Oneka Ortitz Iruñekoa

Oneka Ortitz Iruñekoa

Nafarroako infante

Bizitza
JaiotzaIruñea, c. 848
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
HeriotzaIruñea, 890 ondoren (1175/1176 urte)
Familia
AitaOrti Gartzeitz
AmaOria Iruñekoa
Ezkontidea(k)Abdulah I.a Kordobakoa  (862 -  882)
Aznar Santxitz Larraungoa  (882 -  890)
Seme-alabak
ikusi
  • Tota Iruñekoa
    Antsa Aznaritz
LeinuaArista leinua
Jarduerak
Izengoitia(k)Durr
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakristautasuna
islama

Oneka Ortitz Iruñekoa (c. 848 – 890 eta gero)[1] Iruñeko Erresumako baskoi infanta bat izan zen.[2] Orti I.a Gartzeitz erregearen eta haren emazte Auriaren alaba. Oneka jaio zenean, hau da, 848. eta 850. urteen bitartean, ia Iberiar penintsula osoa omeiatar etxearen eskuetan zegoen. Iparraldeko Asturias eta Iruñeko Erresumak baino ez zeuden kristauen eskuetan, Kordobatik zetorkien mehatxua jasan arren. Oneka Eneko Arista bere birraitonak sorturiko Aritza leinuko kidea izan zen.[3]

Bere bizitzari buruzko informazioa erabat lausoa da. Xehetasun biografikoak bi iturrietatik datozkigu: alde batetik Rodako kodexa eta bestetik andalustar historialari musulmanen kronikak. Azken hauek Oneka deitzeko Durr (در) bere arabierazko izen berezia erabiltzen dute, euskaraz "perla" esan nahi duena. Oneka omeiar etxearen kide batekin ezkontzeagatik ezaguna da. Nahiz eta buruzagi musulman eta bere esklabo-ohaide kristau arteko ezkontzak arruntak izan, Onekarena printzesa kristau eta agintari musulman arteko ezkontza gutxienetariko bat da.[4] Bere ezkontzak Iberiar penintsula gobernatzen zuten familia kristau eta musulman nagusien arteko harremanak sortu zituen, aritzatarren eta omeiatarren arteko aliantza eratuz[5]. Ezkontza honen ondorio politikoek Oneka beraren heriotza igaro zuten.

Ezkontza Abd Allah emirrarekin

Iberiar penintsula X. mendearen hasieran:      Kordobako emirerria      Asturiasko Erresuma      Iruñeko Erresuma      Banu Qasien lurraldeak

860an Onekaren aita zen Orti Gartzeitz, orduan Nafarroako tronuaren oinordekoa zela, Muhammad I.a Kordobakoa emir musulmanak berak zuzenduriko Iruñeko Erresuma eta bere aliatuak ziren Musa ibn Musak zuzenduriko Banu Qasiren aurkako zigor-espedizio batean Milagron harrapatua izan zen. Espedizioan eskualde osoa arpilatu zuten eta kristauek hiru gotorleku galdu zituzten, tartean Falah'san (Faltzes).[6] Orti Gartzeitz, begi bakarra zuenez musulmanek al-Anqar (الأنقر) edo begioker ziotenari, Kordobara eraman zuten eta bertako urrezko kaiolan bi hamarkada eman zituen[7]. Onekak Kordobaraino bere aita lagundu edo jarraitu zuen non 862 edo 863 inguruan Muhammaden semea zen Abd Allah ibn Muhammad al-Umawi ezkondu zuen. Nola ailegatu zen Kordobaraino ezezaguna da, litekeena da aitarekin batera atxilotua izatea edo gero aitarekin egoteko emirraren Gortera bidalia izatea. Edonola ere, Oneka oraindik nerabe bat besterik ez zen 864an Abd Allah-ri Muhammad izeneko seme bat eman zionean[1][8]. Abd Allah emirraren oinordekoaren emazte bezala, Onekak arabierazko izen bat hartu zuen: Durr hain zuzen ere[9]. Iturri batzuen arabera, orduan Islamera aldatu zen[10][11]

Muhammadez gain, Onekak alaba bi ere eman zizkion Abd Allah-ri: al-Baha' eta Fatima Gaztea zeritzetenak[12]. Abd Allah 888an emir bilakatu eta, era berean, Onekaren semea, Muhammad, tronuaren oinordeko bilakatu zen. Hala ere, 891eko urtarrilaren 28an Al-Mutarrif bere sasi-anaiak Muhammad erail zuen. Historialarien artean ez dago adostasunik ea Al-Mutarrifek bere kabuz edo Abd Allah bere aitak zirikatuak ari zen[13]. 895ean aitaren agindupean Al-Mutarrif berari lepoa moztu zioten. Hori zela eta, bere aita eraila izan baino hiru aste aurrerago jaiotako Abd ar-Rahman, hau da, Onekaren iloba, Abd Allah ordezkatu zuen Kordobako emir moduan. Emir hau mendebaldean Abd ar-Rahman III.a izenaz ezagutuko zuten, eta bere buruarentzat kalifaldia aldarrikatu zuen[14].

