Herrialde Baltikoak

Herrialde Baltikoak
Baltic_states.svg
Geografia
Hiriburua
57°0′0″N 25°0′0″E
Azalera175.228
MugakideakPomorze (en) Itzuli
Administrazioa
Demografia
Bestelako informazioa

Herrialde Baltikoak[1] (estonieraz: Balti riigid, Baltimaad; letonieraz: Baltijas valstis; lituanieraz: Baltijos valstybės), Estatu Baltikoak ere deituak, Ipar Europako hiru herrialde dira, Itsaso Baltikoaren ertzean daudenak, Niemen ibai bokalearen eta Finlandiako golkoaren artean: Lituania, Letonia eta Estonia. Europar Batasuneko kide dira 2004tik.

Mende askotan zehar indar arrotzen menpe egon ostean, estatu independente bilakatu ziren Lehen Mundu Gerraren ondoren. Bigarren Mundu Gerra arte, Finlandia herrialde baltikotzat hartzen zen, beste hiruren antzeko egoera zuelako. Gaur egun, ordean,Eskandinaviarekin lotzen da. Errepublika Baltikoak adierak esanahi historikoa du, Sobietar Batasunaren okupazioaren garaian (1940-1941 eta 1944-1991) horrela izendatzen zirelako hiru "errepublikak". Egun ere, errepublikak dira baina independenteak eta demokratikoak. 1991. urtean lortu zuten Sobietar Batasunetik independizatzea. Errusiak tropak 1994an irten ziren Herrialde Baltikoetatik. 2004an, Europar Batasuneko eta NATOko kide egin ziren. Hiru herrialdeek demokrazia liberala daukate, eta haien ekonomiak bilakaera azkarra izan zuen 2000ko hamarkadan.

Hizkuntzari erreparatuta, letoniera eta lituanierak sustrai berdintsuak dituzte, indoeuropar hizkuntzak baitira. Estoniarren hizkuntzak, aldiz, ahaidetasun handiagoa du finlandierarekin, eta hizkuntza ez-indoeuroparren multzoan dago sailkatuta, finlandiera eta hungarierarekin batera.

Historia

Hainbat hizkuntzak bereizitako bi talde etniko ageri dira Herrialde Baltikoen jatorrian. Talde finiarra livoniakoek, ingriakoek eta estoniakoek osatua da. Uraldar hizkuntza dute, suomieraren familikoa. Baltikoko taldea eslaviar moldetik hurbil dauden hiru hizkuntza indoeuropar zaharrek osatua da: letoniera (Letonia), lituaniera (Lituania; 400.000 lituaniar bizi dira Estatu Batuetan) eta, XVIII. mendea arte, prusiera zaharra, Ekialdeko Prusian.

Baltikoko herriak laster hasi ziren merkataritza harremanetan eskandinaviar, eslaviar eta germaniar herriekin, zibilizazio eta antolamendu politiko bereziei eutsiz betiere. Kristautu eta germaniartu ondoan (Hansaren mendeko Zaldun Teutoniko eta Ezpataren Anaia Livoniarrak), Baltikoko herriak Polonia, Suedia eta Errusiaren eskuetan egon ziren. Eslaviarren agintepean XVIII. mende hasieratik aurrera, 1721ean igaro ziren Errusiar Inperioaren eskuetara Ingria, Livonia, Estonia eta Letonia (Nystadeko Hitzarmena); Lituania eta Kurlandia 1795ean (Poloniaren hirugarren banaketa).

Alemaniarrek eta sobietarrek bi mundu gerretan gutiziatu eta hartu zituzten lurralde horiek; 1918-1940 urteetan burujabe izan ziren Estonia, Letonia eta Lituania. 1940an, Hitler eta Stalinen hitzarmenaren ondorioz, Sobietar Batasunak hiru herrialde Baltikoak okupatu eta bereganatu zituen. Errusiartzearen aurkako altxamenduen zapalkuntza latza izan zen. Estatu Batuek eta Mendebaldeko Europako estatuek ez zuten inoiz onartu Baltikoko estatuen sobietar anexioaren legezkotasuna. 1989-1991n, Sobietar Batasunean agintepean izandako aldakuntzen ondotik, Estonia, Letonia eta Lituaniako parlamentu eta herria burujabetzaren alde agertu ziren gehiengo argi batez, eta 1991ko abuztuan estatu independente bihurtu ziren berriro.

