galaxiako ipar eta hego poloetarantz begiratzen dute. Gure galaxia den Esne Bidearen kasuan:

  • Ipar polo galaktikoa Coma Berenices konstelaziorantz dago, Arturo (α Bootis) izarretik gertu.
  • Hego polo galaktikoa Sculptor konstelaziorantz dago.

Ikus, gainera

  • Koordenatu galaktikoak

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q3239165
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Wd Datuak: Q3239165