Ansioko geltokia

43°17′22″N 2°59′13″W / 43.289581°N 2.987025°W / 43.289581; -2.987025
Ansio
Ansioko geltokiko sarrera.
Map
Kokapen mapa
Lineak
« Barakaldo  Bilboko metroaren 2. linea  Gurutzeta/Cruces »
Kokapena
HelbideaSerralta aldapa, 16; 48903
UdalerriaBarakaldo,  Bizkaia
Geltokiaren datuak
KodeaANS
Gunea2. gunea
Irekiera2002ko apirilaren 13a
Bidaiariak1.260.888 (2016)[1]
IrisgarriaGeltoki irisgarria 
ZerbitzuakAparkalekua Disuasio-aparkalekua  Pertsonaldun txarteldegia Arreta bulegoa 
AldageltokiaMetroa Autobusa Taxi 
Nasak2
Trenbideak2
JabeaEuskal Trenbide Sarea
Bizkaiko Garraio Partzuergoa
EragileaMetro Bilbao
Garraio zerbitzuak
MetroaL2Basauri - Kabiezes
BizkaibusA3136  Bilbo - Barakaldo - Santurtzi
Kbus1  Desertu - Lutxana
2  Errekatxo - Lasesarre
BestelakoakTaxi  Taxi

Ansio Bilboko metroaren 2. lineari dagokion lurpeko geltokia da, Barakaldoko Arteagabeitia-Zuazo barrutian kokatuta dagoena. 2002ko apirilaren 13an inauguratu zen, eta Bizkaiko Garraio Partzuergoaren 2. tarifa-gunean dago.

Bilbao Exhibition Centreren (BEC) ondoan kokatuta, azoka, kontzertu, ekitaldi eta partidak daudenean jendez betetzen da, bestela ez da oso erabilia. Geltokian Bizkaiko garraio publikoaren bezeroei arreta egiteko bulegoa dago.

Kokapena

Geltokia Barakaldoko Ansio zabalgunean dago, lehen Bizkaiko Labe Garaiak enpresaren fabrika bat kokatzen zen toki berean. Gaur egun Bilbao Exhibition Centre azoka, plaza bat, eta erabiltzen ez den autobus eta taxi geltokia dago.

Sarbideak

Geltokiak sarbide bakarra du, kaleko kotan, eta trenbideen gaineko bestibulura jotzen duena. Bestibulutik trenbideetara heltzeko eskailera mekaniko zein igogailuak daude.

  • Arrapala bidezko sarbidea Autobusa Taxi Sarbide irisgarria  Ansio kalea (BEC irteera)
  • Arrapala bidezko sarbidea Aparkalekua Disuasio-aparkalekua Sarbide irisgarria  BEC

Arkitektura

Geltokiko bestibulua

Antón Pagola eta Luis Uzcanga arkitektoek egindako geltokiak Sarrikoko geltokiaren antzeko itxura du. Lurrazpiko geltokia bada ere, sabaian duen kristalezko markesina bati esker, barnealdetik kanpoaldea ikus daiteke, eta argi naturala geltokiko nasetara heltzen da. Geltokiaren barruan galeria komertziala egiteko proposamena egin zen, eta nahiz eta lokalak eraiki ziren, proposamenak ez du inoiz aurrera egin. Aldiz, Peñotako eta Indautxuko geltokietan komertzio guneak gauzatu dira, eta Ansioko gune komertzialaren ordez Ansio gunea deritzon erabilera anitzeko espazioa sortu du Metro Bilbaok. Lokalak 580 metro koadroko azalera dauka eta aurkezpenak, ekitaldiak eta abar egiteko prestatuta dago.

Kanpoaldetik, estaldura hegan ari den kalatxori baten hegoetan oinarriturik dago. Geltokiak enparantza bat sortzen du, non autobus eta taxi geralekuak dauden.

Disuasio-aparkalekua

BEC sozietateak Bizkaiko Garraio Partzuergoarekin hitzarmena du Bilboko metroko erabiltzaileek Bilbao Exhibition Centreko aparkalekua disuasio-aparkaleku modura erabili ahal izateko. Hala, autoa utzi eta garraio publikoa erabiliz, hobaridun tarifa eskaitzen zaio bezeroari, hurrengo baldintzapenen barruan: bezeroak Creditrans sistemako garraio publikoren bat erabili behar du, autoa Bilboko metroko zerbitzu ordutegiaren barruan besterik ez da aparkatuta egongo, eta autoak ezin izango du 24 ordu baino gehiago aparkatuta egon.

Tarifak

Aurrean azaldutako baldintzak betetzen dituenarentzako, egun osorako aparkaldiak 0,70€ko kostua edukiko du.

