Iraia Muñoa

Iraia Muñoa

Bizitza
JaiotzaEibar, 1989ko ekainaren 4a (34 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaBartzelonako Unibertsitate Autonomoa
Tesi zuzendariaJon Irazusta
Nerea Subiran Ciudad
Hizkuntzakeuskara
ingelesa
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakbioteknologoa eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k)Euskal Herriko Unibertsitatea
Jasotako sariak
ikusi
  • Txiotesia saria  (2016)
KidetzaUdako Euskal Unibertsitatea

Inguma: iraia-munoa-hoyos

Iraia Muñoa Hoyos (Eibar, Gipuzkoa, 1989ko ekainaren 4a) euskal bioteknologoa, irakaslea eta ikertzailea giza-ugalkotasunean eta epigenetikan.[1][2] [3]

Bioteknologian lizentziatura 2011n bukatu zuen Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan, eta bertan Giza Ugalkortasunean espezializatutako Biologia Zelularreko Masterra ere egin zuen gero, Bartzelonan.

Ikerlaria

2019an tesia defendatu zuen Euskal Herriko Unibertsitatean, Ikerketa Biomedikoaren programan (Morfinak eragindako zelulen arteko memoria epigenetikoaren azterketa, Bigarren Belaunaldiko Sekuentziazioaren bitartez).[4] Epigenetikaren arloan ikertu zuen, kanpo faktore edo gure bizi-ohiturek guregan eta ondorengoengan duten efektua aztertzeko. Geneen eta inguruko faktoreen arteko erlazioa aztertzen duen biologiaren atala da epigenetika. Dietak, kirolak, farmakoek edota toxikoen kontsumoak lotura zuzena dute gure DNAaren erregulazioan. Jakina da ez dutela DNAren sekuentzian mutaziorik eragiten, hala ere, bizi ohituretatik eratorritako molekula kimiko batzuk itsasten dizkio eta, ondorioz, geneen adierazpena beste modu batean egokitzen da. Bizi-ohitura modernoek eragindako aldaketa epigenetikoak gaixotasun ezberdinen eragile dira eta horiei aurre egiteko botikak sortzea da gaur egungo erronka.[2]

Leioako Campuseko Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko Giza ugalkortasun taldean ikertzen du, Fisiologiako sailean. Bertan, oinarrizko ikuspegi kliniko batetik, ingurumen-faktoreek gametoetan eta enbrioi kalitatean izan dezaketen eragin epigenetikoa identifikatzen saiatzen dira, eta espermatozoideen ahalmen ugalkorra osatzen duten mekanismo molekularren fisiologia eta fisiopatologia aztertzen dituzte.[5]

Irakaslea

Gaur egun, ikerketa eta irakaskuntza uztartzen ditu Leioako Campuseko Erizaintzako graduan.

Saria

  • Iraia Muñoa. #txiotesia3 txapelketako txioak, 2016-11-22
  • 1. Jaun-andreok! Ongi etorriak “Belaunaldiz belaunaldiko oinordetza epigenetikoaren zirkura”! Ikuskizuna hastera doa!
    1. Jaun-andreok! Ongi etorriak “Belaunaldiz belaunaldiko oinordetza epigenetikoaren zirkura”! Ikuskizuna hastera doa!
  • 2. Sar zaitezte! Norberaren bizi ohiturek DNAn sor ditzaketen aldaketa epigenetikoen malabareekin gozatzeko aukera izango duzue.
    2. Sar zaitezte! Norberaren bizi ohiturek DNAn sor ditzaketen aldaketa epigenetikoen malabareekin gozatzeko aukera izango duzue.
  • 3. Hiru aldaketa epigenetikoen umoreaz (DNAren metilazio, Histonen antolamendu eta Kodetu gabeko RNA), barrez lehertu zaitezte!
    3. Hiru aldaketa epigenetikoen umoreaz (DNAren metilazio, Histonen antolamendu eta Kodetu gabeko RNA), barrez lehertu zaitezte!
  • 4. Eta aldaketa horiek hozi zeluletan ematen direnean, momenturik harrigarriena bizi! Gure aztiak erreprogramazioa burutuko du!
    4. Eta aldaketa horiek hozi zeluletan ematen direnean, momenturik harrigarriena bizi! Gure aztiak erreprogramazioa burutuko du!
  • 5. Izango al du erreprogramazioak aldaketa guztiak desagertarazteko trebetasuna? Hurbildu karpa handira dena prest dago eta!
    5. Izango al du erreprogramazioak aldaketa guztiak desagertarazteko trebetasuna? Hurbildu karpa handira dena prest dago eta!
  • 6. Aldaketak ezabatu ezean… ondorengo belaunaldietara pasatuko dira, oinordetza epigenetikoaren bidez! Has dadila funtzioa!
    6. Aldaketak ezabatu ezean… ondorengo belaunaldietara pasatuko dira, oinordetza epigenetikoaren bidez! Has dadila funtzioa!
  • Uxoa Iñurrieta eta Iraia Muñoa zientzialariak Txiotesia lehiaketa irabazleak 2016an
    Uxoa Iñurrieta eta Iraia Muñoa zientzialariak Txiotesia lehiaketa irabazleak 2016an

Erreferentziak

  1. a b Euskal Irrati Telebista. (2018-11-10). «Atariko proba: Iraia Muñoa Hoyos, bioteknologoa» www.eitb.eus (EITB) (Noiz kontsultatua: 2020-11-14).
  2. a b Zientzialari 66 - Iraia Muñoa: “Aldaketa epigenetikoak desegiteko botikak sortzea da gaurko erronka”. UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedra.
  3. «Iraia Muñoa:"Euskal komunitate zientifikoa elkarlanean aritzeko garrantzia handikoak dira IkerGazte bezelako kongresuak" — Unibertsitatea.Net» www.unibertsitatea.net (Noiz kontsultatua: 2020-11-14).
  4. Muñoa Hoyos, Iraia. (2019-09-09). [https://www.educacion.gob.es/teseo/mostrarRef.do?ref=454674 «Morfinak eragindako zelulen arteko memoria epigenetikoaren azterketa, Bigarren Belaunaldiko Sekuentziazioaren bitartez. //Study of the epigenetic cellular memory induced by morphine: a next generation sequencing approach.»] TESEO www.educacion.gob.es (Noiz kontsultatua: 2020-11-15).
  5. Muñoa Hoyos, Iraia. «Fisioterapiako Gradua - Irakasleak» UPV/EHU (UPV/EHU) (Noiz kontsultatua: 2020-11-15).
  6. Muñoz Hoyos, Iraia. (2016). «Belaunaldiz belaunaldiko oinordetza epigenetikoa — Unibertsitatea.Net» www.unibertsitatea.net (UEU ' Unibertsitatea.net) (Noiz kontsultatua: 2020-11-14).
  7. «Txiotesia lehiaketa - Irabazleak» www.unibertsitatea.net (UEU - Unibertsitatea.Net) (Noiz kontsultatua: 2020-11-13).

Kanpo estekak

  • Iraia Munoa Hoyos Researchgate sarean.
  • Iraia Muñoa Unibertsitatea.net webguneko Ziztu-bizian albistegian.
  • Txiotesia lehiaketa irabazi zuten 6 txioak. 2016
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q86826838
  • Identifikadoreak
  • ORCID: 0000-0002-5107-6991
  • Wd Datuak: Q86826838