Núria Espert

Núria Espert

Irudi gehiago
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakNúria Espert i Romero
JaiotzaL'Hospitalet de Llobregat, 1935eko ekainaren 11 (88 urte)
Herrialdea Katalunia
Familia
Ezkontidea(k)Armando Moreno Gómez (en) Itzuli
Seme-alabak
ikusi
  • Alícia Moreno Espert (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
katalana
Jarduerak
Jarduerakaktorea eta antzerki zuzendaria
Jasotako sariak
ikusi
  • Sant Jordiren gurutzea Sant Jordiren gurutzea  (1983)
    Arteetako Asturiasko Printzesa saria  (2016)
    Arte Ederretako Merituaren Urrezko Domina Arte Ederretako Merituaren Urrezko Domina  (1983)
    Ondas Sariak  (1959)
    Espainiako Antzerki Sari Nazionala  (1985)
    [[]]  (1992)
    [[]]  (2006)
    Gold Medal of the Círculo de Bellas Artes  (2009)
    Madrilgo Complutense Unibertsitateko honoris causa doktoregoa  (2013)
    Madrilgo Complutense Unibertsitateko honoris causa doktoregoa  (2013)
    Premi Memorial Margarida Xirgu  (1978)
    Butaca Award for best theater actress  (2015)
    Butaca Award for best Catalan film actress  (1997) : Actrius (en) Itzuli
    National Culture Award of Catalonia  (2015)
    Europe Theatre Prize  (2018)
    Premio Fuente de Castalia  (2011)
    Premios Max  (2024)
KidetzaAcademia de las Artes Escénicas de España

IMDB: nm0260884 Allocine: 9208 Allmovie: p229821
Musicbrainz: 4e44db5e-3920-4d62-9314-5f0afcd66fd1 Discogs: 2844242 Edit the value on Wikidata

Núria Espert i Romero (Hospitalet de Llobregat, 1935eko ekainaren 11) kataluniar antzezlea eta antzerki- eta opera-zuzendaria da.[1] 2022ko irailean Ziortzako kontzertu sakroetan errezitatu zuen bere ahots indartsuarekin, Arteen Asturiasko Printzesa Saria irabazi zuenak 'Lau urtaroak' oinarri duten testuak azaldu zituen. [2]

Biografia

Gazterik hasi zen antzerkigintzan; 17 urte zituela lortu zuen lehenengo arrakasta, Medea obran Elvira Noriegaren ordezko gisa egindako lanarekin. 1959an bere konpainia osatu zuen, bere senar Armando Moreno zuzendari eta idazlearekin. Esperten karreran azpimarratzekoak dira tragedia grekoetako pertsonaien antzezpenak eta zenbait egile garaikideren obretako pertsonaienak, adibidez Brecht eta O´Neillen obretakoenak. 1969tik aurrera garrantzi handiko lanak egin zituen Víctor García zuzendariarekin. Haren zuzendaritzapean antzeztu zituen zenbait produkzio berrizale, Geneten Las criadas, García Lorcaren Yerma eta Valle Inclánen Divinas palabras, besteak beste. Lan haiekin nazioarteko hainbat sari irabazi zituen, eta munduko jaialdi ospetsuenetan parte hartu zuen. 1979-1981 bitartean Espainiako Zentro Dramatiko Nazionaleko zuzendari izan zen. 1986an egin zituen lehenengo lanak zuzendari gisa; gogoangarria izan zen La casa de Bernarda Alba obran egindako lana. Hurrengo urtean bere lehenengo opera zuzendu zuen: Pucciniren Madame Butterfly, Glasgowko Theatre Royalen. Ondoren zuzendu ditu La Traviata, Rigoletto, Carmen, etab., Londresko Covent Gardenen horietako zenbait. Antzezle-lanak ere egin ditu tartean (1991n Hisashi Inoueren Makilai, 1994an Sanchis Sinisterraren Leningradoko setioa&). Fuenlabradako Udal Antzokiari Núria Espert izena eman diote haren omenez.

Sariak

Filmografia hautatua

  • 1954: Once pares de botas
  • 1958: La tirana
  • 1961: A las cinco de la tarde
  • 1962: Trigo limpio.
  • 1964: Maria Rosa.
  • 1976: La ciutat cremada
  • 1996: Actrius
  • 2007: Barcelona (un mapa)

Antzezlan hautatuak

  • 1952: L'amor viu a dispesa
  • 1981: Doña Rosita la soltera
  • 1981: Medea
  • 1983: La tempesta
  • 1985: Salomé
  • 1990: Maquillaje
  • 1998: Master Class
  • 1999: Who's Afraid of Virginia Woolf?
  • 2003: La Celestina
  • 2006: Play Strindberg
  • 2007: Hay que purgar a Totó

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
  1. (Gaztelaniaz) García, Manuel Gómez. (1998-01-02). Diccionario Akal de Teatro. Ediciones AKAL ISBN 978-84-460-0827-9. (Noiz kontsultatua: 2022-11-03).
  2. (Gaztelaniaz) «Nuria Espert recitará en los conciertos sacros de Zenarruza» El Correo 2022-09-08 (Noiz kontsultatua: 2022-11-03).
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q543603
  • Commonscat Multimedia: Núria Espert / Q543603

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 53759682
  • ISNI: 0000000110269116
  • BNE: XX1146279
  • BNF: 14175557w (data)
  • CANTIC: a10700523
  • GND: 124301681
  • LCCN: no97071443
  • SNAC: w6p42rdn
  • SUDOC: 060711949
  • BIBSYS: 3073348
  • UB: a1233940
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Lur: 01980/eu_e_3719/e3719
  • Bilduma digitalak
  • BVMC: 7702
  • Wd Datuak: Q543603
  • Commonscat Multimedia: Núria Espert / Q543603