Goierri Telebista

Goierri Telebista
Goierri Telebista
JabeaGoierri Irrati Telebista
Emisio eremuaGoierri,  Gipuzkoa
Hasiera data2003 (21 urte)
EgoitzaMallutz kalea, 18
Industrialdea, Ordizia
43°03′00″N 2°10′44″W / 43.05000°N 2.17889°W / 43.05000; -2.17889
BaliagarritasunaLTD, Euskaltel, Streaming
Kate senidea(k)28 Kanala, Erlo Telebista eta Oizmendi Telebista
www.gitb.eus

Goierri Telebista eskualde telebista bat da, Ordiziako industrialdean dagoen Mallutz kalean du egoitza eta Goierri bailaran ikusten da, Gipuzkoan. Euskaraz egiten du bere igorpena eta bertako informazioa du oinarri. Ekimen pribatutik abiatu zen, baina Goierriko 18 udalen parte-hartzea eta babesa du.

Historia

  • 2003ko maiatzean Goiherriko Ikuskari SL enpresa sortu zen.
  • 2003ko irailean lehen emisioak egin ziren kable bidez (Euskaltel plataforman).
  • 2004ko urtarrilean uhin bidez hasi zen igortzen.
  • Lehen urratsak Beasainen kokatutako egoitza batean eman ziren. 2004ko Ekainean Goieki-ren lokaletan kokatu ziren, Ordiziako industrialdean.
  • 2007ko irailean Goierri Telebistak LTD frekuentzia digitalean igortzeko lizentzia lortu zuen.
  • 2009ko irailaren 16az geroztik, Euskal Autonomia Erkidego osoan ikus daiteke Euskaltelen zuntz optikoaren bidez 925. kanalean.
  • Gaur egun LTD eta streaming bidez ikus daiteke zuzeneko igorpena. Albisteak eta saio bereziak, aldiz, zuzenean eta nahieran ikusteko aukera dago gitb.eus orrialdean.

Elkarlana eta hitzarmenak

Goierri Telebista Tokikom Euskarazko Toki Komunikabideen Elkarteko partaide da eta talde horrekin elkarlanean ari da.

Elkarlan horretaz gain, beste proiektu batzuk abiatu ditu Goierritik kanpo Infosare komunikazio taldearen barruan: 28 Kanala Tolosaldean, Erlo Telebista Urola kosta osorako eta Oizmendi Telebista Lea-Artibai eta Busturialdera bideratua.

Lurreko Telebista Digitalari begira, Goierri Telebistak hainbat hitzarmen egin ditu: Hamaikarekin, eta Katalunyako Xarxa, Comunicalia eta Canal Catalárekin.

Saioak

Mota guztietako saioak ekoizten ditu eta ekoitzi izan ditu Goierri Telebistak, informazio edo-eta dibulgazio saioetatik hasiz entretenimendura arte. Saio hauetariko asko Goierri Telebista berak produzitzen ditu.

Hauek dira igorri izan dituen saio batzuk (saio bereziak, albisteak, erreportajeak eta kirolak alde batera utziz): Ikusi Irratia (231 saio), Onein (2010-2018), Eltze bero, Ur eta Lur, 28 Klip, Ilunpean, Teknopolis, Didjeridu, Animaliak, Gertutik, Ikusten, Kirolari, Solaskide, Jazzmina, Triki Traka Tron, Ikusmira.

Garai batean eskaintza handia izan zuen marrazki bizidunekin: Kalimero, Horry, Popeye, Bihurkorrak, Snorkak, Kazetari Ausartak, Scherlock Holmes, etab.

Azken denboraldian Urrutiajunbe elkarrizketa saioa izan du indartsu telebistak (asteazkenero 22:00etan). Bestalde, Lehen Lerroan[Betiko hautsitako esteka] goierriko musikariekin osatutako musika saioa (ostegunero 22:00etan), Atelier[Betiko hautsitako esteka] eta Goierri Kirolean (astelehenero 22:00etan 2011az geroztik) izan ditu ekoizpen propio gisa, baita Ordiziako Marta Art dendaren jabearekin elkarlanean ekoitzitako Marta saioa (larunbatetan 16:30etan).

Bestalde, Infosare edo-eta Tokikomekin elkarlanean ekoitzitako saioek ere osatzen dute telebistako programazio-parrila.

Programazioa

Aipatutako saioek, inguruko ekintzekin ekoizten diren saio bereziek eta eguneroko albistegiek lau orduko programazioa osatzen dute, egunean hainbat aldiz errepikatuz, 24 orduko igorpena bete arte.

Goierri Telebistan garrantzi handiena Goierrin gertatzen diren berriek dute. Horiek, erreportaje eta saio desberdinetan biltzen dira, garrantzitsuena "Gaurkoan" eguneroko albistegia izanik; bertan Goierrin gertatzen diren berri guztiak agertzen dira. Albistegi hau egunean 2 orduro ematen da 13:30etan hasiz.

Kanpo estekak

  • Webgunea
  • Facebook orria
  • Twitter
  • Instagram
  • Telegram hedapen kanala
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q12258611
  • Wd Datuak: Q12258611
  • i
  • e
  • a
Euskal Herriko telebista kateak
Nagusiak
Tokikoak
28 Kanala • Álava TV • Alto Nervión Television • Altza Telebista • Bizkaia TV • Canal Euskadi • Durango Telebista • Erlo Telebista • Goiena Telebista • Goierri Telebista • Hamaika TelebistaIbaizabal Telebista • Jaitxiki Telebista • KanaldudeOizmendi Telebista • Plentzia Telebista • Quatro TV Uribe Kosta • Tele 7TelebilbaoTeleVitoriaTVPI • Urola Telebista • Txingudi Telebista • Zarauzko Telebista
Bestelakoak
ETB Basque
Desagertutakoak
Ikus gainera