Jakutia

Jakutia
 Errusia
Ereserkia
National Anthem of the Sakha Republic (en) Itzuli
Administrazioa
Izen ofizialaРеспублика Саха (Якутия)
Саха Өрөспүүбүлүкэтэ
Якутская-Саха Советская Социалистическая Республика
Estatu burujabe Errusia
ISO 3166-2RU-SA
HiriburuaJakutsk
President of the Sakha Republic (en) ItzuliAysen Nikolayev (en) Itzuli
Geografia
Koordenatuak66°24′N 129°10′E / 66.4°N 129.17°E / 66.4; 129.17
Azalera3.083.523 km²
MugakideakKrasnoiarsk kraia, Irkutsk oblasta, Zabaikalski kraia, Amur oblasta, Khabarovsk kraia, Magadan oblasta eta Txukotk
Demografia
Biztanleria981.971 (2021eko urtarrilaren 1a)
11.866 (2020)
Dentsitatea0,32 bizt/km²
Hizkuntza ofizialaerrusiera eta Sakhera
Ordu eremuaYakutsk Time (en) Itzuli, Vladivostok Time (en) Itzuli eta Magadango ordua
Matrikula14
sakha.gov.ru

Sakhako Errepublika[1] (errusieraz: Республика Саха, translit.: Respublika Sakha, /rʲɪsˈpublʲɪkə sɐˈxa jɪˈkutʲɪjə/ ahoskatua; sakheraz: Саха Өрөспүүбүлүкэтэ Sakha Öröspǖbülükete) edo Jakutia[1] (errusieraz: Якутияtranslit.: Jakutia) Errusiako subjektu federal bat da, errepublika bat zehazki, Ekialde Urruneko Barruti Federalean. Errusiar federazioko errepublika autonomo zabalena da, 3.083.523 km²ko eremuarekin, eta 2010ean 958.528 biztanle zituen[2]. Hiriburua Jakutsk da.

Geografia

Sakhako Errepublika Siberiako ipar-ekialdean dago. Ozeano Artikora doazen Lena, Jana, Indigirka eta Kolyma ibai-arroak hartzen ditu, eta baita Siberia Berriko uharteak ere. Iparraldean Ozeano Artikoa du, ekialdean Txukotka, Magadan oblasta, Khabarovsk kraia, hegoaldean Amur oblasta, Zabaikalski kraia eta Irkutsk oblasta, eta mendebaldean Krasnoiarsk kraia.

Mendiek hartzen dituzte Sakhako ekialdea (Verkhoiansk eta Txerski mendikateak) eta hegoaldea (Stanovoi). Lautadak hedatzen dira erdialdean, eta ibaiek (Lena, Indigirka, Kolyma) sakonune luzeak eratzen dituzte. Jakutsk, hiriburua, Mirny, Neriungri, Niurba eta Pokrovsk dira hiri nagusiak[3].

Sakhako klima kontinentala oso gogorra da, eta urtaroen arteko aldeak erabatekoak (muturreko balioak: -43,5 °C urtarrilean eta 50 °C uztailean).

Historia

XVII. mendera arte, abeltzain, ehiztari eta arrantzaleak ziren sakhak. Hara jo zuten errusiar nekazariek hasi zituzten laborantza-lanak. XIX. mendearen bukaeran, Siberian zeharreko burdinbidearekin eta Lena ibaiko merkataritzarekin iritsi ziren Sakhara lehen industria-moldeak. Sakhan Iraultza sobietarra 1918an nagusitu zen eta Jakutiako Errepublika Autonomoa 1922an sortu zen.

Ekonomia

Sakhako basoak aberatsak dira (lurraldearen % 70). Meatzeetan, harrikatza, eztainua, wolframa, urrea eta diamanteak erauzten dira. Arrantza, abere-hazkuntza (behi-azienda eta elur-oreinak) eta, hegoaldean, laborantza (garia, garagarra eta lekadunak) ere aipagarriak dira.

Demografia

2010ean Sakhako Errepublikak 958.528 biztanle zituen. % 49,9 sakha etniakoak ziren eta % 37,8 errusiarrak.

Talde
etnikoa
1926ko errolda 1939ko errolda 1959ko errolda 1970ko errolda 1979ko errolda 1989ko errolda 2002ko errolda 2010ko errolda
Kopurua % Kopurua % Kopurua % Kopurua % Kopurua % Kopurua % Kopurua % Kopurua %
Sakhak 235.926 %81,6 233.273 %56,5 226.053 %46,4 285.749 %43,0 313.917 %36,9 365.236 %33,4 432.290 %45,5 466.492 %49,9
Dolganak 0 %0,0 10 %0,0 64 %0,0 408 %0,0 1.272 %0,1 1.906 %0,2
Evenkak 13.502 %4,7 10.432 %2,5 9.505 %2,0 9.097 %1,4 11.584 %1,4 14.428 %1,3 18.232 %1,9 21.008 %2,2
Evenak 738 %0,3 3.133 %0,8 3.537 %0,7 6.471 %1,0 5.763 %0,7 8.668 %0,8 11.657 %1,2 15.071 %1,6
Jukaghirrak 396 %0,1 267 %0,1 285 %0,1 400 %0,1 526 %0,1 697 %0,1 1.097 %0,1 1.281 %0,1
Txuktxiak 1298 %0,4 400 %0,1 325 %0,1 387 %0,1 377 %0,0 473 %0,0 602 %0,1 670 %0,1
Errusiarrak 30.156 %10,4 146.741 %35,5 215.328 %44,2 314.308 %47,3 429.588 %50,4 550.263 %50,3 390.671 %41,2 353.649 %37,8
Ukrainiarrak 138 %0,0 4.229 %1,0 12.182 %2,5 20.253 %3,0 46.326 %5,4 77.114 %7, 34.633 %3,6 20.341 %2,2
Tatariarrak 1.671 %0,6 4.420 %1,1 5.172 %1,1 7.678 %1,2 10.976 %1,3 17.478 %1,6 10.768 %1,1 8.122 %0,9
Besteak 5.260 %1,8 10.303 %2,5 14.956 %3,1 19.770 %3,0 32.719 %3,8 59.300 %5,4 48.058 %5,1 46.124 %4,9

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
  1. a b Euskaltzaindia. (2007-03-30). 38. araua - Munduko estatu-izenak. .
  2. «Всероссийская перепись населения 2010 года. Том 1 2010eko Errusiako erroldaren emaitzak, 1. liburukia» Gks.ru
  3. Sakha Berriaren estilo Liburua. Berria.info

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q6605
  • Commonscat Multimedia: Sakha Republic / Q6605

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 220701102
  • ISNI: 0000000404467783
  • BNF: 119404223 (data)
  • GND: 4028452-9
  • NKC: ge134238
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Lekuak
  • OSM: 151234
  • OKATO: 98
  • Wd Datuak: Q6605
  • Commonscat Multimedia: Sakha Republic / Q6605
  • i
  • e
  • a
Errepublikak
Kraiak
Oblastak
Hiri federalak
Autonomia oblastak
Autonomia okrugak
1 administratiboki Tiumen oblastaren menpe 2 administratiboki Arkhangelsk oblastaren menpe 3 Nazioarteko legearen arabera Ukrainaren zati dira, baina Errusiaren zati dira de facto.
Barruti federalak
Erdialdea · Ekialde Urruna · Iparraldeko Kaukaso · Ipar-mendebaldea · Siberia · Hegoaldea · Uralak · Volga
Geografia
Errusia
Artikulu hau Errusiako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.