Marianne

Marianneren eskultura Parisko Errepublikaren plazan.

Marianne, Frantziako Errepublikako irudi alegorikoa da. Frigiar txanoa jantzita daraman emakume baten itxurapean, Mariannek Frantziar Errepublika irudikatzen du, eta, frantziar errepublikako eta hiritarren balioen egonkortasuna ordezkatzen du: askatasuna, berdintasuna, senidetasuna.

Marianne, aberri ama sutsua, gerlaria, baketsua, elikatzailea eta babeslearen irudikapen sinbolikoa da.

Izenaren jatorria

Marianne, dirudienez, XVIII. mendean Frantziako Erresuman oso hedatuak zeuden Marie eta Anne emakume izenen elkartzetik dator.

Iraultzaren aurkako aristokratentzat, izen hori gutxiesgarria zen, herria ordezkatzen baitzuen. Iraultzaileek, erregimen aldaketa sinbolizatzeko erabili zuten, baina, batez ere, "aberri ama"ren sinbolismoa azpimarratzen zuelako, errepublikaren seme-alabak babesten dituen ama elikatzailea. Midiko errepublikarrek ere, izen hori, euren ideal politikoarekin lotzen lagundu zuten (okzitanierazko kantu bat, La garisou de Mariano, oso ospetsua izan zen 1792ko udazkenean).

Izen hau, errepublikaren aldeko eta kontrakoen arteko adostasunaren ondorioz, berehala onartu zuen frantziar herri guztiak.

Mariannerentzako ereduak

Mariannen soingainak egin dituzten artistek, eredu bezala, neska eder ezezagunak, tokiko modeloak, euren lagun edo emazteak, eta, batzuetan pertsona ospetsuak ere erabili dituzte.

Marianne irudikatu duten neska ospetsuak, honako hauek dira:

  • 1970 Brigitte Bardot
  • 1978 Mireille Mathieu
  • 1985 Catherine Deneuve
  • 1989 Inès de la Fressange
  • 2000 Laetitia Casta
  • 2003 Évelyne Thomas

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q325956
  • Commonscat Multimedia: Marianne / Q325956

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 45101875
  • GND: 118970607
  • LCCN: sh2002004529
  • Wd Datuak: Q325956
  • Commonscat Multimedia: Marianne / Q325956