Datu orokorrak

Estonia Letonia Lituania Denera
Bandera Estonia Letonia Lituania
Hiriburua Tallinn Riga Vilnius
Independentzia - XIII. mendera arte
- 1918ko otsailaren 24a
- 1991ko abuztuaren 20a
- XIII. mendera arte
- 1918ko azaroaren 18a
- 1991ko abuztuaren 21a
- XVIII. mendera arte
- 1918ko otsailaren 16a
- 1990eko martxoaren 11
Presidentea Alar Karis Raimonds Vejonis Dalia Grybauskaitė
Biztanleria (2017) 1.317.797 1.957.200 2.849.317 6.124.314
Eremua 45.339 km² 64.589 km² 65.300 km² 175.228 km²
Dentsitatea 29 bizt/km² 31 bizt/km² 44 bizt/km² 35 bizt/km²
Ur % 4,56 1,5 1,35 2,23
GDP (nominala) osoa (2017)[2] 24.609 milioi $ 29.636 milioi $ 44.937 milioi $ 94.197 milioi $
GDP (nominala) per capita (2017)[2] 18.798 $ 15.072 $ 15.837 $ 15.645 $
GDP (parekotasuna) osoa (2017)[2] 40.519 milioi $ 53.710 milioi $ 90.240 milioi $ 184.579 milioi $
GDP (parekotasuna) per capita (2017)[2] 30.951 $ 27.315 $ 31.803 $ 30.023 $
Giniren koefizientea (2012)[3] 33,2 35,5 35,2
GGI (2015)[4] 0,865 0,805 0,848
Interneteko GMD .ee .lv .lt
Telefono aurrezenbakia +372 +371 +370

Hiri nagusiak

  • i
  • e
  • a
Herrialde Baltikoak: biztanle gehien duten udalerriak
Statistics Estonia, Statistics Latvia eta Statistics Lithuania; 2015eko urriaren 1eko zenbatespenak
Post. Izena Herrialdea Biztanleak Post. Izena Herrialdea Biztanleak
Riga
Riga
Vilnius
Vilnius
1 Riga Letonia 696.593 11 Jelgava Letonia 61.961 Tallinn
Tallinn
Kaunas
Kaunas
2 Vilnius Lituania 542.664 12 Narva Estonia 58.375
3 Tallinn Estonia 444.085 13 Marijampolė Lituania 58.027
4 Kaunas Lituania 297.669 14 Jūrmala Letonia 57.671
5 Klaipėda Lituania 154.275 15 Alytus Lituania 55.526
6 Šiauliai Lituania 102.983 16 Pärnu Estonia 41.170
7 Tartu Estonia 98.449 17 Ventspils Letonia 40.273
8 Daugavpils Letonia 96.818 18 Kohtla-Järve Estonia 36.622
9 Panevėžys Lituania 95.218 19 Mažeikiai Lituania 35.997
10 Liepāja Letonia 78.787 20 Rēzekne Letonia 31.886

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2017/9/10 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
  1. Euskaltzaindiaren Hiztegia: Baltiko, euskaltzaindia.fr
  2. a b c d International Monetary Fund: Report for Selected Countries and Subjects, imf.org
  3. GINI index (World Bank estimate), data.worldbank.org
  4. Human Development Index and its components, hdr.undp.org

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q39731
  • Commonscat Multimedia: Baltic states / Q39731

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 304910901
  • BNF: 11931015r (data)
  • LCCN: sh85011369
  • NDL: 00560539
  • NKC: ge136766
  • NARA: 10047089
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Medikuntzako identifikadoreak
  • MeSH: D001454
  • Wd Datuak: Q39731
  • Commonscat Multimedia: Baltic states / Q39731