Karlos Martel

Artikulu honek erreferentziak behar ditu.
Hemen erreferentzia egiaztagarriak gehituz lagun dezakezu.
Karlos Martel

Irudi gehiago
Neustriako Jauregiko Nagusi

718 - 741
Ragenfrid (en) Itzuli - Pepin Laburra →
Austrasiako Jauregiko Nagusi

717 - 741
Theudoald (en) Itzuli - Carloman (en) Itzuli
Hautetsia: 717
Bizitza
JaiotzaHerstal, 688ko abuztuaren 23a
HerrialdeaFrankoen Erresuma
HeriotzaQuierzy, 741eko urriaren 22a (53 urte)
Hobiratze lekuaSaint-Denisko basilika
Familia
AitaPepin Heristalgoa
AmaAlpaida
Ezkontidea(k)Rotrude of Trier (en) Itzuli
Concubine (en) Itzuli
Swanachild (en) Itzuli
Seme-alabak
ikusi
  • Carloman (en) Itzuli
    Pepin Laburra
    Hiltrud (en) Itzuli
    Landrada (en) Itzuli
    Auda of France (en) Itzuli
    Bernard, son of Charles Martel (en) Itzuli
    Grifo (en) Itzuli
    Hieronymus (en) Itzuli
    Remigius of Rouen (en) Itzuli
Anai-arrebak
ikusi
  • Drogo of Champagne (en) Itzuli
    Grimoald the Younger (en) Itzuli
    Childebrand I (en) Itzuli
LeinuaArnulfings (en) Itzuli
Karolingiar leinua
Pippinids (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzaklatina
Jarduerak
Jarduerakestatu-politikaria eta buruzagi militarra
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkakBattle of Cologne (en) Itzuli
Battle of Vincy (en) Itzuli
Battle of the Boarn (en) Itzuli
Battle of Soissons (en) Itzuli
Poitiersko gudua
Battle of the River Berre (en) Itzuli
Battle of Amblève (en) Itzuli

Find a Grave: 8183688 Edit the value on Wikidata

Karlos Martel[1][2] —latinez: Carolus Martellus— (686ko abuztuaren 23a741eko urriaren 22a) frankoen buruzagia izan zen. Jauregiko Nagusia titulupean, erregearen ordez gobernatu zuen. Ezaguna da batez ere Poitiersko guduan omeiatarren aurka irabazi zuelako (732) eta karolingiar leinuaren aitagoi izan zelako. Hainbat historialarik musulmanek Mendebaldeko Europan aurrera egitea galarazi zuela uste dute.

Frankoen gerra zibila

Pepin Herstalgoaren sasikoa zen, eta 714an, aita hil berria zuela, merovingiar frankoen gerra zibilean Kolonian kartzelatua izan zen. Hala ere, askatu eta bere aurkarien kontra armada bat eratzea lortu zuen, baita bere gustuko erregea jartzea ere (Klotario IV.a). Aldiz, Txilperikok gogor egin zion, baita Eudon I.a Handia akitaniar dukearen laguntza bilatu ere, baina azkenean Eudonek eta Martelek bake-itun bat sinatu zuten Txilperikoren kaltetan (718), eta Martel jaun eta jabe geratu zen Austrasian eta Neustrian (frankoen mendeko lurraldeak, Loiratik iparraldera).

Borrokari iparraldean eta ekialdean

721ean, Al-Andalusko omeiatarrek Tolosa Okzitaniari eraso egin zioten, eta Eudonk laguntza eskatu zion Marteli, baina honek ukatu egin zion, eta nahiago izan zuen bere aurkaria ahultzen ikusi. Martelek iparraldean gudukatzen jarraitu zuen frisiarren kontra, egungo Herbeheretan eta Belgikan, baita ekialdean ere, eta 723. urterako mendean hartuak zituen Bavaria, Alamaniako lurraldea eta saxoiak. Aldi berean, ordu arteko armada indartsuena osatzen joan zen, behar zuenean horretarako Elizari lurrak eta jabetzak atzemanez.

