Moskuko Kremlina

Moskuko Kremlina
Московский Кремль
Kremlin and Red Square
 Egunez 
 Gauez 
Irudi gehiago
Kokapena
Estatu burujabe Errusia
Capital of Russia Mosku
Koordenatuak55°45′06″N 37°37′04″E / 55.751667°N 37.617778°E / 55.751667; 37.617778
Map
Historia eta erabilera
Kremlin drone attack
Erabileraegoitza ofiziala
Arkitektura
ArkitektoaAristotile Fioravanti (en) Itzuli
Aloisio da Milano (en) Itzuli
Palace of Facets (en) Itzuli
Pietro Antonio Solari (en) Itzuli
Azalera27,5 ha
Ondarea
Webgune ofiziala

Moskuko Kremlina[1] (errusieraz: Московский Кремль, translit.: Moskovski Kreml) Moskuko tsarren jauregi ohia eta egun Errusiako presidentearen egoitza da. Kremlin, errusieraz, gaztelua edo gotorlekua da; beraz, kremlin bat baino gehiago dago Errusian. Hala ere, eskuarki, errusiera ez beste hizkuntzetan, Moskukoaz ari gara Kremlina aipatzen denean.

Moskuko Kremlinak eraikin berean lau jauregi, lau katedral, harresia eta haren dorreak hartzen ditu bere baitan. Aldameneko Plaza Gorriarekin batera UNESCOko Gizateriaren Ondarea da[2].

Historia

Antzina Kreml izenak "hiri baten barneko erdigune harresitua" esan nahi zuen[3]. XI eta XII mendeetan Kutxka izeneko hiri eslaviarraren eremu gotortua izan zen, 1147koa baita Mosku izenaren lehen aipamena. Garai hartan Mosku guztia gaur egungo Kremlinaren heren bat inguru zen eta egurrezko hesi batek inguratzen zuen[4]. 1238 urtean mongolei aurre egin zien, eta hauek gainerako Errusian sarraski ugari egin zituztenez Mosku hiri garrantzitsuena bilakatzen hasi zen[5], XIV mendean herrialdeko hiriburu bihurtu arte.

Mosku hiriburu bihurtzearekin batera Kremlinak ere aldaketa handiak jasan zituen:

  • Harri zurizko gotorlekua eraiki zen.
  • Gotorlekuaren inguruan 1.600 metrotako perimetrodun harresia eraiki zen gotorlekuaren inguruan. (1339-1340)
  • Moskuko Printze familiaren egoitza bihurtu zen[5].
  • Kremlin muinoaren hegoaldean hiru katedral eraiki ziren[5] eta erdian Ivan Handiaren kanpandorrea altxatu zen. (1326-1333)

XV mendean Kremlina errusiako kulturaren erdigunea zen dagoeneko. Moskuko Printzerria Moskovia estatua bihurtu zen eta Errusia guztia bateratzea lortu zen. XV eta XVII mendeen artean berriz ere aldaketa handiak izan zituen Kremlinak:

  • 2,25 kilometrotako luzera zuen harresi almenatua eraiki zen. Harresiak 19 dorre handi ere bazituen. (1485-1495)[6]
  • Dormizioaren katedrala eraiki zen (1475-1479) eta Errusiako katedral nagusia bihurtu zen.
  • Deikundearen katedrala (1485-1489)
  • Mikel Goiaingeruaren katedrala (1505-1508)
  • Tsarren eta printzeen hilerria

1710 urtean sute handi batek Kremlinaren ipar-ekialdeko egurrezko eraikinak suntsitu zituen et 1713an San Petersburgo hiriburu bihurtzean Errege familia hara aldatu zen. 1776 eta 1788 artean Senatuaren jauregia eraiki zen eta 1812an Napoleonen tropek Kremlina okupatu zuten[7]. 1815 eta 1835 artean berrite lan handiak egin ziren eta 1838 eta 1850 artean Kremlingo Jauregi Handia eraiki zen[4].

1917ko Errusiako Iraultzaren ondoren Mosku herrialdeko hiriburu bihurtu zen berriz. 1946 eta 1958 artean Kremlineko katedral, jauregi eta monumentu ugari berriztu ziren. 1961 urtean Kongresoaren Jauregia eraiki zen. 1955 urtean publikoarentzako ateak ireki zituen.

