Klemente X.a

Klemente X.a

Irudi gehiago

239. Aita santu

1670eko apirilaren 29a - 1676ko uztailaren 22a
← Klemente IX.a - Inozentzio XI.a →
Roman Catholic Bishop of Camerino (en) Itzuli

1627ko azaroaren 29a - 1666ko ekainaren 7a
Giambattista Altieri (en) Itzuli - Giacomo Franzoni (en) Itzuli
Elizbarrutia: Diocese of Camerino (en) Itzuli
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakEmilio Bonaventura Altieri
JaiotzaErroma, 1590eko uztailaren 13a
Herrialdea Aita Santuen Lurraldea
HeriotzaErroma, 1676ko uztailaren 22a (86 urte)
Hobiratze lekuaSan Petri basilika
Familia
AitaLorenzo Altieri
AmaVittoria Delfini
Ezkontidea(k)ezkongabea
Anai-arrebak
ikusi
  • Giambattista Altieri (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaErromako La Sapienza Unibertsitatea
Gregoriotar Pontifize-Unibertsitatea
Hizkuntzaklatina
Jarduerak
Jarduerakdiplomazialaria, apaiz katolikoa eta apezpiku katolikoa
Parte-hartzailea
Lantokia(k)Erroma eta Aita Santuen Lurraldea
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa

Find a Grave: 8820046 Edit the value on Wikidata

Klemente X.a[1] (Erroma, 1590eko uztailak 13-Erroma, 1676ko uztailak 22) Eliza Katolikoko 239. aita santua izan zen 1670 eta 1676 bitartean.

Jatorria eta prestakuntza

Bere jaiotza izena Emilio Bonaventura Altieri zen. Lorenzo Altieri eta honen emazte Victoria Delphiniren semea izan zen. Lehena, mendeetan zehar kargurik altuenak izan zituen antzinako erromatar nobleziako familia batekoa zen, Colonnatarrekin zein Orsinitarrekin noiz behinka aliantzak ere izan zituena. Bigarrena, berriz, veneziar nobleziako dama eta Gentile Delphiniren arreba zen, azken hau Camerinoko gobernari eta gotzaina.

Irakasle pribatuekin eginiko bere lehen ikasketen ondoren, La Sapienza Erromako Unibertsitatean ikasi zuen, non zuzenbide zibil eta kanonikoan doktoretza lortu zuen 1611n.

Eliz karrera

1623an Poloniako nuntziatura apostolikoaren auditore izendatua izan zen, eta 1624ko apirilak 6an, Erroman, apaiz ordenatua, eta, jarraian, Vatikanoko Basilika Patriarkaleko teologia kanonigo izendatua izan zen.

Gotzaintza

1627ko azaroak 29an Camerinoko gotzain izendatua izan zen. 1633an Loretoko gobernari izendatua izan zen, eta 1636an Romaña guztikoa. 1641ean Erromako Markako gobernari izendatu zuten per modum provisionis. Urbano VIII.a aita santuak Ravenako lurraldea Po ibaiaren gainezkatzeetatik babesteko diseinatu ziren lanak eman zizkion, eta bere lanagatik sari bezala Aita Santuen Luralde guztien bisitari apostoliko izendatu zuen eta kardenal izendatzea ere nahi izan zuen, baina Emilio Altierik bere anaia Giambattistaren mesedetan uko egin zion.

1644an, Inozentzio X.a aita santuak nuntzio bezala bidali zuen Napolira, kargu honetan zortzi urte eman zituelarik. Garai honetan bakearen berrezarpena ziurtatzen zaio Masanielloren matxinadaren egun zurrunbilotsuen ondoren. 1655eko jabe gabeko Aulki Santuan zehar, Kolegio Kardenalizioko arduraduna izan zen Lonbardia baketzeko. 1657tik 1667 arte Gotzain eta Erregularren Kongregazioetako idazkaria izan zen, eta azken urte honetan Inkisizioko Unibertsal eta Erromatarreko Kongregazio Goreneko kontsultari, Aita Santuen Lurraldeetako superintendente eta Aita Santuaren cubiculietako prefektu izendatua izan zen. Camerinoko gotzain bezala dimititu zuen 1666an.

