Kalmukia

Kalmukia
 Errusia
Ereserkia
Khalmg Tanghchin chastr (en) Itzuli
Administrazioa
Izen ofizialaХальмг Таңһч
Республика Калмыкия
Estatu burujabe Errusia
ISO 3166-2RU-KL
HiriburuaElista
Head of Kalmykia (en) ItzuliBatu Khasikov (en) Itzuli
Geografia
Koordenatuak46°34′N 45°19′E / 46.57°N 45.32°E / 46.57; 45.32
Azalera75.000 km²
MugakideakAstrakhan oblasta, Volgograd oblasta, Rostov oblasta, Stavropol kraia eta Dagestan
Demografia
Biztanleria269.984 (2021eko urtarrilaren 1a)
−5.429 (2018)
Dentsitatea3,6 bizt/km²
Hizkuntza ofizialaerrusiera eta kalmukera
Ordu eremuaMoskuko Ordua, UTC+03:00 eta Europa/Mosku
Matrikula08
kalmregion.ru

Kalmukia edo Kalmukiako Errepublika[1] (errusieraz: Респу́блика Калмы́кия, translit.: Respublika Kalmykia; kalmukeraz: Хальмг Тангч, Haljmg Taŋč), batzuetan Kalmukia-Jalmg Tangch deitua, Errusiako subjektu federal bat da, errepublika bat zehazki, Hegoaldeko Barruti Federalean kokaturik dagoena. 76.100 km²ko eremua du, eta 2010ean 289.481 biztanle zituen[2]. Hiriburua Elista da.

Geografia

Errusiaren Europa aldeko hegoaldean dago, Kaspiar itsasoaren ertzean, Volga ibaiaren eta Kaukaso mendien arteko lautadan. Hiri nagusiak Elista, hiriburua, Gorodovikovsk eta Lagan dira[3].

Biztanleak

2010eko erroldaren arabera, Kalmukiak 289.481 biztanle zituen, eta talde etnikorik ugariena (%57,4) Kalmuka zen. Errusiarrak %30,2, darginak %2,7, txetxenak %1,2, kazakak %1,7, turkiarrak %1,3, avarak %0,8, ukrainarrak %0,5 eta germaniarrak %0,4 ziren[2] Kalmukak XVII. mendean Asiatik etorriak dira. Erlijio nagusia budismoa da.

Ekonomia

Lurraldearen erdia baino gehiago itsasoaren maila baino beherago dago, Kaspiar itsasoaren sakana handian. Nekazaritza ureztatze artifizialari esker egiten da. Abere-hazkuntzan behiak dira aipagarrienak.

Industriari dagokionez, arrantzarekin loturik daudenak eta eraikuntza-gaiak dira nagusiak.

Historia

1917ko Errusiako Iraultzaren ondoren, lurralde autonomo gisa antolatu zen. 1935ean, errepublika autonomo bihurtu zen. 1943an, kalmukak alemaniar nazien laguntzaile zirela salaturik, errepublika autonomoa kendu egin zen. 1957an, ordea, lurralde autonomo bilakatu, eta hurrengo urtean errepublika autonomo bihurtu zen berriro.

Irudi-galeria

  • Kalmukiako mapa fisikoa
    Kalmukiako mapa fisikoa
  • Elistako Urrezko Tenplua
    Elistako Urrezko Tenplua
  • Kalmuka eta tartaroa, 1800
    Kalmuka eta tartaroa, 1800

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
  1. Exonimia: Errusia Euskaltzaindia.net
  2. a b «Всероссийская перепись населения 2010 года. Том 1 2010eko Errusiako erroldaren emaitzak, 1. liburukia» Gks.ru
  3. Kalmukia Berriaren Estilo Liburua. Berria.info

Kanpo estekak

  • (Ingelesez) Kalmukiako gobernuaren webgunea Kalm.ru
  • (Ingelesez) «Regions and territories: Kalmykia» Bbc.co.uk
  • i
  • e
  • a
ErrepublikakKraiakOblastakHiri federalakAutonomia oblastakAutonomia okrugak
1 administratiboki Tiumen oblastaren menpe 2 administratiboki Arkhangelsk oblastaren menpe 3 Nazioarteko legearen arabera Ukrainaren zati dira, baina Errusiaren zati dira de facto.
Barruti federalak
Erdialdea · Ekialde Urruna · Iparraldeko Kaukaso · Ipar-mendebaldea · Siberia · Hegoaldea · Uralak · Volga
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q3953
  • Commonscat Multimedia: Kalmykia / Q3953

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 311115010
  • BNF: 133345095 (data)
  • LCCN: n92103557
  • NDL: 00577255
  • NKC: ge130678
  • CiNii: DA13382384
  • SUDOC: 035756853
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Lekuak
  • OSM: 108083
  • OKATO: 85
  • Wd Datuak: Q3953
  • Commonscat Multimedia: Kalmykia / Q3953