Kornelio Tazito

Kornelio Tazito
Irudi gehiago
Plebearen tribunoa



Erromako kontsula


Pretore


Erromatar gobernadorea


Antzinako Erromako senataria

Bizitza
JaiotzaGalia Narbonensis, 54
Herrialdea Antzinako Erroma
HeriotzaErromatar Inperioa, 120 (65/66 urte)
Familia
Ezkontidea(k)Julia Agricola (en) Itzuli  (77, 78 -
Hezkuntza
Hizkuntzaklatina
Irakaslea(k)Kintiliano
Jarduerak
Jarduerakhistorialaria, politikaria, militarra, poeta, filosofoa, biografoa, annalist (en) Itzuli, legelaria eta idazlea
Lan nabarmenak
ikusi
  • Analak eta Historiak I
    Histories (en) Itzuli
    Germania
    Agricola (en) Itzuli
    Dialogus de oratoribus (en) Itzuli
Genero artistikoahistoria

Discogs: 4499699 Edit the value on Wikidata

Publio (edo Gaio) Kornelio Tazito (c. 54 - c. 120) Erromatar Inperioko idazle eta historialari bat izan zen, askotan bere hirugarren izenarekin aipatua: Tazito. Politika karrera zabal bat ere osatu zuen bere bizitzan zehar. Trajano enperadorearen agintean (98-117) idatzi zituen bere lan gehienak. Lan hauetatik Historiae eta Annales azpimarratu behar dira, non Erromako I. mendeko historiaren berri ematen den.

Bizitza

Handikia izanik baina Italiako sendi batean sortua arazoak izan zitzakeen cursus honorum, hau da , karrera politikoan; hala ere, Julio Agrikolaren, Britaniako gobernadorearen, alabarekin ezkondu zen 78. urtean eta honek ate asko zabaldu zizkion. Vespasianoren agintean kuestore izendatu zuten eta edil eta plebearen tribunoa izan zen Titoren agintepean.

Harrez geroztik, datak zehatzagoak dira:

  • 88. urtean Vespasianopean pretore eta kuindezenbiro izango da.
  • 89 urtetik 93 urtera, Erromatik at izango dugu, beharbada probintziaren batean gobernadore. Urte hauetan Domizianoren botere despotikoaren eragina gailenduko da eta matxinada saiakera batzuk gertatu ziren.
  • 93. urtean Julio Agrikolaren heriotzaren ostean, Erromara itzuliko zaigu, Domizianoren errepresio garairik gogorrenetan.
  • 96. urtean Domiziano erailko dute.

Azken urte hauetan Domiziano ostenduta bizitzen saiatuko zen, ez zuen enperadorearen aurkako keinu handia bezain alferra egin nahi izan alde batetik, eta beste aldetik lausengaldiari ihes egiten zion. Erretiro honetan historia gaiak metatzeari lotu zitzaion, gero bere obretan erabiliko zuena.

  • 97. urtean adierazpen askatasuna berreskuratuta Dialogus de oratoribus edo Hizlarien elkarrizketa idatzi zuen. Obra honetan erretorikaren alfertasuna senatu eta foro kontrolatu batean aldarrikatuko du. Urte honetan bertan, kontsul sufekto izendatuko dute.
  • 98. urtean Julio Agrikolaren biografia kaleratuko du, aitatxiren goraipamen bat.
  • 99. urtean Germania edo De Origine et situ Germanorum ("Germania" edo "Germaniarren Jatorria eta kokapena") argitaratuko du, germaniar herrien azalpen geografikoa, eta haien herritarren sinesmen, ohituren eta instituzioen ikerketa lana[1].
  • 105. urtean "Historiak" idatziko du.
  • 112 eta 114. urteen tartean Asian Prokonsula izango dugu eta Annales obraren[2] etena gertatzen da. Alabaina, Erromara itzuli eta gero jarraitu egingo du.
  • 120. urtearen inguruan zendu zen.

Erreferentziak

  1. Azurmendi, Joxe (2023), Europa bezain zaharra. Topoi nazional eta nazionalistak Erdi Aroa et Errenazimentua ezkero, JAKIN: "Tazito eta germanismoa" (169-188 or.) izeneko saiakeran Tazitoren Germaniaren eskuizkribuaren historia bitxia kontatzen da.
  2. Lan hau euskaratu zuen Xabier Amuriza Zarraonaindiak, Analak eta Historiak I (2004) eta Analak eta Historiak II (2005); Klasikoak bilduman argitaratu zen, (bildumako 81. zk. eta 91 zk.)

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q2161
  • Commonscat Multimedia: Publius Cornelius Tacitus / Q2161
  • Wikisource Jatorrizko testuak: Egilea:Tazito

  • Wd Datuak: Q2161
  • Commonscat Multimedia: Publius Cornelius Tacitus / Q2161
  • Wikisource Jatorrizko testuak: Egilea:Tazito