Kardenaltza

Jada 79 urte bete zituenean, 1669an, Klemente IX.a aita santuak kardenal izendatu zuen, baina aita santu honen bapateko heriotzak ez zuen soilik Klemente X.ari diakontza edo titulurik ematea eragotzi, baizik eta baita inbestitua izatea ere. Klemente IX.a aita santuak, Kolegio Sakratuko kide bihurtu zuenean "gure oinordekoa izango zara" esan ziola erregistratua dago.

Aitasantualdia

Aukeraketa

Klemente IX.aren hileta elizkizuna amaitu ondoren, 62 hautesle sartu ziren konklabean 1669ko abenduak 20an. Izendapena onartua izateko, irabazleak botoen bi herenak jaso behar zituen, hau da, 42 boto, baina lau hilabeteren ondoren, egoera ez aurrera ez atzera zegoen: Giannicólo Conti, S. Maria in Traspontina tituluko kardenala eta Anconako gotzaina zenak 22 boto jaso zituen, Giacomo Rospigliosik, S. Sisto tituludun kardenala eta Klemente IX.aren iloba zenak 30, Carlo Cerrik, S. Adrianoko kardenal diakonoak, 23.

Azkenean, kardenalek, oso antzinakoa zen metodoa erabiltzea adostu zuten, kardenal oso edadetu bat aukeratzea alegia, trantsizioko aita santu bezala. Altieri proposatu zuten, laurogei urteko kardenal bat, konklabea ospatu baino egun gutxi lehenago kardenal izendatua izan zen arren Elizaren zerbitzura denbora luzea zeramana. Altierik ez zuen aita santu izatea nahi, baina gehiengoa lortu zuen azkenean 1670eko apirilak 29an. Bere kexuak kexu (bere erresistentziaren ondorioz ohetik atera behar izan zutela esaten da), hurrengo maiatzak 11n S. Maria in Via Latako kardenal protodiakonoa zen Francesco Maidalchinik koroatu zuen Vatikanoko Basilika Patriarkalean. Aita Santu bezala hartu zuen izana bere aurreko aita santuagatik hartu zuen, beragatik horrenbeste egin zuena.

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Klemente X.a Aldatu lotura Wikidatan
  1. Euskaltzaindia. 129. araua: Aita santuen izenak. .


