Jan Piarre Soudre

Jan Piarre Soudre
Bizitza
JaiotzaSenpere, 1924ko irailaren 12a
Herrialdea Lapurdi, Euskal Herria
HeriotzaLapurdi, 2013ko otsailaren 7a (88 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
frantsesa
Jarduerak
Jarduerakbertsolaria eta nekazaria
Izengoitia(k)Larreko eta Ixtilarte-Larreko

Jan Piarre Soudre Gabarrus, ezizenez Larreko edo ezizen bera zuen Pablo Fermin Irigarairengandik bereizteko Ixtilarte-Larreko (Senpere, 1924ko irailaren 12 – 2013ko otsailaren 7a[1]) bertsolaria izan zen, lanbidez laboraria.[2]

Biografia

Sei neba-arrebaren artean zaharrena da;[3] Senpereko Ibarrun auzoko Ixtilartean bizi da. Lanbidez laboraria da eta oinarrizko ikasketak ditu. Matxin Irabolaren familiarekin harreman estuak izan ditu.

1958ko irailaren 25ean Mari Kattalin Iriart saratarrarekin ezkondu zen.[4] Sei seme-alaba izan dituzte: Tiburzio, Terexa, Josep, Paxkal, Filipe eta Pettan.

Lanak

Bertsu jarriak egin izan ditu; 100 bat bertso sorta bildu zaizkio eta batez ere Senpereri eta bere lagunei buruzkoak dira;[5] Senpertarrak gare herriko himnoaren egilea da. Liburu bat argitaratu diote:

  • Nere pertsuxkak, 1992.

Gaztetan antzezlan bat ere idatzi zuen, Manexen tratua.[6]

Sariak

Hauexek dira saritu dituzten Soudreren bertso batzuk:

Omenaldiak

Senperen bi omenaldi egin dizkiote, 1992an eta 1997ko martxoaren 9an.

Erreferentziak

  1. Jean-Pierre Soudre 'Larreko' bertsolaria hil da. 2023ko otsailaren 7a. Berria.info[Betiko hautsitako esteka]
  2. Euskaraz horrela idazten du Beñat Soulék bere Ipar Euskal Herriko bertsolariei buruzko lanean. Frantsesez Jean-Pierre Soudre.
  3. Franck Dolosor: Senperetik Senpererat, begirada bat XX. mendeari. Elkar, 2009. Ikus 8.or.
  4. Beñat Soulé: Neurtizlari Bertsulari Iparraldez, Euskaltzaleen biltzarra-Erroteta, 2011. 227-229. or.
  5. Biba Senpertarrak bertsoa Bertsulari.com webgunean.
  6. Piarres Lartzabalen hitzaldia Klasikoen Gordailuann.

Ikus, gainera

Kanpo loturak

  • Jan Piarre Soudre Bertsulari.com webgunean.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q12260173
  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 297651957
  • BNF: 166673641 (data)
  • Wd Datuak: Q12260173