Korazatu

USS Wisconsin (BB-64) korazatua

Korazatua edo koraza-ontzia[1] tona askoko gerraontzi bat da, koraza eta kanoi asko dituena, horien artean bateria nagusi bat, kalibre handiko kanoiekin. Gurutze-ontzi baino handiagoa da eta koraza eta kainoi handiagoak ditu. Armadetan itsasontzi handienak izan ziren. 1875 urtetik hasita Bigarren Mundu Gerraraino erabili ziren itsasoko menpekotasuna lortzeko, baina aireontziek, misil gidatuek, eta beste armek eragina handia izan zuten haien nagusitasuna amaitzeko.

Haien diseinua hasieratik kontuan hartu behar izan zen, azken berrikuntzak beti abangoardian izateko. Izena 1880Ko hamarkadan erabiltzen hasi zen, plakekin blindatua zegoen gerraontzi bat definitzeko. Gaur egun, ordea, hasierako korazatu haiek “pre-dreadnought” izenaz ezagutzen dituzte historialariek. 1906 urtean HMS Dreadnought britainiar korazatua eraiki zen: korazatuen era berri bati hasiera eman zion eta hortik aurrera data horietako korazatuak dreadnought izenaz ezagutu ziren.

Ikus, gainera

  • Itsasontzi
  • Gerraontzi

Erreferentziak

  1. Euskalterm: [Kontsulta-fitxak] [2002]

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q182531
  • Commonscat Multimedia: Battleships / Q182531

  • Identifikadoreak
  • BNF: 119444133 (data)
  • GND: 4126658-4
  • LCCN: sh85012437
  • NDL: 01168819
  • NKC: ph118932
  • NARA: 10636600
  • AAT: 300073922
  • KulturNav: id
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Wd Datuak: Q182531
  • Commonscat Multimedia: Battleships / Q182531