Finiar

Finiarrak

Finiar hizkuntzak
Biztanleak guztira
8,2 milioi
Biztanleria nabarmena duten eskualdeak
Finn etnia 7 milioi
Estoniarrak 1,1 milioi
Kareliarrak 100.000
Vepsikoak 6.000
Izoriarrak 1.000
Livoniarrak 200
votikoak 100
Hizkuntza
Hizkuntza fino-baltikoak
Erlijioa
Kristautasuna eta Uraldar neopaganismoa
Zerikusia duten beste giza taldeak
Baltikoak, Volgako finiarrak

Finiarra edo Baltikoko finlandiarra talde etnolinguistikoa da, hizkuntzaz fino-ugrikoa, K.a. I. eta K. o. mendeen bitartean (mende batzuk lehenago aditu batzuen ustetan) Baltikoko ekialdeko kostaldean, Karelian eta Finlandian finkatu zena. Finlandiarrak edo suomiarrak, estoniarrak eta kareliarrak (Errusiako errepublika barnean) dira herri haien egungo ondorengoak. Egun oso gutxi dira, ordea, livoniarrak eta votikoak. Historian zehar desagertu dira beste herri finiar batzuk.

Historia

Gaur egungo Errusiaren erdialdean bizi ziren K.a. milagarren urte ingurua arte eta eslaviarrek bultzatu zituzten betiko egun dauden eremuetara. K.o. 800-1200. urteak arte beregain bizi izan ziren, baina kristautasunarekin batera germaniar eta eslaviar herrien nagusitasuna etorri zen. Estonia Danimarkaren, Zaldun Teutonikoaren, Suediaren eta Errusiaren mendean egon da, eta Suediaren eta Errusiaren agintepean Finlandia. Karelia Errusiako errepublika autonomoa da gaur egun.

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2016-05-31 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
  • i
  • e
  • a
Fino-ugriar herriak
Baltikoko finlandiarrak
Samiak
  • Sami (Inariko sami  • Kildin sami  • Lule sami  • Iparraldeko sami  • Pite sami  • Skolt sami  • Hegoaldeko sami  • Ter sami  • Ume sami)
Volgako finlandiarrak
  • Mari
  • Mordoviar (Erzya  • Mokxa)
  • Merya
  • Mextxera
  • Muroma
Permiarrak
  • Komi (Komi-Permiak  • Perm Handia)
  • Udmurt (Bessermiar)
Ugriarrak

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q3745748
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Wd Datuak: Q3745748