Lea Ypi

Lea Ypi

(2022)
Bizitza
JaiotzaTirana, 1979ko irailaren 8a (44 urte)
Herrialdea Albania
Hezkuntza
HeziketaErromako La Sapienza Unibertsitatea 2002) laurea (en) Itzuli : filosofia
Europar Unibertsitate Institutua 2005) Master of Research (en) Itzuli
Europar Unibertsitate Institutua 2008) Doktoretza
Doktorego ikaslea(k)Anahí ­Elisabeth Wiedenbrüg (en) Itzuli
Astrid Hampe-Nathaniel (en) Itzuli
Antoine Louette (en) Itzuli
Hizkuntzakitaliera
ingelesa
albaniera
frantsesa
Jarduerak
Jarduerakfilosofoa, unibertsitateko irakaslea, politologoa, idazlea eta akademikoa
Lantokia(k)Londres
Enplegatzailea(k)London School of Economics
Lan nabarmenak
ikusi
  • Free: Coming of Age at the End of History (en) Itzuli
KidetzaAcademia Europaea (en) Itzuli

leaypi.com
Facebook: Lea.L.Ypi Twitter: lea_ypi Instagram: lea.ypi Edit the value on Wikidata

Lea Ypi (Tirana, Albania, 1979ko irailaren 8a) Albaniako idazle eta unibertsitarioa da.[1] Teoria politikoko irakaslea da London School of Economics[2]-en. Deutscher Memorial Prizeko epaimahaiko kidea da.[3]

Biografia

Lea Ypi Tiranan jaio zen, Xhaferr Ypi eta Vjollca Veliren seme-alabetan zaharrena da, zeinak herritar arruntak baitziren Tiranan, erregimen komunistaren pean. Gerora, aldiz, Albaniako politika demokratikoan inplikatu ziren, Lea haurtzaroaren amaieran 1997ko Albaniako gerra zibila[4] baino lehen. Lea Ypi Albania komunistan nahiz post-komunistan hazi zen, eta trantsizio horretako esperientzia izan zen, hain zuzen, Free: Coming of Age at the End of History (2021) bere liburuaren gai nagusia. Nahiz eta familia ateoa izatera behartuta egon erregimen komunistaren pean, familia musulmana zen jatorriz. Lea Ypik esaten du orain agnostikoa dela.[5] Xhafer Ypi, aitaren aldeko birraitonetako bat Albaniako lehen ministro izan zen 1920ko hamarkadan, eta Albaniako gobernua ere zuzendu zuen aldi oso labur batez, italiar okupazioaren ondoren.[6]

Prestakuntza

Ypik filosofiako lizentziatura lortu zuen Erromako La Sapienza Unibertsitatean, 2002an, eta literaturako eta kazetaritzako lizentziatura, erakunde berean, 2004an.[7][7] Doktoretza 2008an eskuratu zuen, Europako Unibertsitate Institutuan.[7]

Bere ama-hizkuntzaz gain, albaniera, Ypik badaki ingelesez, italieraz eta frantsesez.

Unibertsitateko lanak

Ypiren ikerketak honako hauei buruzkoak dira: teoria politiko arautzailea (teoria demokratikoa, justiziaren teoriak eta migrazio-kontuak eta lurralde-eskubideak barne), Ilustrazioaren pentsamendu politikoa (bereziki Kant), marxismoa eta teoria kritikoa, baita Balkanetako historia intelektuala ere, bereziki bere jaioterri den Albaniakoa.[8]

Free: Coming of Age at the End of History liburua Baillie Gifford Prize for Nonfiction eta Costa Prize for Biography sarietarako hautatu zuten.[9][10] Ondaatje saria irabazi zuen, Slightly Foxed First Biography saria, eta Sunday Times-en urteko memoria, eta The Guardian, The New Yorker, The Financial Times, TLS, The Spectator, New Statesman eta Daily Mail-en urteko liburua izan zen.[11][12] 2022an, liburu horri buruzko atal bat sortu zuen BBC Radio 4k Book of the Week seriean.

Argitalpenak

  • Free: Coming of Age at the End of History

Bibliografia

  • The Meaning of Partisanship (avec Jonathan White), Oxford University Press, 2016.
  • Global Justice and Avant-Garde Political Agency, Oxford University Press, 2012.
  • Kant and Colonialism: Historical and Critical Perspectives (co-édité avec Katrin Flikschuh), Oxford University Press, 2014.
  • Migration in Political Theory: The Ethics of Movement and Membership (co-édité avec Sarah Fine), Oxford University Press, 2016.
  • Free: Coming of Age at the End of History, Pingouin, 2021[13].
  • The Architectonic of Reason: Purposiveness and Systematic Unity in Kant's Critique of Pure Reason, Oxford University Press, 2021.

Aintzatespenak

  • Baillie Gifford Prize for Nonfiction eta Costa Prize for Biography sarietarako hautatu zuten, Free: Coming of Age at the End of History liburuarekin.[9][10]

Erreferentziak

  1. About Me. .
  2. Academic page. .
  3. The Deutscher Memorial Prize. .
  4. Harding, Luke. (25 octobre 2021). «Free by Lea Ypi review – a riveting portrait of growing up in communist Albania» The Guardian..
  5. Kellaway, Kate. (4 June 2022). «Interview - Lea Ypi: ‘Hope is a moral duty’» The Guardian.
  6. «Free by Lea Ypi review – a memoir of life amid the collapse of communism» the Guardian 2021-10-28.
  7. a b c CV. .
  8. «Lea Ypi» LSE Personal Web.
  9. a b «Shortlist announced for the 2021 Baillie Gifford Prize for Non-Fiction | The Baillie Gifford Prize for Non-Fiction» thebailliegiffordprize.co.uk.
  10. a b https://web.archive.org/web/20191204180340/https://www.costa.co.uk/behind-the-beans/costa-book-awards/book-awards
  11. «RSL Ondaatje Prize 2022 Shortlist Announced» Royal Society of Literature 2022-04-20.
  12. «Best First Biography Prize Archives» Slightly Foxed.
  13. Free: Coming of Age at the End of History. .

Kanpo estekak

  • Askatasunaren ajeak: Lea Ypi filosofoak bere bizipenetatik abiatuta idatzi du bere aurrenengo literatura lana; askatasuna eta justizia ditu ardatz nagusi. Berria, 2024.01.14
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
université
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q109453577
  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 9492509
  • ISNI: 0000000045354006
  • BNF: 167597172 (data)
  • GND: 1022419870
  • LCCN: no2001033791
  • NKC: xx0278872
  • CiNii: DA18366807
  • SUDOC: 165594772
  • BIBSYS: 1492758309303
  • Wd Datuak: Q109453577