Sare sozialen analisia

Sare Sozialen Analisiaren Irudia

Sare sozialen analisia, sareen teorian oinarriturik (diktiologia, edo grafoen teoria), sare sozialen azterketan funtsatzen den ikusmolde soziologikoa da.

Sare sozialen teoriak harreman sozialak nodo eta lotura terminoen bitartez ulertzen ditu. Nodoak sare batean dauden aktore sozialak dira, erakundeak ere izan daitezke, eta loturak nodoen arteko harremanak adierazten dituzte.

Nodoen arteko lotura mota ezberdinak egon daitezke. Formarik sinpleenean, sare soziala egitura moduko batean irudikatzen da eta bertan nodoen arteko lotura esanguratsu guztiak aztertu daitezke. Gauza bera gertatu ohi da egitura-zuloekin, hau da, ertz batek bi tontor ez dituenean lotzen sortzen diren "espazio hutsak". Gerturatze eta metodo mota honi esker posible da aktore sozialen kapital soziala zehaztea.

Ikus, gainera

  • Gizarte-sare
  • Gizarte-sare zerbitzua.

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q1140126
  • Wd Datuak: Q1140126


Soziologia Artikulu hau soziologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.