Abd ar-Rahmanek aitaren partetik Oneka bere amamaren eta Muzna (hau ere euskalduna)[15] bere amaren partetik europar hazpegiak jarauntsi zituen. Kalifak begi urdinak eta ile gorrixka zituen eta arabiar itxura izateko ilea tindatzen zuen.[2][16]

Ezkontza Azeari Antso Larraungoarekin

880 inguruan eta Kordoban bi hamarkada eman ondoren, Onekak bere familia musulmana utzi[17] eta aitarekin batera Iruñera itzuli zen. Abd Allah-k Oneka arbuiatu zuela ematen du. Itzuli eta berehala, Onekak bere lehen mailako lehengusua zen Azeari Antso Larraungoa ezkondu zuen. Seme bat eta alaba bi izan zituzten, ziur asko 880 eta 890 artean jaioak: Antso, Tota eta Antsa hain zuzen ere. Antso Aznar bere semea Rodako kodexaren genealogietan baino ez da agertzen eta litekeena da gaztea hil izatea[1]. Tota eta Antsa bere alabek Semeno etxearen kideak ezkondu eta biak Iruñeko erregina ezkontide bilakatu ziren. Leinu honek 905ean Onekaren aita tronutik kendu eta boterea lortu zuen. Totak Antso Gartzeitz ezkondu eta leinu biak batu zituen, Aritzatarrena eta Ximenotarrena hain zuzen ere[18]. Totaren ahizpa zen Antsa Aznarrek Antso Gartzeitzen anaia eta ordezkoa zen Semeno Gartzeitz ezkondu zuen. Hala eta guztiz ere, 931ko maiatzaren 29an Pirinioez beste aldean Gartzea Semeno bere semeak eraila izan zen.[19]

Ordezko kronologia

Rodako kodexak, Onekaren ezkontza kristauaren lehen mailako iturri bakarra, Azeari Antso Larraungoarekin izandako ezkontza Abd Allah Kordobakoarekin izandakoa baino lehen zela esaten du, bigarrenean alarguna zela esanez. Testu honetan oinarritua, Évariste Lévi-Provençal frantziar historialariak Onekaren bizitzaren ordezko kronologia proposatu zuen, bere jaiotza 835ean zela esaten zuena. Lévi-Provençalek 882an bere aita Iruñera itzuli zenean ez zuela etxeraino lagundu uste zuen, bai ordurako hilda zegoelako ala Islamera aldatu eta Abd Allah-ren haremean egotea erabaki zuelako[11]. Edonola ere, kronologia hori zalantzaz beterik dago. Izan ere, kronologiaren arabera Onekak Azearirekin izandako seme-alabak 860an bere aita atxilotua izan zen baino lehenago edo pixka bat geroago jaio ziren eta, beraz, Onekaren alaba zen Tota Aznar Gartzea Santxez bere semea izan zenean (919 edo 922 inguruan gertatu zena[20]) hirurogeitaka urtekoa zen eta ehun urtetik gorakoa 958an Kordoba bisitatu zuenean. Hori zela eta, historialari gehienek Rodako kodexaren ezkontza bien hurrenkera oker dagoela onartzen dute.

Ondarea

Onekaren garrantzi historikoa Kordobako kalifa musulman eta Iruñeko errege kristauen arteko lotura genealogiko inportantea sortzean datza[5], eta baita Iruñeko lehendabiziko bi errege-leinuen artekoa ere[21][22].

Zuhaitz genealogikoa

Hurrengo zuhaitz genealogikoak Oneka eta bere senide hurbilenen arteko harremanak adierazten du. Lerro sendoek ondorengo adierazten dute eta lerro marradunek ezkontza. Onekak harremanak izandako hiru etxeak ere agertzen dira: bera jaio zen Aritza etxea, ezkondu zuen Omeiar etxea eta bere bi alaba kristauek ezkondu zuten Semeno etxea[21][22][23].