Arkitektura

Kremlinen barruan dauden eraikin aipagarriak:

  • Kremlingo Jauregi Handia.
    Kremlingo Jauregi Handia.
  • Dormizio katedrala.
    Dormizio katedrala.
  • Mikel Goiaingeruaren katedrala.
    Mikel Goiaingeruaren katedrala.
  • Deikundearen katedrala.
    Deikundearen katedrala.
  • Hamabi Apostoluen eliza.
    Hamabi Apostoluen eliza.
  • Ivan Handiaren kanpandorrea.
    Ivan Handiaren kanpandorrea.
  • Terem jauregia.
    Terem jauregia.
  • Kremlingo armategia.
    Kremlingo armategia.
  • Senatuaren jauregia.
    Senatuaren jauregia.
  • Troitskaia dorrea eta harresiak.
    Troitskaia dorrea eta harresiak.

Erreferentziak

  1. EIMA: Eskola-liburuetako onomastikaren, gertaera historikoen eta artelanen izenak. Zerrendak
  2. Txantiloi:En-Us «Moscow Kremlin Museums: ABOUT THE MUSEUM» www.kreml.ru (Noiz kontsultatua: 2018-09-25).
  3. «Vasmer's Etymological Dictionary : Query result» starling.rinet.ru (Noiz kontsultatua: 2018-09-25).
  4. a b (Gaztelaniaz) «Qué es el Kremlin y cómo comprar las entradas online» Rusalia 2017-10-22 (Noiz kontsultatua: 2018-09-25).
  5. a b c (Gaztelaniaz) Centre, UNESCO World Heritage. «Centro del Patrimonio Mundial -» whc.unesco.org (Noiz kontsultatua: 2018-09-25).
  6. Paul, Michael C.. (2004). The Military Revolution in Russia 1550–1682. The Journal of Military History.
  7. (Ingelesez) «The Moscow Kremlin | Information for tourists» www.visit-plus.com (Noiz kontsultatua: 2018-09-25).

Ikus, gainera

  • Kazango Kremlina


Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q133274
  • Commonscat Multimedia: Moscow Kremlin / Q133274

  • Identifikadoreak
  • GND: 4074990-3
  • LCCN: sh85073267
  • NKC: ge217387
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Lekuak
  • OSM: 1360641
  • Wd Datuak: Q133274
  • Commonscat Multimedia: Moscow Kremlin / Q133274
  • i
  • e
  • a
Moskuko Kremlina eta Plaza Gorria
Kanpoaldea
Moskuko Kremlingo harresiak eta dorreak  • Leninen mausoleoa  • Harresiko nekropolia
Eraikian
administratiboak
Senatua  • Kremlingo presondegia (14 Eraikina)  • Armategia  • Entretenimenduen jauregia  • Kremlingo Estatu Jauregia
Kremlingo Jauregi Handia
Terem jauregia  • Aldeen jauregia  • Tsarinaren urrezko jauregia  • Historia Estatu Museoa
Elizak
Loaldiaren Katedrala  • Deikundearen katedrala  • Goiangeruaren eliza  • San Joan eliza eta Ivan Handiaren kanpandorrea
Soineko Uztearen eliza  • Patriarkaren jauregia eta Hamabi Apostoluen eliza  • Verkhospasski katedrala eta Terem elizak
San Basilio katedrala  • Kazango katedrala
Plazak eta lorategiak
Plaza Gorria  • Ivanovskaia plaza  • Katedraleen plaza
Tainitski lorategiak  • Kremlingo Lorategi Handia  • Alexandroren lorategiak
Monumentuak
Minin eta Pojarskiren monumentua  • Soldadu ezezagunaren hilobia  • Lóbnoie Mesto
Tsarraren kanoia  • Tsarraren kanpaia  • Kremlingo izarrak
Antzinakoak
Jasokundearen komentua  • Txudov monasterioa  • Armarrien atea  • Robespierren monumentua


Errusia Gizateriaren Ondarea Errusian Errusia

Kolomenskoieko Jasokundearen Eliza  • Kremlin eta Plaza Gorria  • Novodevitxi komentua  • Trinitatearen eta San Sergioren monasterioa  • Vladimir eta Suzdaleko Monumentu Zuriak  • Yaroslavleko erdigune historikoa  • Mendebaldeko Kaukaso  • Kurlandiako istmoa2  • Ferapontov monasterioa  • Kizhiko Pogosta  • Komiko baso birjinak  • Novgorodeko erdigunea eta Santa Sofia katedrala  • San Petersburgoko erdigune historikoa eta inguruak  • Solovetski Uharteak  • Struveren arku geodesikoa3  • Kamtxatkako sumendiak  • Sikhote-Alin  • Wrangel uhartea  • Altai mendi urrekarak  • Baikal aintzira  • Uvs Nuur arroa4  • Kazango Kremlina  • Derbenteko zitadela, antzinako hiria eta harresitutako erakinak



2 Lituaniarekin partekatua  • 3 Beste bederatzi herrialdeekin partekatua  • 4 Mongoliarekin partekatua