Joseba Aurkenerena

Joseba Aurkenerena

Bizitza
JaiotzaDonostia, 1956ko otsailaren 20a (68 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaDeustuko Unibertsitatea
Hizkuntzakeuskara
Jarduerak
Jarduerakidazlea eta irakaslea

Inguma: joseba-aurkenerena-barandiaran Literaturaren Zubitegia: 639

Joseba Aurkenerena Barandiaran (Donostia, 1956ko otsailaren 20a- ) irakaslea eta euskal idazlea da. Donostiarra jaiotzez, Lapurdiko Urruñan bizi da.

Biografia

Donostian jaioa, Historia lizentziatura burutu zuen hiri horretako EUTGn. Irakasle aritu da Euskal Herriko zenbait ikastetxe eta institututan. Gaur erretretan dago.

Laurogeiko hamarkadan euskal kulturari buruzko hainbat artikulu plazaratu zuen euskal prentsan Karlos Barrentsoro goitizenaz. Lezon bizi izan zen urte luzeetan eta bertako kultura zinegotzia izan zen Mikel Arrizabalaga alkatearen lehen legealdian (1987-1991).

1996tik Lapurdiko Urruñan bizi da bere familiarekin. Donibane Lohizuneko Begiraleak eta Urruñako Urrunaga euskal kultur elkarteetako kidea da. Besteak beste, Karmel, Maiatz, Hatsaren Poesia, Eskuz eta Begiz, Urruña, Lezoko Portua, Elinberri.eus, Independentea.eus, Zu-zeu.eus eta Kazeta.eus agerkarietan idazten du. Horietaz gain, Herria aldizkarian Urruñako kronika egiten du astero.

Lanak

Ipuinak

  • Lezoko ipuin inoizkoak, Lezoko Unibertsitateko Udala, 1997. Herri honetako ipuin historiko-mitologikoak.
  • Hodei ororen azpian Gero-Mensajero, 2005. Ipuin bilduma. Gaurko gizartearen irudikapen umoretsua.
  • Sorgin mainguak dabiltz, Maiatz, 2007. Ipuin historiko-mitologikoak.
  • Hendaiako tren geltokian, Hiria, 2008. Euskal Herriko istorioak.
  • Jaizkibelazpi, Hiria, 2008. Lezo herrian kokaturiko ipuinak.
  • Axularren itzala, Hiria, 2009. Axularren mundu magikoa eta beste mito zenbait.
  • Turruia kapitainaren altxorra, Jaizkibel bizirik, 2010. Jaizkibelgo superportuaren aurkako ipuina.
  • Ama-lurraren kantua, Hiria, 2011. Euskal Herriko istorioak.
  • Kaskarin baten kontakizunak, Maiatz 2015. Donostiako ipuinak.Umore donostiarra.
  • Hala bazan, hala ez bazan, Maiatz, 2020. Ipuin bilduma.
  • Harribeltzeta. Herri baten argi-ilunak, Zortziko, 2021. Ipuin historiko-magikoak.

Eleberriak

  • Konfinamenduan ere konta-kontari, Dakit argitaldaria, 2022. 2020ko konfinamenduan oinarrituriko istorioa, bere baitan 31 ipuin dituena. Dekameron eta Heptameron liburuen ildokoa.

Narrazio laburrak

  • Ezagutu ezazu gurekin Lezo, Lezoko Unibertsitateko Udala, 1991. Lezoko etxe-izenei buruzko ikerketa.
  • Zabarre pirataren itzulera, Lezoko Unibertsitateko Udala, 1993. Zabarre piratari buruzko hainbat azalpen.
  • Lezo, Lezoko Unibertsitateko Udala, 1994. Lezori buruzko historia eta kultura aipamenak.
  • Lezotik Lezora, Amalur-baita argitalpenak, 2019. Lezori buruz idazleak idatzitako artikulu, narrazio eta ipuinen katalogoa.

Haur eta gazte literatura

  • Xarit eta Laino, Lezo-8 eta Lezo-9 aldizkarietan. 1992. Ipuin historikoa.
  • Harribeltzetako ipuinak, Gero-Mensajero, 2001. Jaizkibel aldeko ipuinak biltzen dituen trilogiaren lehen liburua.
  • Makurmendiren magalean, Gero-Mensajero, 2002. Jaizkibel aldeko ipuinak biltzen dituen trilogiaren bigarren liburua.
  • Harribeltzeta nire gogoan, Gero-Mensajero, 2004. Jaizkibel aldeko ipuinak biltzen dituen trilogiaren hirugarren liburua.
  • Oroitzene. Lezoko sorgina, Lezoko Unibertsitateko Udala, 2014. Sorgin baten ibilerak.

