Meñaka

Meñaka
 Bizkaia, Euskal Herria
Meñakako udaletxea
Meñakako bandera

Meñakako armarria

Administrazioa
EstatuaEspainia
ErkidegoaEuskal Autonomia Erkidegoa
LurraldeaBizkaia
EskualdeaMungialdea
Izen ofiziala Meñaka
AlkateaAitor Ugarte Torre (Bildu)
Posta kodea48120
INE kodea48064
Herritarrameñakar
Kokapena
Koordenatuak43°21′53″N 2°48′06″W / 43.364722222222°N 2.8016666666667°W / 43.364722222222; -2.8016666666667
Map
Azalera12,70 km²
Garaiera300 metro
Demografia
Biztanleria763 (2023)
12 (2022)
alt_left 365 (%47,8) (%51,9) 396 alt_right
Dentsitatea60,08 bizt/km²
Hazkundea
(2003-2013)[1]
% 39,25
Zahartze tasa[1]% 18,29
Ugalkortasun tasa[1]‰ 48,78
Ekonomia
Jarduera tasa[1]% 83,87 (2011)
Genero desoreka[1]% 3,69 (2011)
Langabezia erregistratua[1]% 6,21 (2013)
Euskara
Euskaldunak[1]% 82,19 (2010)
Kaleko erabilera [2] (2016)
Etxeko erabilera [3]% 64.98 (2016)
Datu gehigarriak
Webguneahttp://www.menaka.eu

Meñaka Bizkaiko iparraldeko udalerri bat da, barrualdekoa, Mungialdekoa, Uribe eskualdekoa.

Herri bizkaitar benetakoa da, mendikoa eta baserrikoa, auzo sakabanatu eta autonomoak dituena, lur aberats eta emankorduna. Jendea aspaldiko garaietatik bizi da bertan, inguruan aurkitu diren aztarna arkeologiko ugariek erakusten duten bezala.

745 biztanle zituen 2023-ko Urtarrilean.[4]

Geografia

Inguru naturala eta kokapena

Meñaka Sollube mendiaren (686 m) magalean hedatzen diren lau auzoz osatuta dago; nahiz eta gainazal lauak ere baditu, eta horrek nekazaritza garapena bultzatu du.

Herrira heltzeko Mungiako Larrauri auzoan (BI-631 errepidea) hasten den BI-4105 errepidea hartu behar da.

Auzoak

Udalerri mugakideak

  • Bermeo iparraldean
  • Mungia mendebaldean
  • Fruiz hego-mendebaldean
  • Arrieta hego-ekialdean

Demografia

Meñakako biztanleria

Politika

2019ko maiatzaren 26ko hauteskundeetako emaitzen ondorioz, Bilduko Aitor Ugarte hautatu zuten alkate. Ugartek Bilduren sostengua jaso zuen, hauteskundeetan boza gehien izan zituen hautagaitza. Euzko Alderdi Jeltzaleak 2 zinegotzi lortu zituen eta Alderdi Popularrak batere ez.

Meñakako udalbatza

Alderdia

2019ko maiatzaren 26

Zinegotziak Boto kopurua
Bildu
5 / 7
340 (% 67,06)
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ)
2 / 7
159 (% 31,36)
Alderdi Popularra (PP)
0 / 7
2 (% 1,58)

Kultura

Meñakako Balentina Elortegi[5] (Ahotsak[6] proiekturako).

Euskara

Meñakan[7] Mungialdeko euskara[8] hitz egiten da, mendebaldeko euskalkiaren aldaera bat. Meñakaren azentu-sistema Bizkaiko iparraldeko azentu-barietateen eremuan kokatzen da.

Iñaki Gamindek artikulu[9] bat idatzi du honi buruz Fontes linguae vasconum-en aldizkarian. Meñakako euskararen azentual sistemaren ezaugarri nagusiak aztertzen ditue hitz elkartuei dagokienez. Lan honetan morfema azentudunen eta azentugabeen arteko desberdintasun nagusiak aurkezten dira. Bi irizpide horiei jarraiki, eratorpenaren atzizkiak banatu dira, erroaren azentua aldatzen ez dutenak, azentua izan ala ez, eta azentua ezeztatzen dutenak. Ataletako batean konposatuen azentuazioa aztertzen da. Konposatu hauek beti azentuatuak izaten dira eta kasu gehienetan azentua arau finko baten bidez esleitzen da.

Jaiak

  • Aste Santutik 9. igandea: Trinidade jaiak (Meñakabarrena auzoan)
  • Abuztuaren 10a: San Lorenzo
  • Abuztuaren 16a: San Roque

Liburua

Nire umetako Meñaka, Luis Baraiazarrak idatzia.

