Languedoc-Roussillon

Languedoc-Roussillon
Languedoc-Roussillon

Geografia
HiriburuaMontpellier
43°36′39″N 3°52′38″E
Azalera27.376
MugakideakProventza-Alpeak-Kosta Urdina, Midi-Pyrénées, Auvernia, Rhône-Alpeak eta Auvergne (en) Itzuli
Administrazioa
Demografia
Biztanleria2.729.721 (2013)
Dentsitatea116,77 bizt/km²
Erabilitako hizkuntzak
ikusi
  • okzitaniera
Ekonomia
Historia
Sorrera data: 1960ko ekainaren 4a
Bestelako informazioa
Ordu eremua
ikusi
  • Udako ordutegi: UTC+02:00
    ordutegi estandarra: UTC+01:00

Languedoc-Roussillon (okzitanieraz Lengadòc Rosselhon, katalanez Llenguadoc-Rosselló) Frantziako hegoaldeko eskualdea izan zen. Okzitaniako eta Kataluniako lurraldea ere bada, hegoaldean, Ipar Kataluniako lurraldea ere hartzen baitu. 2016tik Okzitania eskualdearen zati da. Hiri nagusia Montpellier da. 27.376 km2 ditu eta 2.565.000 biztanle (2007).

Geografia

Mugakideak

Iparraldean, Auvernia eta Rodano-Alpeak; ekialdean, Proventza-Alpeak-Kosta Urdina eta Mediterraneo itsasoa (Liongo golkoa); hegoaldean, Katalunia, eta mendebalean, Erdialdeko Pirinioak.

Departamenduak

Aude, Gard, Hérault, Lozère eta Ekialdeko Pirinioak dira Languedoc-Rousillon eskualdea osatzen duten bost departamenduak.

Hiri nagusiak

Montpellierrez gain, Carcasona, Narbona, Perpinyà, Nimes eta Mende dira hiri nagusiak.

Orografia eta klima

Lozèreko paisaia, Languedoc-Roussillon.

Lurralde guztiz desberdinak bereizten dira Languedoc-Roussillonen: Lozèren, iparraldean, zabaltzen dira Massif Centraleko mendiak (Lozère mendia, 1.702 m) eta Ekialdeko Pirinioak hegoaldean (Carlit, 2.991 m; Canigó, 2.786 m). Itsasaldea laua da eta Languedoceko goi-eremuak (Corbières, 1.200 m; Espinouse, 1.100 m) mendebalean zabaltzen dira.

Klima mediterraneo aldekoa da, eguzkitsua eta idorra, uda aldean batez ere, eta eurialdi labur baina indartsuak ekartzen ditu, udazkenean bereziki. Mistralak eta tramontanak, lehorreko haizeek, tenperatura aldaketa handiak ekarri ohi dituzte eta, oro har, alde handiak daude neguko eta udako tenperaturen artean, barnealdean bereziki.

Ekonomia

Audeko paisaia, Languedoc-Roussillon.

Laborantza da ekonomia jarduera nagusia. Ardogintza nabarmentzen da jarduera guztien artetik (450.000 ha), baina gero eta garrantzi handiagoa hartzen ari da barazki eta fruituen ekoizpena, ureztatze sistema modernoei esker. Arrantza portuak txikiak dira, Sètekoa izan ezik (Frantziako zazpigarrena). Industria maila apalekoa da: ehungintzak tradizio handia du (artilea eta zeta) eta bizkortu egin da laborantzari loturiko industria (kontserbak). Kimika, elektromekanika eta elektronika industriak badu bere garrantzia Hérault aldean. Ekonomia atal garrantzitsu bat osatzen du turismoak, hala kostaldean (hondartzak 160 km-tan zehar) nola barnealdean (Pirinioak eta Lozère, Cèvennes eta Languedoceko parkeak).

Biztanleak

Hizkuntzak: okzitaniera, katalana eta frantsesa.

XX. mendeko lehen erdian, biztanleen % 8,5 galdu zuen Languedoc-Roussillon lurraldeak eta 1960. urtetik aurrera hasi ziren bertan finkatzen Aljeriatik zetozen familia frantsesak (140.000 lagun guztira). 1970etik aurrerako urteetan biziki handitu dira hirialdeak (biztanleen % 70 bizi da Montpellier eta Carcasona aldean) eta areagotu egin da herri txikietako emigrazio prozesua. Montpellier da lurralde horretako administrazio, kultur eta ekonomi hiri nagusia.

Pertsonaia ezagunak

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.

Kanpo estekak

  • Languedoc-Roussillon eskualdeko webgune ofiziala (Frantsesez)
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q17005
  • Commonscat Multimedia: Languedoc-Roussillon / Q17005

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 149717133
  • ISNI: 0000000121946223
  • BNF: 11864744f (data)
  • GND: 4034545-2
  • LCCN: n80109291
  • NKC: ge134312
  • SUDOC: 026390973
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Lekuak
  • OSM: 8643
  • INSEE: 91
  • Wd Datuak: Q17005
  • Commonscat Multimedia: Languedoc-Roussillon / Q17005
  • i
  • e
  • a
Frantzia Frantziako eskualdeak (1982-2015)
Metropolitar Frantzia
Itsasoz haraindiko eskualdeak
Guadalupe · Guyana · Martinika · Mayotte · Réunion