Euskal kultura eta etnografia

  • Euskaldunon mundua hizpide, Gero-Mensajero 2007. Gure curriculuma landuz. Euskal historia eta kulturaren pasarte gogoangarriak.
  • Gureak eta mundu zabalekoak, Hiria 2012. Euskal Herriko eta beste herrietako kultur pasarte gogoangarriak.
  • Urruñatik Urruñara, Amalur-baita argitalpenak 2018. Urruñari buruzko artikuluak, kronikak, ipuinak eta olerkiak.
  • Euskal Herria beti!, Zortziko argitaletxea, 2018. Euskal Herriari buruzko narrazio historiko-etnografikoak.
  • Izena eta izana. XXI. menderako euskal izendegia, Zortziko argitaletxea, 2019. Euskal izendegia.
  • Mandobidetik barna, Argitaragabea. 2022. Gaueko lana Bera eta Urruñaren artean. Egiluxe kontrabandistaren urratsei jarraituz.
  • Xiberoa bihotzean eta gogoan, Zortziko argitaletxea, 2023. Egileak Zuberoan ikusitakoak eta bizi izandakoak kontatzen ditu.

Iparraldeari buruzko kronikak eta kontakizunak

  • Iparraldeko kronikak, Gero-Mensajero, 2003. Ipar Euskal Herriari buruzko kronikak.
  • Iparraldean gaindi, Gero-Mensajero, 2006. Ipar Euskal Herriari buruzko kronikak.
  • Ipar Haizeak, Hiria, 2010. Ipar Euskal Herriari buruzko kronikak.
  • Iparraldea bizi-egarri, Hiria, 2012. Ipar Euskal Herriari buruzko kronikak eta kontakizunak.
  • Iparmina. Amalur-baita argitalpenak, 2016. Ipar Euskal Herriari buruzko kronikak eta kontakizunak.
  • Iparraldeko oihartzunak. Amalur-baita argitalpenak, 2019. Iparraldeari buruzko kronika eta kontakizunak.
  • Iparraldea erdizka lauetan. Amalur-baita argitalpenak, 2020. Iparraldeari buruzko kronika, istorio eta kontakizunak.
  • Iparra galdu gabe. Zortziko argitaletxea, 2020. Iparraldeko gertaerak eta pertsonaiak historian barna.

Biltze lanak

  • Iturri-aldeko nere leihotik. Maiatz argitaletxea, 2011. Daniela Albizu idazle urruñarraren narrazio eta olerkien bilduma.

Hiztegiak

Saiakerak

  • Euskal sinesmen zaharrak, Gero-Mensajero, 1999. Euskal mitologiari buruzko saiakera.
  • Euskal sinesmen zaharrak, Deia Bilduma, 12. zenbakia, 2002. Aurreko liburu bera, hitzaurre berria duena.
  • Iragana ere gaur da, Amalur-baita argitalpenak, 2018. Euskal mitoari buruzko hainbat tradizio eta gogoeta. Artikulu bilduma.
  • Euskal gogoa bizirik, Dakit argitaldaria, 2021. Euskal Herriari buruzko narrazio historiko-etnografikoak.
  • Izan eta oroit, Dakit argitaldaria, 2022. Euskal Herriari buruzko narrazkio historiko-etnografikoak.
  • Euskaldunak, erro eta itxaropen, Dakit argitaldaria, 2023. Euskal Herriari buruzko narrazio historiko-etnografikoak.
  • Haritzaren adarrak, Dakit argitaldaria, 2024. Euskal Herriari buruzko narrazio historiko-etnografikoak.

Itzulpenak

  • Azarolako Dunixi, Hiria, 2009. Dionisio Barandiaran enpresaburu euskaltzalearen oroit-idatzien itzulpena.
  • Antton erlamandoa eta Maddi armiarma, Zortziko, 2021. Mamutxa Alaiak bilduma. Haur ipuina.
  • Ganix kurkuilua, Zortziko, 2021. Mamutxa Alaiak bilduma. Haur ipuina.
  • Pantxika kattalingorria, Zortziko, 2021. Mamutxa Alaiak bilduma. Haur ipuina.
  • Turturturtur zorri familia, Zortziko, 2021. Mamutxa Alaiak bilduma. Haur ipuina.
  • Txioti papogorria, Zortziko, 2021. Mamutxa Alaiak bilduma. Haur ipuina.
  • Itsasoak irentsi zuen hiria, Zortziko, 2023. Naiaren Abenturak bilduma. Haur ipuina.

Olerkiak

  • Bideetan barna, Amalur-baita argitalpenak, 2017. Olerki bilduma.
  • Larrun azpitik, Amalur-baita argitalpenak, 2021. Olerki bilduma.

