Manuel José García Caparrós

Manuel José García Caparrós

Irudi gehiago
Bizitza
JaiotzaMálaga, 1958ko abenduaren 26a
Herrialdea Andaluzia
HeriotzaMálaga, 1977ko abenduaren 4a (18 urte)
Heriotza moduagiza hilketa: bala zauria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jardueraklangilea
Enplegatzailea(k)Victoria (beer) (en) Itzuli
Jasotako sariak
ikusi
  • Andaluziako seme-alaba kutun  (2013)
    Medalla de la ciudad de Malaga  (2004)
KidetzaLangile Komisioak

Manuel José García Caparrós (Málaga, 1960-Malaga 1977ko abenduaren 4) Malagako langile gaztea, Langile Komisioak sindikatuko militantea zen. 1977ko abenduaren 4ean, Andaluziaren autonomiaren aldeko manifestazio batean Polizia Armatuak hil zuen. Andaluziar askorentzat sindikalista gaztea autonomiaren aldeko borrokaren sinboloa da.

Historia

Gazteak Cervezas Victoria fabrikan lan egiten zuen. 1977an Andaluziako bandera debekatuta zegoen. Manifestazioaren egunean beste gazte batek, Juan Manuel Trinidad Berlangak, Diputazioaren eraikinean bandera jarri zuen nahiz eta Francisco Cabeza Diputatu Nagusiak debekua zabaldua zuen. Ondorioz, polizia Málagan hedatu zen eta manifestarien aurka egin zuen. Karga horietan gomazko pilotak, kezko lehergailuak eta benetako balak erabili zituzten. Ondorioz, eguerdian bi gazte larriki zauritu zituzten, emakumezko gazte bat eta 15 urteko gizonezko nerabe bat, eta 17 urte zituen García Caparrós hil zuten. Inoiz ez da argitu nor izan zen tiroaren egilea.[1]

Hilketaren aurrean herritarrek gogor erantzun zuten, eta ondorioz salbuespen egoera ezarri zuten hurrengo egunetan, hileta arte. Hil zuten tokian aldare bat sortzen joan ziren herritarrak, baina Fuerza Nuevako faxistek, inpunitate osoz, desegin zuten arte.

Gertaeren garrantzia

García Caparrós gogorarazteko irudia Andaluziako Autonomiaren Museoan.

Andaluziar askorentzat hilketaren eguna Andaluziako benetako eguna izan beharko litzateke (ofizialki otsailaren 28an ospatzen da). Hilketaren ondorioz autonomiaren aldeko mugimendua indartu zen.

Aitormenak

Herritarren presioari esker García Caparrósek aitormen batzuk jaso ditu:

  • 1995ko Malagako Udalak kale bati gaztearen izena eman zion.
  • 2002an hil zuten tokian, Kolon Zumardian, oroigarri bat jarri zen. Lekuak Oroimenaren Tokiaren izendapena du.[2]
  • 2009ko apirilaren 20an Probintziako Diputazioak Seme Kutuna izendatu zuen.
  • 2013an Andaluziako Seme Kutuna izendatu zuten.

Ikerketa

Urtetan administrazioak egun horretan gertu zena ezagutzeko oztopo handiak jarri ditu eta dokumentu asko oraindik orain ez dira publiko egin.[3] Azkenean, Rosa Burgos ikerlariak garaiko dokumentazioa berreskuratu du eta bere ikerketak liburu batean bildu ditu: Las muertes de García Caparrós non galdera askori erantzunak ezagutzera ematen diren.[4]

Erreferentziak

  1. https://elpais.com/diario/1977/12/06/espana/250210824_850215.html
  2. http://www.laopiniondemalaga.es/malaga/2017/11/15/esquina-murio-garcia-caparros-lugar/968040.html
  3. http://www.publico.es/politica/garcia-caparros-murio-asesinado-disparo-policial-cabo-fallecio-cuatro-anos.html
  4. https://politica.elpais.com/politica/2017/11/28/actualidad/1511887819_480009.html

Kanpo estekak

  • (Gaztelaniaz)Manuel Jose García Caparrós1977ko abenduaren 4ko hilketari buruzko memoria webgunea
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q625736
  • Commonscat Multimedia: Manuel José García Caparrós / Q625736

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 53153775035761550005
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • DBE: url
  • Wd Datuak: Q625736
  • Commonscat Multimedia: Manuel José García Caparrós / Q625736