Guillermo Larregi

Guillermo Larregi

Bizitza
JaiotzaIruñea, 1885eko azaroaren 27a
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
HeriotzaPuerto Iguazú, 1964ko ekainaren 9a (78 urte)
Jarduerak

Guillermo Isidoro Larregi Ugarte (Iruñea, Nafarroa Garaia, 1885eko azaroaren 27 – Argentina, 1964ko ekainaren 9) euskal jatorriko argentinarra izan zen, Patagoniatik Buenos Airesera oinez eskorga batekin bidaia egin zuelako oso ezagun egin zena. Hori dela eta El Vasco de la Carretilla ezizena jarri zioten.

Bizitza

1885ean Iruñean jaioa, Arrotxapea auzoan bizi izan zen. Hamabost bat urterekin —1900ean edo— Argentinara heldu baino lehen, Ipar Afrikan eta Hego Amerikako hainbeste herrialdetan ibili zen. Hastapenetan itsasgizon aritu zen. 1918an Patagoniara jo zuen eta Cerro Bagualen (Santa Cruz) petrolioa ustiatzen egin zuen lan. Hor zegoela eta lagunartean apustua egin zuelako hasi ziren bidaiak:

Oro har 22.000 kilometro baino gehiago egin eta hamahiru urte ibiltzen pasatu eta gero, Misionesen egin zuen etxea eta 1964an Puerto Iguazún hil zen. Bidaiak egiteko babesleak lortzen eta irudia saltzen aitzindaria izan zen, egunkariei hiri bakoitzera sartzen zeneko berriak saldu eta argazkiak postal moduan saltzen zituelako.

Bibliografia

Gillermo Larregiren omenez eraikitako panteoia.
  • Txema Urrutia: El Vasco de la Carretilla, Txalaparta, Tafalla, 2001. ISBN 84-8136-220-4

Bere omenez

  • Chacabucoko (Buenos Airesko probintzia) 1990ean zabaldutako Euskal etxeak Centro Vasco Guillermo Larregi du izena[1].
  • Bere lehen bidaian erabili zuen eskorga Luján hiriko museoan utzi zuen; hortxe dirau, egun Complejo Museográfico Provincial "Enrique Udaondo" izena duen museoan.
  • 1985ean, jaiotzaren mendeurrenean, Puerto Iguazúko Mbororé Museoan bere omenezko erakusketa antolatu zen.
  • 1986an Piedra Buenako plazatxo bati bere izena eman zioten.

Erreferentziak

  1. Euskal etxeak.net.

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Guillermo Larregi
  • Guillermo Larregiren biografia EITBren webgunean.
  • Larregi La Nación egunkariaren webgunean.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q5823660
  • Commonscat Multimedia: Category:Guillermo Larregui / Q5823660

  • Wd Datuak: Q5823660
  • Commonscat Multimedia: Category:Guillermo Larregui / Q5823660