Maurice Krafft

Maurice Krafft

Irudi gehiago
Bizitza
JaiotzaMulhouse, 1946ko martxoaren 25a
Herrialdea Frantzia
HeriotzaUnzen, 1991ko ekainaren 3a (45 urte)
Heriotza moduaistripuzko heriotza: Hodei piroklastikoa
Sumendi-erupzioa
Familia
Ezkontidea(k)Katia Krafft  (1970eko abuztuaren 18a -  1991ko ekainaren 3a)
Hezkuntza
HeziketaEstrasburgoko Unibertsitatea 1970) master : geologia
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakbolkanologoa
Lan nabarmenak
ikusi
  • Volcanoes: Fire from the Earth (en) Itzuli
Jasotako sariak
ikusi
  • [[]]  (1975eko otsailaren 25a)
KidetzaSociété géologique de France (en) Itzuli

Maurice Krafft (Guebwiller, 1946ko martxoaren 25a - Japonia, 1991ko ekainaren 3a) frantziar sumendi-ikertzailea izan zen. Estrasburgon eta Besançonen egin zituen Lurraren Zientzietako ikasketak. 1970ean Katia Conradekin ezkondu zen. Emaztearekin batera, sumendien jarduera argazki, film, liburu eta hitzaldien bidez ezagutzera emateagatik da gehienbat ezaguna. 1975ean, Geografia Elkartearen Saria eta Esplorazio Saria jaso zuten senar-emazteek. Hogeita bost urtez ibili ziren munduan zehar sumendietako erupzioak aztertzen, ikertzen eta filmatzen. Erupzio horietako batean, Japoniako Unzen sumendiarenean, aurkitu zituen heriotzak. Hainbat dibulgazio-lan argitaratu zituzten egindako ikerketei buruz: Les Volcans (1975, Sumendiak); Volcans et dérive des continents(1978, Sumendiak eta kontinenteen jitoa); Volcans du monde(1987, Munduko sumendiak); Les Feux de la Terre (1991, Lurraren suak). 1990ean Sumendien arriskuak izeneko bideoa egin zuen UNESCOren laguntzarekin; bertan, sumendien zazpi arrisku nagusiak ematen dira ezagutzera.

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q15052805
  • Commonscat Multimedia: Maurice Krafft / Q15052805

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 171031524
  • ISNI: 0000000123033102
  • BNE: XX5271226
  • BNF: 11910060x (data)
  • GND: 1011579820
  • LCCN: n80090166
  • NDL: 00469819
  • NKC: kup19980000051907
  • SUDOC: 02695351X
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Lur: 03604/eu_k_2917/k2917
  • Wd Datuak: Q15052805
  • Commonscat Multimedia: Maurice Krafft / Q15052805