 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
Aritza etxea
(Iruñea)
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
Eneko Arista
(birraitona)
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
Gartzea Enekoitz
(aitona)
Omeiatar etxea
(Kordoba)
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
Muhammad I.a Kordobakoa
(aitaginarreba)
 
 
 
 
 
Auria
(ama)
 
Orti I.a Gartzeitz
(aita)
 
 
 
 
 
Antso Gartzea
(osaba eta aitaginarreba)
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
Abd Allah I.a Kordobakoa
(1. senarra)
 
 
 
 
 
 
 
Oneka (Durr)
 
 
 
 
 
 
 
Azeari Antso Larraungoa
(2. senarra eta lehengusua)
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
Semeno etxea
(Iruñea)
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
Gartzea Semenez
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
Muhammad ibn Abd Allah
(semea)
 
al-Baha'
(alaba)
 
Fatima Gaztea
(alaba)
 
Antso Aznar
(semea)
 
Tota Aznar
(alaba)
 
 
 
 
 
Antso I.a Gartzeitz
(suhia)
 
Semeno Gartzeitz
(suhia)
 
 
 
 
 
Antsa Aznar
(alaba)
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
Abd ar-Rahman III.a
(iloba)
 
Oneka Antso
(iloba)
 
Antsa Antso
(iloba)
 
Urraka Antso
(iloba)
 
Beraskita Antso
(iloba)
 
Auribita Antso
(iloba)
 
Gartzea I.a Santxez
(iloba)
 
Gartzea Semeno
(iloba)
 
Antso Ximeno
(iloba)
 
Dadildis Ximeno
(iloba)

Erreferentziak

  1. a b c Stasser 1999, 815–816. orr.
  2. a b Barrucand & Bednorz 1999, 51. orr.
  3. Salas Merino 2008, p. 90
  4. Jayyusi 1992, 463. orr.
  5. a b Faro Carballa eta besteak 2007, 102. orr.
  6. Cañada 1980, 5-96. orr.
  7. Lévi-Provençal 1999, 323. orr.
  8. Lakarra 1945, 230-231. orr.
  9. Hajji 1970, 58. orr.
  10. Goihenetxe 1998, 169. orr.
  11. a b Lévi-Provençal 1953, 18–19. orr.
  12. Vallvé Bermejo 1999, 47. orr.
  13. Jean Jaurgain 1898, 173. orr.
  14. Lévi-Provençal 1999, 333–335. orr.
  15. Lévi-Provençal 1999, 261. orr.
  16. Fletcher 2006, 53. orr.
  17. Suárez Fernández 1976, 225. orr.[Betiko hautsitako esteka]
  18. Salas Merino 2008, p. 91
  19. Traggia 1805, 46. orr.
  20. Ubieto Arteta 1963, 77–82. orr.
  21. a b Stasser 1999, 837–838. orr.
  22. a b Martínez Díez 2005, 174. orr.
  23. Salas Merino 2008, 216–218. orr.