Lotuneak

Geltokiaren kanpoaldean Kbus eta Bizkaibus zerbitzuak hornitzen dituzten bi autobus geraleku daude. Hurrengo lineak geralekuetatik pasatzen dira:

Kbus Ansio
 4264 Ansio

Kbus 1 Andikollano 2
(Lutxana)
Resurrección María de Azkue 12 - Resurrección María de Azkue 34 - Zuhatzu - Zuloko - Gernikako Arbola 73 - San Vicente (Gernikako Arbola 41) - San Eloy (Miranda etorbidea) - Santa Teresa (Askatasun etorbidea) - Lasesarre kiroldegia - Murrieta 31 - Manolo Travieso Labe Garaiak 27
(Desertu)
Kbus 2 Urkullu
(Errekatxo)
La Florida 7 - Bide-Onera (Los Fueros) Murrieta (geltokia)
(Lasesarre)
  • i
  • e
  • a
 A3136  BILBO → BARAKALDO → SANTURTZI
BILBO
Abando Geltokia      • Zabalburu Autonomía 4 • Autonomía 20 • La Casilla Autonomía 50 • Autonomía 78 LantikBasurto Ospitalea/Hospital Basurto  • Santiago-Santa Ana • Olabeaga Avda. Montevideo • Zorrotza Fray Juan 8
BARAKALDO
Burtzeña Gasolindegia • Balejo Bolatokia • Cruces Ospitalea Balejo  • La Paz 21 • Anaitasuna 10 • Retuerto 28 • Kareaga • Kareaga • Retuerto 17 • Retuerto Av. Euskadi • Ansio  • Resurrección María de Azkue 12 • Resurrección María de Azkue 34 La Ronda • Primero de Mayo • Zuloko • Gernikako Arbola 7 • San Vicente Gernikako Arbola • Gernikako Arbola Epaitegiak • Bide-Onera Los Fueros  • Murrieta Geltokia  • Lasesarre
SESTAO
Urbinaga La Naval • Rivas • Los Baños • Iberia • Chávarri 34 Arboleda • Chávarri Gasolindegia
PORTUGALETE
Azeta • Begiratokia • General Castaños 2 El Cristo • Abaro 10 • San Juan de Dios Ospitalea
SANTURTZI
Murrieta 13 batzokia • Parkea Siglo XVIII  • Parkea Itsasalde 2 • Itsasalde 48 • Mamariga Plaza • Regales 4 • Regales 32 • San Juan Bidegurutzea • San Juan


Kbus Ansio
 0546 Ansio

Kbus 1 Labe Garaiak 27
(Desertu)
Errekaortu (Euskadi etorbidea) - San Ignazio (Vicente Alexandre) - Anaitasuna - La Paz 27 - La Paz 14 - Gurutzetako Ospitalea (Horacio Etxebarrieta) - Cirilo Sagastagoitia - Orconera (Andikollano) Andikollano 2
(Lutxana)
  • i
  • e
  • a
 A3136  SANTURTZI → BARAKALDO → BILBO
SANTURTZI
San Juan • San Juan Bidegurutzea • Regales 11-15 • Mamariga 139 • Mamariga Plaza • Sabino Arana • Las Viñas  • Murrieta 42 Batzokia • San Juan de Dios Ospitalea
PORTUGALETE
Abaro 11 • General Castaños 19 • Begiratokia • Azeta
SESTAO
Chávarri Gasolindegia • Chávarri 111 Arboleda • Iberia • Los Baños • Rivas • Urbinaga La Naval
BARAKALDO
El Desierto Plaza • Herriko Plaza 3 • Los Hermanos Juntas Generales 30 • Beurko Av. Miranda 2  • San Eloy Av. Miranda • San Vicente Anteiglesia Plaza • San Bartolomé 1 • Megapark • Zuloko • Zuhatzu • Resurrección María de Azkue 33 • Resurrección María de Azkue BEC • Ansio  • Retuerto Av. Euskadi • Retuerto 28 • Kareaga • Kareaga • Retuerto 17 • San Ignacio Vicente Alexandre • Anaitasuna 12 Correos • La Paz 27 • La Paz 14 Anbulatorioa • Cruces Ospitalea Horacio Etxebarrieta  • Burtzeña Batzokia
BILBO
Zorrotza Fray Juan 13 • Olabeaga Avda. Montevideo • Santiago-Santa Ana • Basurto Ospitalea/Hospital Basurto  • Autonomía 61 Lantik • La Casilla Autonomía 45 • Autonomía 13 • Zabalburu Quinta Parroquia • Abando Geltokia      

Argazki galeria

  • Ansioko geltokia eta BEC azoka
    Ansioko geltokia eta BEC azoka
  • Geltokiko sarrera
    Geltokiko sarrera
  • Bestibulua
    Bestibulua
  • Balioztatze-makinak
    Balioztatze-makinak
  • Nasa
    Nasa

Erreferentziak

  1. Bizkaiko Garraio Partzuergoa. «2016ko Bizkaiko Garraio Publikoari buruzko txostena» (Noiz kontsultatua: 2017-08-04).

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa
  • Bilboko metroaren webgunea
  • Kbusen webgunea
  • Bizkaibusen webgunea
  • BECen webgunea
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q3043765
  • Commonscat Multimedia: Estación de Ansio / Q3043765

  • Wd Datuak: Q3043765
  • Commonscat Multimedia: Estación de Ansio / Q3043765
  • i
  • e
  • a
Bilboko metroa Bilboko metroaren 2. linea  Basauri - Kabiezes
Kabiezes • Santurtzi • Peñota • Portugalete • Abatxolo • Sestao • UrbinagaBagatza • Barakaldo • Ansio • Gurutzeta/CrucesSan IgnazioSarriko • Deustu • Santimami/San MamésIndautxuMoyuaAbandoZazpikaleak/Casco ViejoSantutxuBasarrateBolueta • Etxebarri • Ariz • Basauri