Akitaniaren kontra

Frankoen lurraldeko iparraldean gerra amaituta eta aurkari frankoak menderatuta, Martel Akitaniara begira jarri zen, hura ere bereganatzeko asmoz. 731ean, Eudon Pirinio ekialdean finkatu jaun berbere batekin ituna sinatu izana leporatuta, Martelek Loira ibaia zeharkatu zuen, baita Akitaniako zati bat eta Bourges hiria arpilatu ere. Eudonek Bourges hiria berreskuratu zuen, baina Marteli gudu batean aurre egin eta galdu zuen, baita ahulduta geratu ere.

732an omeiatarrek Baskoniako dukerria indarrez zeharkatu, arpilatu eta suntsitu zuten, eta Poitiers ingurura helduta Martel buru zuen armadarekin borrokatu ziren. Martelek, Eudon ere oraingoan aldean zuela, omeiatarrei irabazi zien. Ondorioz, Eudonek eta Akitaniak men egin zioten formalki frankoei, nahiz eta funtsean independente jarraitu.

Azken urteak

735ean, Eudon I. Handia hil berritan, bere seme Hunald Akitaniako duke berriak Karlosi men egiteari utzi zion eta aske aldarrikatu zuen bere burua eta Akitania. Ondorioz, armada boteretsu bat aldean zuela, Martelek Bordeleri eraso egin, hiria azpiratu eta arpilatu egin zuen, bigarrenez lau urteko epe laburrean. Aldiz, Akitaniako kondeen armada batek, segur aski Eudonen seme Hunald Akitaniakoa buru zuela, gogor egin zion Karlosen 2. espedizio militar bati 736an eta, berari formalki men egitearen trukean, Karlosek Hunalden eskuetan utzi behar izan zuen Akitania.

Hurrena, Borgoinara jo zuen, Rodano ibai inguruan. Espedizio horretan, bertako agintariak bota zituen, eta berari leial zitzaizkion buruzagiak jarri zituen (fideles). Egoera Borgoinako Dukerrian kontrolatutakoan, Galia hego-ekialdera alde egin zuen 737an, Septimaniako eta Proventzako jaunen eta omeiatarren kontra borrokatzera. Helburu nagusia ez zuen lortu ordea, Narbona bereganatzea eta omeiatarrak botatzea, baina Septimaniako hainbat hiriri eraso egin zien, eta Avignon suntsitu.

739an beste espedizio bati ekin zion Rodano ibaian behera, oraingoan Proventzara zuzenduta, Maurontzio Marseillako konde etsaia menderatzera. Helburua lortu egin zuen, eta Proventzako jaunek men egin zioten. Neustriara itzuli, eta handik gutxira hil zen 741ean, Querzy-sur-Oizen.

⛭
Zuhaitz genealogikoa
Landrada
Drogo
Carloman
Chrothrudis
Karlomagno
Karloman I.a
Gisela, Abbess of Chelles
Pepin Laburra
Pepin
Chrothais
Adelais
Hiltrud Tassilo III, Duke of Bavaria
Ansegisel
Gilen Gellonekoa
Pepin Heristalgoa
Begga Karlos Martel
Teuduí d'Autun
Alpaida
Auda of France
Wilhelmide
Adalhelm of Autun
Adalard of Corbie
Theodrada
Bernard, son of Charles Martel Wala of Corbie
Grifo[d] Bernard
Gundrada
Folcuin
Richard
Hieronymus
Audouen
Remigius of Rouen
Fulrad

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Karlos Martel Aldatu lotura Wikidatan
  1. Euskaltzaindia. (PDF) 180. arauaː Goi Erdi Aroko pertsona-izenak. Germaniar jatorriko pertsona-izenak. .
  2. EIMA: Eskola-liburuetako onomastikaren, gertaera historikoen eta artelanen izenak. Zerrendak.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q3301
  • Commonscat Multimedia: Charles Martel / Q3301

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 807219
  • ISNI: 000000006629310X
  • BNF: 11936305g (data)
  • CANTIC: a20258185
  • GND: 118720910
  • LCCN: n80121045
  • NKC: mub2017969613
  • SUDOC: 027288129
  • ULAN: 500354859
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Lur: 03397/eu_k_0843/k0843
  • Britannica: url
  • Wd Datuak: Q3301
  • Commonscat Multimedia: Charles Martel / Q3301