María del Pilar Maspons y Labrós

María del Pilar Maspons y Labrós

Irudi gehiago
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMaria del Pilar Maspons i Labrós
JaiotzaBartzelona, 1841eko abenduaren 4a
Herrialdea Katalunia
HeriotzaBartzelona, 1907ko urtarrilaren 31 (65 urte)
Familia
Anai-arrebak
ikusi
  • Francisco Maspons y Labrós (en) Itzuli
    Marià Maspons i Labrós (en) Itzuli
Familia
ikusi
  • Francisco Pelayo Briz (en) Itzuli (koinatu)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
katalana
Jarduerak
Jarduerakpoeta, eleberrigilea, idazlea, folklorista eta etnologoa
Izengoitia(k)Maria de Bell-Iloc
Genero artistikoaolerkigintza
eleberria

María del Pilar Maspons y Labrós, María de Bell-Iloc izengoitiarekin idazten zuena (Bartzelona, Katalunia, 1841eko abenduaren 4a – 1907ko urtarrilaren 31), Kataluniako herri-kulturaren idazle, poeta eta nobelagilea izan zen, Francisco Maspons eta Labrósen arreba eta Francesc Pelagi Brizen koinata.[1] Prosan eta bertsotan, Lo Gai Saber, La Renaixença, La Veu del Montserrat, Calendari Català, La Llumanera de Nova York eta beste aldizkari batzuekin lankidetzan aritu zen.

Biografia

Bartzelonan jaioa, María del Pilar Maspons y Labrós Renaixença katalanaren idazlea izan zen, eta jarduera handia izan zuen 1865 eta 1882 artean.[2]Erdi Aroko Erromantizismo, abertzale eta tradizionalista mugimendu horren joerek eraginda, Maria de Bell-Iloch izengoitia aukeratu zuen bere obra batzuk sinatzeko. Poeta gisa ezagutarazi zen eta garaiko aldizkari askotan argitaratu zuen. Lehen emakume folkloristetako bat ere izan zen, kondairak eta narrazio etnografikoak bildu eta transkribatzeko landa-lana eginez. Ezaguna da Kataluniako literatura garaikidean (Vigatans eta botiflers) nobela bat argitaratu zuen lehen idazlea delako (1878-1879 bitartean argitaratu zen faszikuluen bidez), Ondorengotza-Gerran girotua (1705-1714).

Lanak

  • Salabrugas, poesías catalanas (1874)
  • Narracions y llegendas (1875)
  • Vigatans y botiflers, novela histórica (1878)
  • Llegendas catalanas (1881)
  • Costums y tradicions del Vallès (1882)
  • Elisabeth de Mur (1924)

Sariak

  • Zilarrezko jasminaren lehen akzesita Lleidan, 1869an.
  • Bartzelonako Lore Jokoen saria, 1875ean, Narracions y llegendes lanagatik.
  • Bartzelonako Lore Jokoen saria, 1880an, Montseny lanagatik.
  • Granollerseko Lore Jokoen Saria, 1882an, Costums eta tradizioncions del Vallès lanagatik.

Erreferentziak

  1. Carrer de Maria de Bell-lloc
  2. Maria del Pilar Maspons Labrós

Bibliografia

  • Elías de Molins, Antonio (1889-1895). «Maspons y Labrós (D.ª María del Pilar)». Diccionario biográfico y bibliográfico de escritores y artistas catalanes del siglo XIX: (apuntes y datos) II. Barcelona: Imp. de Fidel Giró. Wikidata Q21686127. 

Kanpo estekak

  • Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, {{{hizkuntza}}} Wikipediako «Maria del Pilar Maspons i Labrós» artikulutik itzuli da. Izan ere, artikulu horretan aritu diren wikilariek GFDL edo CC-BY-SA 3.0 lizentziekin argitaratu dute beren lana.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q11935506
  • Commonscat Multimedia: Maria del Pilar Maspons i Labrós / Q11935506

  • Wd Datuak: Q11935506
  • Commonscat Multimedia: Maria del Pilar Maspons i Labrós / Q11935506