Juan de Lángara y Aritzmendi

Juan de Lángara y Aritzmendi

Irudi gehiago
Bizitza
JaiotzaEl Puerto de Santa María, 1700
Herrialdea Espainia
HeriotzaCádiz, 1781eko otsailaren 17a (80/81 urte)
Familia
Seme-alabak
ikusi
  • Juan de Lángara (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakmilitarra
Graduakapitain jeneral
ontzi-kapitain
teniente jeneral

Juan de Lángara y Aritzmendi (El Puerto de Santa María, 1700 – Cádiz, 1781ko otsailaren 17) euskal jatorriko espainiar amirala izan zen. Espainiako Itsas Armadaren lotinant jeneral izan zen. Haren seme Juan de Lángara y Huarte militar ezaguna izan zen.

Biografia

José Patiñok 1717an Cádiz barrutiko itsas guardia konpainia sortu zuen. Juan de Lángarak parte hartzeko izena eman zuen lehenetariko bat izan zen. Gastañeta jeneralaren ontzidian itsasoratu zen, eta harekin Siziliako kanpainan eta Passaroko Lurmuturreko itsas guduan aritu zen. Amazigen aurka kortsario ibili zen ondoren. Ceutaren laguntzaz ere joan zen hiria inbaditua izateko arriskuan zegoenean. Baltasar de Guevararen eta Mariren markesaren ontzidietan ibili zen ondoren. Lehorrean ere toki garrantzitsuak bete zituen. 1747an itsasontzi-kapitain izendatu zuten.

Andrés Reggio jenerala hil zenean Lángara lotinant jeneral zen eta, orduan, 1780ko otsailaren 8an, aldi baterako, Cádiz barrutiko kapitain jenerala eta Itsas Armadaren zuzendari orokor izendatu zuten. Behinbetiko izendapena Luis de Córdova y Córdovarena izan zenean eta hau itsasoratu zenean, Lángara berriro ere, orduan hil arte, toki bera bete zuen. Heriotzak Cádizen harrapatu zuen, 1781an.[1]

Erreferentziak

  1. Diccionario de la Historia de España, Espasa Calpe.

Kanpo estekak

  • (Gaztelaniaz) Madueño Galán, José María Juan de Lángara y Aritzmendi, Real Academia de la Historia, dbe.rah.es
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q2893034
  • Commonscat Multimedia: Juan de Lángara y Aritzmendi / Q2893034

  • Wd Datuak: Q2893034
  • Commonscat Multimedia: Juan de Lángara y Aritzmendi / Q2893034