Liburuaren oinarria Meñaka da, 1940tik 1951ra bitartean. Bertako bizimoduaren testigantza gogora ekarri nahi izan du Baraiazarrak. Horretarako, 36ko gerrearen ostean baserri giroko herritxuan izandako pasarteak kontatzen ditu. Etxeko giroa, baserriko zereginak, ofizioak, eskolako kontuak, umeen jokoak, jaiak... Horreek eta beste gai asko jorratzen ditu.

Liburu honek Urrezko Luma irabazi zuen Bilboko XXXVI Liburu Azokan.[10]

Ondasun nabarmenak

Eusko Jaurlaritzaren izendapena dutenak

  • Ametzagaerrota
  • Arriaga baserria
  • Infernuerrekako asentamendua
  • Mesterikako San Lorenzo ( San Lontzo edo Santilland) nekropolia.
  • Meñakabarrena burdinola.
  • Meñakabarrenako Andra Maria baseliza.
  • Meñakako Andra Maria eliza

Beste batzuk

  • Mesterikako burua edo dama
  • Mesterikako San Lorenzo - San Lontzo edo Santillandi[11].
  • XVI. eta XIX. mendeen artean estilo ezberdinetan eraikitako baserri multzoa.
  • Goikoabadena eta Bekoabadena apaizetxeak.
  • Emeraldoko Santa Helena – Santela.
  • Otuna jauregia.

Meñakar ospetsuak

Erreferentziak

  1. a b c d e f g Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  2. «Kaleko erabilera herrialdez herrialde» Euskararen erabilera (Wikipedia).
  3. «Etxeko erabilera» Euskararen erabilera (Wikipedia).
  4. «Datos Estadísticos de Meñaka» www.eustat.eus (Noiz kontsultatua: 2023-11-10).
  5. «Elortegi Batiz, Balentina - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-12-12).
  6. «Ahotsak.eus, Euskal Herriko hizkerak eta ahozko ondarea» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-12-12).
  7. «Meñaka - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-11-12).
  8. «Mungialdekoa - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-11-12).
  9. Gaminde, Iñaki. (2001-04-30). «Meñakako berba konposatuen azentuaz» Fontes Linguae Vasconum (86): 33–47.  doi:10.35462/flv86.3. ISSN 2530-5832. (Noiz kontsultatua: 2023-11-10).
  10. «noticias - hiru» www.hiru.eus (Noiz kontsultatua: 2023-11-10).
  11. «Mesterikako San Lorenzo nekropolia. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2023-06-07).

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa
  • (Gaztelaniaz)(Ingelesez)Udalaren webgunea
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q647357
  • Commonscat Multimedia: Meñaka / Q647357
  • Wikibooks Liburuak: Euskal Herriko bidaia-gida/Herriz herri/Meñaka

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 145379406
  • LCCN: n00036541
  • Lekuak
  • OSM: 344663
  • INE: 48064
  • Wd Datuak: Q647357
  • Commonscat Multimedia: Meñaka / Q647357
  • Wikibooks Liburuak: Euskal Herriko bidaia-gida/Herriz herri/Meñaka
  • i
  • e
  • a
Hiriburua
Ezkerraldea
Eskuinaldea
Hego Uribe
Meatzaldea
Txorierri
Uribe Kosta
Arrieta • Bakio • Barrika • BerangoErandioFruizGamiz-FikaGatikaGetxoGorlizLaukizLeioaLemoizMaruri-Jatabe • Meñaka • MungiaPlentziaSopelaUrduliz
  • i
  • e
  • a
AbadiñoAbantoAjangizAlonsotegiAmorotoArakaldo • Arantzazu • AreatzaArrankudiagaArratzu • Arrieta • ArrigorriagaArteagaArtzentalesAtxondoAulestiBakioBalmasedaBarakaldo • Barrika • BasauriBediaBerangoBermeoBerriatuaBerrizBilboBusturiaDerioDimaDurangoEaElantxobeElorrioErandioEreñoErmuaErrigoitiEtxebarriEtxebarriaForuaFruizGaldakaoGaldamesGamiz-FikaGaraiGatikaGautegiz ArteagaGernika-LumoGetxoGizaburuagaGordexolaGorlizGueñesIbarrangeluIgorreIspasterIurretaIzurtzaJatabeKarrantzaKortezubiLanestosaLarrabetzuLaukizLeioaLekeitioLemoaLemoizLezamaLoiuMallabiaMañariaMarkina-Xemein • Meñaka • MendataMendexaMorgaMundakaMungiaMunitibarMuruetaMuskizMuxikaNabarnizOndarroaOrozkoOrtuellaOtxandioPlentziaPortugaleteSanturtziSestaoSondikaSopelaSopuertaSukarrietaTrapagaranTurtzioz • Ubide • UgaoUrdulizUrduñaZaldibarZallaZamudioZaratamoZeanuriZeberioZierbenaZiortza-BolibarZornotza