Nevis Peak

Artikulu hau izen bereko uharteko mendiari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Nevis (argipena)».
Nevis Peak
Datu orokorrak
Garaiera985 m
Prominentzia985 m
Motamendi
Geografia
Map
Koordenatuak17°09′10″N 62°34′58″W / 17.1528°N 62.5828°W / 17.1528; -62.5828
Estatua Saint Kitts eta Nevis
Leku geografikoaNevis
Mendizaletasuna
Ohiko bideaHamilton Estate, Tower Hill

Nevis Peak (985 m) Karibe itsasoko Nevis uharteko mendirik altuena da. Uharte bolkaniko honetako erdialdean dago eta bere orografiaren elementu nagusia da.

Sumendi bat da. Historiaurretik ez zaio erupziorik ezagutzen baina halakorik gerta liteke: fumarola eta ur termalak daude kostaldean eta horrek maila baxuko aktibitate bulkanologikoa adierazten du.

Ezaugarriak

Gailurrean hodeirik ez dagoenean izugarrizko ikuspegiak daude, bai Nevis osokoa bai Ozeano Atlantiko, Karibe itsaso eta Haizebeko uharteetakoa.

Goialdeko lurrak ez dira bat ere egokiak nekazaritzarako; uhartea azukre-kanaberaren ekoizpenaren gune oso garrantzitsua zen garaietan ere barnealdean ez zen halakorik landu. Eremu horretan ia ez da ezer aldatu eta jatorrizko landaredi zein fauna oso ondo gorde dira.

Tontor nagusiaz gain beste batzuk daude, adibidez Round Hill (309 m, iparraldean) eta Saddle Hill (387 m, hegoaldean).

Igoera

Posible da tontorrera igotzea baina ibilbidearen zati batzuk zailak dira. Mendizaleek fisikoki sasoian egon behar dute eta segurtasuna bermatzeko oso gomendagarria da gidari baten laguntza izatea.

Bibliografia

  • Ordnance Survey[1], Erresuma Batuko Gobernua: Nevis, with part of St. Christopher (Saint Kitts). E803 seriea (D.O.S. 343), NEVIS alea, 5 O.S.D. 1984 edizioa. 1995ean Erresuma Batuko Ordnance Surveyk Saint Kitts eta Nevisko gobernuarentzat berrargitaratuta.
  • Robinson, David eta Lowery, Jennifer (argitaratzaileak): The natural history of the island of Nevis, Nevis Historical and Conservation Society Press, Ithaca, New York, 2000.

Erreferentziak

  1. Erresuma Batuko kartografia zerbitzu ofiziala.

Ikus, gainera

Kanpo estekak

  • (Ingelesez) Sumendi hau Global Volcanism Program webgunean.
  • (Ingelesez) Nevis Peak Peakbagger webgunean.
  • (Ingelesez) Sumendirako txango proposamena.
  • (Ingelesez) Uharteko mapa bat Nevisko Turismo Bulegoaren webgunean.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q1982346
  • Commonscat Multimedia: Nevis Peak / Q1982346

  • Wd Datuak: Q1982346
  • Commonscat Multimedia: Nevis Peak / Q1982346