Antzezlanak

  • Iguzkilorea, Hiria, 2009. Trajeria historikoa. De Lancre Lapurdiren aurka 1609. urtean. Peio Xipirekin batera idatzia.2010eko ekainean jokatua Iduzkilore izenaz. Taula-zuzendaria eta moldatzailea Manex Fuchs izan zen.
  • Urruñako Zintzarrotsa, Autoedizioa, 2015. Kabalkada-tobera Lapurdiko ereduan. Urruñako herriak 2014ko ekainaren 7an eta 15ean herriko pilota-plazan jokatua. Xerar Urrutiarekin batera idatzia. Zelin Duperouk eta Xerar Urrutiak ekitaldia zuzendu zuten.

Antzerki bildumak

Lapurdiko Begiraleak kultur elkartearen Antzerki Kaierak izeneko liburuen transkribatzaile eta arduraduna izan zen. Osora bost liburuz osaturiko bilduma:

  • Iratzederren antzerki kaierak, Hiria, 2009.
  • Lafitteren antzerki kaierak, Hiria, 2009.
  • Larzabalen antzerki kaierak, Hiria, 2010. Piarres Larzabali buruzko tesia defendatu duen Ixabel Etxeberriaren iruzkinaz.
  • Monzonen antzerki kaierak, Hiria, 2011. Ixabel Etxeberriaren iruzkinaz.
  • Sei antzerkigileren kaierak, Hiria, 2011. Leon Leon, Jean Barbier, A. Hillau, Jannick Aramendi, Dominique Soubelet eta Iratzederren antzerki kaierak biltzen ditu.

Edizio digitalak

  • Atso herrenak dabiltz, Booktegi, 2018, Ipuin bilduma. Edu Zabalaren sarrerarekin.
  • Iparmina, Booktegi, 2019, Iparraldeari buruzko kronika eta kontakizunak.
  • Iragana ere gaur da, Booktegi. 2019, Euskal mitoari buruzko tradizio eta gogoetak.
  • Bideetan barna, Booktegi. 2019, Olerki bilduma.
  • Hendaiako tren geltokian, Booktegi. 2020, Ipuin bilduma.
  • Axularren itzala, Booktegi. 2020, Ipuin bilduma.
  • Ama-lurraren kantua, Booktegi. 2021, Ipuin bilduma.
  • Larrun azpitik, Booktegi. 2022, Olerki bilduma. Liburuaren bilduma laburtua.

Prentsan

Irratian

  • "Iparraldeko emazteak" izeneko irratsaioak eman zituen Euskal Irratietan.
  • "Euskal kronikak" ematen ditu hilero Euskal irratietan.
  • Naiz Irratian ere kolaborazio ugari egin zuen.

Erreferentziak

  1. Aurkenerena Kazeta.infon.

Kanpo estekak

  • «Joseba Aurkenerena», Literaturaren Zubitegia.
  • (Gaztelaniaz) Félix Ibargutxi Otermin: «Joseba Aurkenerena Barandiaran», Auñamendi Entziklopedia.
  • Euskal Idazleen Elkartea: [1]
  • Joseba Aurkenerena. Kazeta.eus [2]
  • Joseba Aurkenerena. Kazeta.eus Eleka. [3]
  • Joseba Aurkenerena. Kazeta.info.[4]
  • Joseba Aurkenerena: Karmel aldizkarian egindako artikuluak [5]
  • Joseba Aurkenerenarekin elkarrizketa. Gaur zazpi emanaldia: [6]
  • Urruña. Wikipedia, entziklopedia askea Urruña
  • Xan Aireren elkarrizketa. Eke.org [7]
  • David Tijero Osorioren elkarrizketa. [8]
  • Joseba Aurkenerenaren artikuluak. Elinberri.eus.[9]
  • Joseba Aurkenerenaren artikuluak. Independentea.eus. [10]
  • Lezoko Portua webgunea.[11]
  • Joseba Aurkenerena:Zuzeu.eus.[12]
  • Euskaraldia.Berria.eus. Irainak.[13]
  • Booktegia. Joseba Aurkenerena.[14]
  • Hamaika telebista. Udaburua.[15]
  • Euskal Irratiak. Kronikak. [16]
  • Kanaldude: Joseba Aurkenerena Sarako Idazleen Biltzarrean. 2019. [17]
  • Kanaldude / Harri salda: Joseba Aurkenerena eta Xaia ostatua. 2020. [18]
  • Kanaldude / Sarado Idazleen Biltzarra 2020. [19]
  • Kanaldude / Sarako Idazleen Biltzarra 2021. [20]
Autoritate kontrola
  • Wd Datuak: Q12260754