Aurrekoa
Klemente IX.a
Aita Santua
1670-1676
Ondorengoa
Inozentzio XI.a
  • i
  • e
  • a
Petri · Lino  • KletoKlemente I.aEvaristoAlexandro I.aSisto I.aTelesforoHiginoPio I.aAnizetoSoteroEleuterioViktor I.aZeferinoKalisto I.aUrbano I.aPontzianoAnteroFabianKornelioLuzio I.aEztebe I.aSisto II.a • Dionisio • Felix I.aEutikiano • Kaio • MartzelinoMartzelo I.a • Eusebio • MelkiadesSilvestre I.aMarkoJulio I.aLiberioDamaso I.aSirizio • Anastasio I.a • Inozentzio I.aZosimoBonifazio I.aZelestino I.aSisto III.a • Leon I.a • Hilario • Sinplizio • Felix III.aGelasio I.aAnastasio II.aSimakoHormisdasJoan I.aFelix IV.aBonifazio II.aJoan II.aAgapeto I.aSilverioVigilioPelagio I.aJoan III.aBenedikto I.aPelagio II.aGregorio I.aSabinianoBonifazio III.aBonifazio IV.aAdeodato I.aBonifazio V.aHonorio I.aSeverinoJoan IV.aTeodoro I.aMartin I.aEugenio I.aVitalianoAdeodato II.aDonoAgaton • Leon II.a • Benedikto II.aJoan V.aKononSergio I.aJoan VI.aJoan VII.aSisinioKonstantinoGregorio II.aGregorio III.a • Zakarias • Eztebe II.aPaulo I.aEztebe III.aAdrian I.aLeon III.aEztebe IV.aPaskoal I.aEugenio II.aValentinGregorio IV.aSergio II.aLeon IV.aBenedikto III.aNikolas I.aAdrian II.aJoan VIII.aMarino I.aAdrian III.aEztebe V.aFormosoBonifazio VI.aEztebe VI.aErromanTeodoro II.aJoan IX.aBenedikto IV.aLeon V.aSergio III.aAnastasio III.aLandoJoan X.aLeon VI.aEztebe VII.aJoan XI.aLeon VII.aEztebe VIII.aMarino II.aAgapeto II.aJoan XII.aLeon VIII.aBenedikto V.aJoan XIII.aBenedikto VI.aBenedikto VII.aJoan XIV.aJoan XV.aGregorio V.aSilvestre II.aJoan XVII.aJoan XVIII.aSergio IV.aBenedikto VIII.aJoan XIX.aBenedikto IX.aSilvestre III.aBenedikto IX.aGregorio VI.aKlemente II.aBenedikto IX.aDamaso II.aLeon IX.aViktor II.aEztebe IX.aNikolas II.aAlexandro II.aGregorio VII.aViktor III.aUrbano II.aPaskoal II.aGelasio II.aKalisto II.aHonorio II.aInozentzio II.aZelestino II.aLuzio II.aEugenio III.aAnastasio IV.aAdrian IV.aAlexandro III.aLuzio III.aUrbano III.aGregorio VIII.aKlemente III.aZelestino III.aInozentzio III.aHonorio III.aGregorio IX.aZelestino IV.aInozentzio IV.aAlexandro IV.aUrbano IV.aKlemente IV.aGregorio X.aInozentzio V.aAdrian V.aJoan XXI.aNikolas III.aMartin IV.aHonorio IV.aNikolas IV.aZelestino V.aBonifazio VIII.aBenedikto XI.aKlemente V.aJoan XXII.aBenedikto XII.aKlemente VI.aInozentzio VI.aUrbano V.aGregorio XI.aUrbano VI.aBonifazio IX.aInozentzio VII.aGregorio XII.aMartin V.aEugenio IV.aNikolas V.aKalisto III.aPio II.aPaulo II.aSisto IV.aInozentzio VIII.aAlexandro VI.aPio III.aJulio II.aLeon X.aAdrian VI.aKlemente VII.aPaulo III.aJulio III.aMartzelo II.aPaulo IV.aPio IV.aPio V.aGregorio XIII.aSisto V.aUrbano VII.aGregorio XIV.aInozentzio IX.aKlemente VIII.aLeon XI.aPaulo V.aGregorio XV.aUrbano VIII.aInozentzio X.aAlexandro VII.aKlemente IX.a • Klemente X.a • Inozentzio XI.aAlexandro VIII.aInozentzio XII.aKlemente XI.aInozentzio XIII.aBenedikto XIII.aKlemente XII.aBenedikto XIV.aKlemente XIII.aKlemente XIV.aPio VI.aPio VII.aLeon XII.aPio VIII.aGregorio XVI.aPio IX.aLeon XIII.aPio X.aBenedikto XV.aPio XI.aPio XII.aJoan XXIII.aPaulo VI.aJoan Paulo I.aJoan Paulo II.aBenedikto XVI.a

Oraingoa: Frantzisko
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q155956
  • Commonscat Multimedia: Clemens X / Q155956

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 316874496
  • ISNI: 0000000120962838
  • BNF: 13168254d (data)
  • CANTIC: a10240822
  • GND: 119237512
  • LCCN: n85310847
  • NKC: jo2010557957
  • SNAC: w6cc1g23
  • SUDOC: 076755231
  • ULAN: 500353766
  • ICCU: SBLV316111
  • PARES: 46104
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Bilduma digitalak
  • BVMC: 41422
  • Wd Datuak: Q155956
  • Commonscat Multimedia: Clemens X / Q155956