Peio Etxeberri-Aintxart

Peio Etxeberri-Aintxart
Irudi gehiago
Bizitza
JaiotzaBaiona, 1973ko abenduaren 11 (50 urte)
Herrialdea Lapurdi, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaPaueko eta Aturrialdeko Unibertsitatea
Hizkuntzakeuskara
frantsesa
Jarduerak
Jarduerakhistorialaria, politikaria eta idazlea
KidetzaDemokrazia Euskal Herriarentzat
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Abertzaleen Batasuna
Euskal Herria Bai
Artikulu hau historialari eta politikariari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Etxeberri (Argipena)».
Peio Etxeberri-Aintxart Koldo Mitxelena kulturunean emandako "Aberri txiki, Aberri handi" hitzaldia (2011)

Peio Etxeberri-Aintxart[1] (Baiona, 1973ko abenduaren 11 -) Euskal Herriko historialari, idazle eta politikaria da. Batez ere Historia Garaikidea ikertzen du. Gaur egun, Donibane Lohizunen bizi da.

Biografia

Historia ikasketak Paue eta Bordelen egin zituen.[2]

Arlo politiko-sozialean Demoak mugimenduko kide eta bozeramaileetakoa izan zen.[3][4] Ezkerreko abertzalea, Donibane Lohizuneko zerrenda abertzalearekin zinegotzia da[5] eta Abertzaleen Batasuna alderdiko eleduna da.[6]

Egun Elkar kultura arloko enpresan ari da lanean, argitalpenen zuzendari.[7][8]

Lanak

Euskalduna izan arren, bere orain arteko lan argitaratu gehienak frantsesez izan dira; badira euskaraz eta frantsesez direnak.

  • Euskal rock'n' rolla. Histoire du rock basque, Atlantica, 2001; Colette Larrabururekin batera.[9]
  • Dictionnaire thématique de culture et civilisation basques, Pimientos, 2004.
  • Le Mouvement culturel basque II, Elkar; beste batzuekin batera.
  • Habiter son pays. Question immobilière et foncière en Pays basque Nord, Gatuzain, Larresoro; Maite Goihenetxe eta Pierre Visslerrekin batera.
  • Euskal Herria: Historia kondatzen duten 40 tokiak / Les 40 lieux qui font l’histoire, Ondarea, 2009; Peio Etxeberrirekin batera.[10]
  • Louis XIV et le Pays Basque, Elkar, 2010.
  • Initiation à l'histoire du Pays Basque, des origines à nos jours, Elkar, 2011.
  • Le mouvement Enbata, Jon Etxeberri-Aintxartekin batera, Elkar, 2013.
  • Pourquoi est- on indépendantiste à Hernani et pas à Bayonne, Elkar, 2016
  • Pourquoi nous sommes abertzale - 55 clés pour comprendre le mouvement basque, Arteaz, 2017

Erreferentziak

  1. Frantseserako sortutako grafian Etcheverry-Ain(t)chart.
  2. Pays basque en raccourci, Sud Ouest, 2011ko azaroaren 14a.
  3. Demoen webgunea.
  4. Presoen sakabanaketa salatzeagatik bost demo epaituko dituzte Baionako auzitegian, Gara, 2007ko martxoaren 18a.
  5. Etxeberri-Aintxart Herriko Etxearen batzordeetako kide.
  6. Donibandarra[Betiko hautsitako esteka] eledun gisa Berriaren webgunean.
  7. Elkar Fundazioaren webgunea.
  8. Au Pays basque, tout le monde aspire à la paix, Ouest-France.
  9. Liburua Badok webgunean.
  10. Liburua EKEren webgunean.

Ikus, gainera

Kanpo estekak

  • Aberri txiki, aberri handi hitzaldia.
  • Historialaria[Betiko hautsitako esteka] ARIHPB elkartearen webgunean.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q3374406
  • Commonscat Multimedia: Peio Etcheverry-Ainchart / Q3374406

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 234510430
  • ISNI: 0000000398249092
  • BNE: XX4673628
  • BNF: 13622434x (data)
  • GND: 139079122
  • LCCN: no2001091458
  • NKC: jo2014842547
  • SUDOC: 058052445
  • Wd Datuak: Q3374406
  • Commonscat Multimedia: Peio Etcheverry-Ainchart / Q3374406