Bibliografia

  • (Ingelesez) Azizur Rahman, Syed. (2001). The Story of Islamic Spain. New Delhi: Goodword Books ISBN 9788187570578..
  • (Ingelesez) Barrucand, Marianne; Bednorz, Achim. (1999). Moorish Architecture. in: Architecture & Design Series. New York: Taschen ISBN 9783822876343..
  • (Ingelesez) Cantera Burgos, Francisco. (1966). Roth, Cecil ed. The World History of the Jewish People. in: 2nd series: Medieval Period. 2, The Dark Ages: Jews in Christian Europe, 711–1096 Tel Aviv: Massadah Publishing, 357–381 or. OCLC .230268286.
  • (Gaztelaniaz) Cañada Juste, Alberto. (1980). Los Banu Qasi (714-924). 41 Iruñea: Vianako printze erakundea.
  • (Ingelesez) Collins, Roger. (1999). Reuter, Timothy ed. The New Cambridge Medieval History. III: c. 900 – c. 1024 Cambridge: Cambridge University Press, 670–691 or. ISBN 9780521364478..
  • (Frantsesez) Faro Carballa, José Antonio; García-Barberena Unzu, María; Unzu Urmeneta, Mercedes. (2007). Sénac, Philippe ed. Villes et campagnes de Tarraconaise et d'al-Andalus (VIe–XIe siècles): la transition. in: Collection "Méridiennes". Tolosa: CNRS – Tolosako unibertsitatea – Le Mirail, 97–139 or. ISBN 9782912025234..
  • (Ingelesez) Fletcher, Richard. (2006). Moorish Spain. (2.a. argitaraldia) Berkeley: University of California Press (argitaratze data: 1992) ISBN 9780520248403..
  • (Frantsesez) Goihenetxe, Manex. (1998). Histoire générale du Pays Basque. I: Préhistoire, Époque romaine, Moyen Âge (2.a. argitaraldia) Donostia: Elkarlanean ISBN 9788483314012..
  • (Gaztelaniaz) Guichard, Pierre. (2008). Las Españas medievales. in: Biblioteca de Bolsillo. Bartzelona: Critica, 85–127 or. ISBN 9788474238129..
  • (Ingelesez) Hajji, Abd al-Rahman Ali. (1970). Andalusian Diplomatic Relations with Western Europe during the Umayyad Period (A.H. 138–366 / A.D. 755–976): An Historical Survey. (1.a. argitaraldia) Beirut: Dar al-Irshad OCLC .3242315.
  • (Frantsesez) Jaurgain, Jean. (1898). La Vasconie, étude historique et critique, première partie. Paue.
  • (Ingelesez) The Legacy of Muslim Spain. in: Handbuch der Orientalistik. 1.12 Leiden: E.J. Brill ISBN 9789004095991..
  • (Gaztelaniaz) Lakarra, Jose Maria. (1945). Textos navarros del Códice de Roda. in: Estudios de Edad Media de la Corona de Aragón. I Zaragoza.
  • (Ingelesez) Lane-Poole, Stanley. (1894). The Mohammedan Dynasties: Chronological and Genealogical Tables with Historical Introductions. Westminster: Archibald Constable and Company OCLC .1199708.
  • (Frantsesez) Lévi-Provençal, Évariste. (1953). «Du nouveau sur le royaume de Pampelune au IXe siècle» Bulletin Hispanique (Bordele) 55 (1): 5–22. ISSN 0007-4640..
  • (Frantsesez) Lévi-Provençal, Évariste. (1999). Histoire de l'Espagne musulmane. 1: La conquête et l'émirat hispano-umaiyade Paris: Maisonneuve & Larose (argitaratze data: 1950) ISBN 9782706813863..
  • (Gaztelaniaz) Martínez Díez, Gonzalo. (2005). El Condado de Castilla (711–1038): la historia frente a la leyenda. in: Estudios de historia. Volume I Valladolid: Marcial Pons Historia ISBN 9788495379948..
  • (Ingelesez) Nykl, Alois Richard. (1974). Hispano-Arabic Poetry and Its Relations with the Old Provençal Troubadours. Geneva: Slatkine OCLC .461778757.
  • (Gaztelaniaz) Pérez, Joseph. (2005). Los judíos en España. in: Biblioteca clásica. Madril: Marcial Pons Historia ISBN 9788496467033..
  • (Gaztelaniaz) Salas Merino, Vicente. (2008). La Genealogía de Los Reyes de España. (4.a. argitaraldia) Madril: Visión Libros ISBN 9788498217674..
  • (Frantsesez) Stasser, Thierry. (1999ko azaroa-abendua). «Consanguinité et alliances dynastiques en Espagne au Haut Moyen Âge: La politique matrimoniale de la reine Tota de Navarre» (ordaindu) Revista Hidalguía (Madril: Ediciones Hidalguía) (277): 811–840. ISSN 0018-1285. (Noiz kontsultatua: 2010-09-02).
  • (Gaztelaniaz) Suárez Fernández, Luis. (1976). Historia de España antigua y media. Madril: Rialp ISBN 9788432118821..[Betiko hautsitako esteka]
  • (Gaztelaniaz) Traggia, Joaquín. (1805). Espainiako Historia Errege Akademia ed. Memorias de la Real Academia de la Historia. IV Madril: Imprenta de Sancha OCLC .504416291.
  • (Gaztelaniaz) Ubieto Arteta, Antonio. (1963). «Los reyes pamploneses entre 905 y 970» Vianako printze erakundea (Iruñea: Nafarroako Gobernua) 24 (90–91): 77–82. ISSN 0032-8472..
  • (Gaztelaniaz) Vallvé Bermejo, Joaquín. (1992). El Califato de Córdoba. in: MAPFRE 1492. 6 Madril: MAPFRE ISBN 9788471004062..
  • (Gaztelaniaz) Vallvé Bermejo, Joaquín. (1999). Al-Andalus: sociedad e instituciones. 20: Clave historial Madril: Espainiako Historia Errege Akademia ISBN 9788489512160..

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q3754184
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • GEN: 15677
  • Wd Datuak: Q3754184