Helen Lindes

Helen Lindes

Irudi gehiago
Bizitza
JaiotzaGirona, 1981eko abuztuaren 17a (42 urte)
Herrialdea Espainia
Familia
Ezkontidea(k)Rudy Fernández
Bikotekidea(k)
Hezkuntza
Hizkuntzakkatalana
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakmodeloa eta edertasun lehiaketan parte-hartzailea
Altuera175 zentimetro

helenlindes.com
IMDB: nm0511772 Facebook: helenlindesofficial Twitter: helenlindesgrif Edit the value on Wikidata

Helen Lindes Griffiths (Girona, 1981eko abuztuaren 17a), Katalunian jaiotako modelo kanariarra da, 2000. urtean Miss Espainia txapelketa irabazi zuena.

Biografia

Aita andaluziarra eta ama ingelesa ditu eta Gironan jaio zen 1981ean. Torroella de Montgrí herrian bizi izan zen baina bost urte ere ez zituela familia guztia Lanzarotera joan zen bizitzera, Kanariar uharteetara.

Ibilbide profesionala

1999. urtean Urteko Kirol Modeloa lehiaketa irabazi zuen eta Miss Las Palmas ere bai. Horri esker sailkatu zen hurrengo urteko Miss Espainia txapelketarako. 2000. urtean jokatu zen Las Palmas hirian bertan eta Miss Espainia koroatu zuten[1]. Titulu gorenaz gain beste bost titulu ere eskuratu zituen: Miss Internet, Miss Glamour, Miss Telegenia, Miss Pepe Jeans eta Miss Fotogenia. Urte berean Miss Universo txapelketan hartu zuen parte eta "ohorezko bigarren dama" aukeratua izan zen. Miss Fotogenia universal titulua eskuratu zuen gainera[2].

2002. urtean munduko hiri garrantztsuenetan hasi zen modelo lanetan; Australian izan zen, Parisen, Milanen, Londresen, New Yorken...[3] Espainiara itzuli eta Al salir de clase telesailean hartu zuen parte.

2010an ¡Más que baile! programan hartu zuen parte baina ez zuen finalera iristea lortu. Urte berean Nespresso kafe etxearen iragarkian hartu zuen parte George Clooney protagonistarekin batera[4].

Bizitza pertsonala

2015ean Rudy Fernández saskibaloi jokalariarekin ezkondu zen eta 2016an Alan izeneko semea jaio zen[5].

Erreferentziak

  1. (Gaztelaniaz) «Helen Lindes ganó 'Miss España' hace 20 años en una "noche accidentada": "Ha habido un error"» telecinco 2020-03-05 (Noiz kontsultatua: 2021-02-12).
  2. (Gaztelaniaz) «Helen Lindes nos recuerda como vivió el certamen de Miss Universo» HOLA 2002-05-28 (Noiz kontsultatua: 2021-02-12).
  3. (Ingelesez) Carrera « Helen Lindes. (Noiz kontsultatua: 2021-02-12).
  4. (Gaztelaniaz) redaccionpr. «Helen Lindes... de Nespresso con Clooney» prnoticias (Noiz kontsultatua: 2021-02-12).
  5. (Gaztelaniaz) «Helen Lindes y Rudy Fernández dan la bienvenida a Alan, su primer hijo» abc 2016-12-22 (Noiz kontsultatua: 2021-02-12).

Kanpo estekak

  • Helen Lindesen webgune ofiziala
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q3784511
  • Commonscat Multimedia: Helen Lindes / Q3784511

  • Wd Datuak: Q3784511
  • Commonscat Multimedia: Helen Lindes / Q3784511