Merovingiar leinua

Merovingiar leinuak finkatutako Frankoen Erresuma.

Merovingiar[1] leinua (latinez Merovingi, antzinako anglosaxoiz Merewīowing) V. eta VIII. mendeen artean egungo Frantzia, Belgika, eta Alemaniaren zati batean gobernatu zuen leinu frankoa izan zen. Leinuaren sortzailea Meroveo buruzagi frankoa izan zen eta lehendabiziko erregea Klovis I.a (481–511).

Historia

Meroveoren ondorengoa zen Klovis (481-511) izan zen frankoen lehen erreinuaren sortzaile eta bateratzailea. Errege hori kristau egin zen, bere herriarekin batera, 496an, eta ia Galia guztia izan zuen bere eskuetan. Egin zuen testamentuaren ondorioz, bere semeen artean banatu zen erresuma. Hala ere, merovingiar erregeek Burgundia eta Germania menderatu zituzten. 558–561 bitartean Klotario I.ak erresuma batzea lortu zuen[2].

Beste merovingiar errege aipagarri bat Dagoberto I.a (629-638) izan zen, hainbat urtez bereizirik egon ostean, erresuma frankoak batu zituena[2]. Dagoberto hil ondoren, dinastiak behera egin zuen, eta denbora pasa ahala erregeen maiordomoak benetako errege bihurtu ziren. 751n, gorteko maiordomoa zen Pepin Laburrak (Karlos Martelen semeak) merovingiar erregeen aginteari amaiera eman zion, Txilderiko III.a kargutik kenduz. Era horretan Karolingiar leinuaren agintaldia hasi zen.

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 201-01-23 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
  1. «Merovingiar» EHU-Egungo Euskal Hiztegia
  2. a b «The Franks» Historyfiles.co.uk


Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q59488
  • Commonscat Multimedia: Merovingians / Q59488

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 74645267
  • GND: 11858118X
  • LCCN: sh85083872
  • NDL: 00567611
  • NKC: jx20110321012
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Wd Datuak: Q59488
  • Commonscat Multimedia: Merovingians / Q59488


Klovis I.aren irudia Merovingiar erregeen zerrenda Klovis I.aren irudia
Merovingiar erresumak
Merovingiar erresumak

Meroveo (448–457) Txilderiko I.a (457–481) • Klovis I.a (481–511) • Txildeberto I.a (511–558) • Klodomir (511–524) • Teodoriko I.a (511–533) • Teodoberto I.a (533–548) • Teodobaldo (548–555) • Klotario I.a Zaharra (511–561) • Kariberto I.a (561–567) • Guntram I.a (561–592) • Sigeberto I.a (561–575) • Txildeberto II.a (575–595) • Teodoberto II.a (595–612) • Teodoriko II.a (595–613) • Sigeberto II.a (613) • Txilperiko I.a (561–584) • Klotario II.a Handia (584–623) • Dagoberto I.a (623–639) • Kariberto II.a (629–632) • Txilperiko (632) • Sigeberto III.a (634–656) • Txildeberto Adoptatua (656–661) • Klovis II.a (639–657) • Klotario III.a (657–673) • Txilderiko II.a (662–675) • Teodoriko III.a (675–691) • Dagoberto II.a (675–679) • Klovis IV.a (691–695) • Txildeberto III.a Justua (695–711) • Dagoberto III.a (711–715) • Txilperiko II.a (715–721) • Klotario IV.a (717–719) • Teodoriko IV.a (721–737) • Txilderiko III.a (743–751)