Gipuzkoako ibaiak

Bidasoa Txingudin
Urumea Donostian
Urola Zestoan
Oria Tolosan

Gipuzkoako ibaiak ibilbide labur eta arro txikikoak dira, iturburuen mendiak itsasotik hurbil baitaude. Emari handiko eta iraunkorrekoak dira, euri asko eta sarri egiten baitu.

Ekialdetik mendebalderuntz:

  • Bidasoa
  • Oiartzun
  • Urumea
  • Oria
  • Urola
  • Deba

Ibai nagusiak

Bidasoa

Bidaso ibaiak iturburua Nafarroan du, 710 m-ko garaieran. Gipuzkoan Endarlatsan sartu eta 9 km egiten ditu Lapurdirekin mugan. Ibaian gora ibar estua da, itsasoratze aldean zabalduz eta Hendaia, Hondarribia eta Irun kokatzen diren eremu laua sortuz. Itsasoratzean Txingudi badia dago, Hondarribiko eta Ondarraitz hondartzek itsasotik babesten baitute.

Oiartzun

Oiartzun ibaia 15 km luze den ibai laburra da, Aiako Harrian jaio, Errenteria igaro eta Pasaiako badian isurtzen dena. Malda handiko ibaia da (milako 45,3) eta, horregatik, sedimentu kopuru handia garraitzen du eta badiara eramaten.

Urumea

Urumea ibaia Leitzan du iturburua 710 m-ko garaieran eta 53 km luze da. Hernanin Añarbe ibaiaren urak jaso eta Donostian itsasoratzen da, Urgull eta Ulia mendien artean, Gros auzoko hondar eremuak sortuz (Zurriola).

Oria

Oria ibaia da Gipuzkoan luzeena (80 km) eta arro hidrologiko handienekoa. Lizarratetik hurbil du iturburua, Aizkorriko mendilerroan, 660 m-ko garaieran. Hainbat ibaiadar ditu: Leitzaran, Berastegi, Amezketa, Araxes, Amundarain, Agauntza eta Urtsuaran. Orion itsasoratu aurretik, herri hauek zeharkatzen ditu: Zegama, Segura, Olaberria, Beasain, Ordizia, Legorreta, Alegia, Tolosa, Villabona, Andoain, Lasarte-Oria eta Usurbil.

Urola

Urola ibaia Legazpitik hurbil du iturburua, Aizkorriren iparraldeko magalean 720 m-ko garaieran. Urrestilla eta Errezil ibaiadarrak ditu eta honako herri hauek zeharkatzen ditu Zumaian itsasoratu baino lehen: Zumarraga, Urretxu, Azkoitia, Azpeitia,Zestoa eta Aizarnazabal.

Deba

Deba ibaia 825 m-ko garaieran du iturburua, Elgetako Eizmendin. 58 km luze da eta ibaiadar ditu Ego, Aramaio eta Arantzazu ibaiak. Izen bereko herrian itsasoratzen da, Deban, eta herri hauek zeharkatzen ditu: Leintz Gatzaga, Aretxabaleta, Eskoriatza, Arrasate, bergara, Soraluze, Elgoibar eta Mendaro.

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q12258527
  • Commonscat Multimedia: Rivers of Gipuzkoa / Q12258527

  • Wd Datuak: Q12258527
  • Commonscat Multimedia: Rivers of Gipuzkoa / Q12258527