Mongol

Mongolak
Монголчууд
ᠮᠣᠩᠭ᠋ᠣᠯᠴᠤᠳ

Gengis Khan, mongol ezagunena
Biztanleak guztira
~6-10 milioi (2010)
Biztanleria nabarmena duten eskualdeak
 Txina 5.981.840?
 Mongolia 2.921.287
 Errusia 983.000
 Hego Korea 34.000
 AEB 15.000–18.000
 Kirgizistan 12.000
Hizkuntza
Mongoliar hizkuntzak
Erlijioa
Budismo tibetarra, xamanismoa
Zerikusia duten beste giza taldeak
Tungusak, turkiar herriak

Mongolak[1] Erdialdeko Asiako talde etnolinguistiko bat dira, gaur egungo Mongolia, Errusiako Buriatia, Kalmukia, Tuva eta Jakutia eta Txinako Barne Mongolian bizi direnak. Herri nomadak dira, lamaismoaren jarraitzaileak, eta mongoliar hizkuntzak erabiltzen dutenak.

2,3 milioi mongol inguru bizi dira Mongolian, 6 milioi Barne Mongolian eta beste 2 milioi gainerako lekuetan. Daur, buriat, evenk, dordob, turvan eta kalmukak ahaideak dira.

Definizioa

Mongol terminoak hainbat talde biltzen ditu, berez mongol deitu izan direnez gain (horiek khalkha izenarekin ere ezagutzen dira): buriatak, oiratak, kalmukak eta hegoaldeko mongolak (zenbait talde txikiago).

VIII. mendean agertu zen lehen aldiz "mongol" hitza Tang dinastiaren mendeko Txinan. Ondoren, XI. mendearen bukaeran berriro agertu zen Liao dinastian.

Gengis Khanen sasoian, XII. mendean inperio batean bildu zituenez geroztik hasi zen erabiltzen modu arruntagoan.

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2014/02/08 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
  1. Euskaltzaindia. (PDF) 190. arauaː Munduko herriak eta etniak. .

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q41975
  • Commonscat Multimedia: Mongols / Q41975

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 128689413
  • BNF: 11970810t (data)
  • LCCN: sh85086834
  • NDL: 00567830
  • NKC: ph117892
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Wd Datuak: Q41975
  • Commonscat Multimedia: Mongols / Q41975