Jose Angel Lopetegi
Jose Angel Lopetegi | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Donostia, 1962 (61/62 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Jarduerak | |
Jarduerak | ilustratzailea, komikigilea eta animation director (en) |
Jose Angel Lopetegi Brit euskal ilustratzaile eta animatzailea da. 16 urte zituela hasi zen Ipurbeltzen komikiak argitaratzen eta oraindik ere horretan dihardu. Geroago, Juan Bautista Berasategirekin hasi zen lanean eta Kalabaza Tripontzia film luzean parte hartu zuen. Telebistarako egin diren marrazki bizidunen hainbat saiotarako ere egin ditu marrazkiak; Lazkao Txiki edo Txirritarenak, kasu[1]. Gabai komikia Steso izengoitiarekin marraztu zuenetako bat izan zen.
Goya saria jaso zuen Karramarro Uhartea filmaren story boarda eta diseinua ere berak eginak dira. Pirata izeneko sailaren marrazkilaria ere bada[2]. Irrien Lagunak sailerako komikiak eta hainbat pertsonai sortu ditu[3].
Erreferentziak
Kanpo estekak
- Datuak: Q107248753