Gazako ontzien aurkako erasoa

Gazako ontzien aurkako erasoa
Irudia
Map
Motainternational incident (en) Itzuli
Pirateria
Data2010eko maiatzaren 31
Gaza flotilla raid 2012 (en) Itzuli
KokalekuItsas zabal
HerrialdeaPalestina
Parte-hartzaileak
Israeli Navy (en) Itzuli
Free Gaza Movement (en) Itzuli
IHH (en) Itzuli
Operatzen dituen elementuakMV Mavi Marmara (IMO ship number (en) Itzuli:9005869)
Operatzen dituen elementuakRachel Corrie (IMO ship number (en) Itzuli:6715281)
AbiapuntuFamagusta
Pertsona hilak10

Gazako ontzien aurkako erasoa 2010eko maiatzaren 31n Gazara laguntza humanitarioa zeramaten zortzi ontzien aurka Israelgo itsas armadak nazioarteko uretan egindako erasoa izan zen. Ekintza humanitarioan parte hartzen ari ziren ontzien taldeak Askatasunaren ontzidia zuen izena.[1] Nazioartean bildutako 10.000 tona laguntza humanitario zeramatzan ontzidia maiatzaren 30ean atera zen Zipreko alde turkiarretik, Israelek blokeatutako Gazara giza laguntza eramateko asmoarekin.

Israelen erasoa kostaldetik 40 miliara gertatu zen, nazioarteko uretan, eta 19 pertsona hil zituzten.[2] Ontzietan, munduko 32 herrialdetako 750 ekintzaile zihoazen.

Mavi Marmara ontzia Gazarako bidean, 2010eko maiatzaren 22an.

Israelek erasotako ontziak

Askatasunaren ontzidia osatzen zuten zortzi itsasontzietatik, sei hauek abiatu ziren 2010eko maiatzaren 31n, eta Israelgo armadak eraso zien:

  • Ameriketako Estatu Batuak Challenger I[3]
  • Grezia Eleftheri Mesogeios eta Sfendoni[4]
  • Komoreak MV Mavi Marmara[5][6]
  • Suedia MS Sofia[7]
  • Turkia Gazze[8]
  • Kiribati Defne Y[9]

Matxuratutako ontziak

Beste bi itsasontzi hauek ez ziren egun hartan abiatu, arazo mekanikoak zirela kausa:

  • Ameriketako Estatu Batuak Challenger 1I[3]
  • Kanbodia MV Rachel Corrie[10]

Ontzietan zihoazen pertsona ospetsuak

Ontzietan zihoazen pertsona ospetsuen artean, aipatzekoak dira Mairead Corrigan Nobel sariduna, Denis Halliday NBEko idazkariorde nagusia, Henning Mankell suediar idazlea,[11][12] Knesseteko kide bat, eta Europar Legebiltzarreko eta europar nahiz arabiar herrialdeetako parlamentuetako hainbat kide.[13]

Erreferentziak

  1. «'Askatasunaren ontzidia'ren erasoa iruditan, Facebooken»,[Betiko hautsitako esteka] eitb.eus webguneko albiste atalean.
  2. Berria egunkariko albistea.[Betiko hautsitako esteka]
  3. a b As American as Apple Pie, Greta Berlin, freegaza.org, 2010-05-30
  4. Έτοιμο να εμποδίσει τον «Στόλο της Ελευθερίας» το Ισραήλ. tvxs.gr (Noiz kontsultatua: 2010-05-31). (Greek)
  5. İsrail ‘uluslararası suları’ kabul etti. (Noiz kontsultatua: 2010-06-01).
  6. İsrail ‘uluslararası suları’ kabul etti - Hürriyet. Hurriyet.com.tr (Noiz kontsultatua: 2010-01-02).
  7. https://web.archive.org/web/20100531173757/http://www.shiptogaza.se/sv/b%C3%A5ten-foton
  8. «GergIn bekleyis» Vatan (Noiz kontsultatua: 31 May 2010).
  9. «Turkey-led aid flotilla to Gaza anchored at Mediterranean coast» World Bulletin (Noiz kontsultatua: 2010-06-02).
  10. Irish captives' fate unknown after Gaza strike. 2010-05-31 (Noiz kontsultatua: 2010-06-07).
  11. El escritor Mankell subraya que la única arma a bordo era su maquinilla de afeitar. Gara.
  12. (Gaztelaniaz) Mankell, Henning. (2010-06-06). «Diario de un viaje al horror» El País (Noiz kontsultatua: 2010-06-07).
  13. Tension builds as flotilla approaches Gaza. Sydney Morning Herald (Noiz kontsultatua: 2010-06-02).

Ikus, gainera

Kanpo estekak

  • "Gaza Freedom flotilla carried world-renowned names and veteran activists" – The Guardian (Bidaiarien zerrenda)
  • Gazako ontzien aurkako erasoa – The Guardian
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q205512
  • Commonscat Multimedia: Gaza flotilla raid / Q205512

  • Wd Datuak: Q205512
  • Commonscat Multimedia: Gaza flotilla raid / Q205512