Kamel Ziani

Kamel Ziani
Bizitza
JaiotzaAl-Hoceima, 1972ko otsailaren 20a (52 urte)
Herrialdea Maroko
 Espainia
Hezkuntza
Hizkuntzakarabiera
Amazigera
Jarduerak
Jarduerakatleta
Atletismoa
Kirol diziplinak 5.000 metroko lasterketa
maratoi erdia
maratoia
Errekorrak
Berezitasuna Irizpidea Data M
Marka pertsonalak
Berezitasuna Lekua Data M
 

IAAF: 14164669 Edit the value on Wikidata

Kamel Ziani Huasisi (Al-Hoceima, Maroko, 1972ko otsailaren 20a) atleta profesional ohia da, maratoian espezializatua.[1] Marokon jaioa, gaztetatik bizi da Orion (Gipuzkoa), eta euskal herritarra da.

Markarik onenak

Hona hemen bere markarik onenak, distantzia luzeko zenbait probatan:

  • Maratoia: 2:10:18, Amsterdamen 1997ko azaroaren 2an lortua.
  • Maratoi erdia: 1:02:56, Amsterdamen 2000ko irailaren 17an lortua.
  • 5.000 metrokoa: 13:59.88, Sevillan 1998ko maiatzaren 30ean lortua.

Ibilbidea

Pistan ez ezik, krosean eta proba herrikoietan ere hartu du parte. 1999an Behobia-Donostian hirugarrena izan zen.[2]

18 maratoitan arituta, behin garaipena lortu zuen: 2003an Gasteizko Maratoian, hain zuzen ere.[3]

Hona hemen txapelketa ofizialetan izan dituen emaitzak:

Urtea Txapelketa Lekua Emaitza Marka
2001 Munduko Atletismo Txapelketako maratoia  Edmonton (Kanada) 29.a 2:25:43
2002 Europako Atletismo Txapelketako maratoia  Munich (Alemania) 7.a 2:13:51
2003 Europako Kross Txapelketa 27.a
2005 Munduko Atletismo Txapelketako maratoia  Helsinki (Finlandia) 50.a 2:25:06
Mediterraneoko Jokoetako maratoia  Almeria (Espainia) Utzi
2006 Europako Atletismo Txapelketako maratoia  Goteborg (Suedia) 30.a 2:21:29

Erreferentziak

  1. «Dominak garesti, eta finalak helburu»[Betiko hautsitako esteka], Berria, 2006-08-06.
  2. (Gaztelaniaz) «Las lecciones de Kamel Ziani», Diario Vasco, 2007-11-10.
  3. (Gaztelaniaz) «Ziani venció en la primera edición del Maratón Martín Fiz», El Mundo, 2003-04-13.

Kanpo loturak

  • (Ingelesez) IAAF erakundearen datu baseko fitxa.
  • (Gaztelaniaz) Espainiako Federakuntzaren fitxa.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q6355549
  • Kirolariak
  • IAAF: 14164669
  • Wd Datuak: Q6355549