Garcilaso de la Vega

Garcilaso de la Vega

Irudi gehiago
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakGarcilaso de la Vega
JaiotzaToledo, c. 1501
Herrialdea Espainia
HeriotzaNiza, 1536ko urriaren 14a (32/33 urte)
Familia
AitaGarcilaso de la Vega (enbaxadorea)
AmaSancha de Guzmán
Ezkontidea(k)Elena de Zúñiga (en) Itzuli
Seme-alabak
ikusi
  • Lorenzo Suárez de Figueroa (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpoeta, militarra, idazlea, diplomazialaria eta soldadua
Genero artistikoaolerkigintza
hamalauduna
Graduasoldadu

Discogs: 666038 IMSLP: Category:Vega,_Garcilaso_de_la Find a Grave: 7620463 Edit the value on Wikidata

Garci Lasso de la Vega, (Toledo, 1501 inguruan - Niza, 1536ko urriaren 14a), Garcilaso de la Vega bezala ezagunagoa, espainiar militar eta Espainiako Urrezko mendeko olerkaria izan zen. (Eskuineko erretratua ez da, benetan, Garcilaso de la Vegaren erretratua, gizon garaikide batena baizik).

Bizitza

Familia noblean jaio zen eta gortean hezi zuten. Anitz gudutan parte hartu zuen: komuneroen kontra Oliasen, turkiarren kontra Rodas uhartean, Nafarroako Gerran eta Hondarribiko setioan, Vienako eta Tunisiako guduetan. Proventzako kanpainan (1536) harri batek buruan jo, eta zauriturik utzi zuen, Muyko gotorlekuari erasoan ari zitzaiola; handik egun batzuetara hil zen.

Errenazimentu garaiko gizon eredugarria da Garcilaso: soldadu, gorteko gizona eta olerkaria. Hasierako bertsoak Gaztelako zortzikoan idatzi bazituen ere, Joan Boscà bere adiskide minaren eraginez, Italiako bertso-neurriak bereganatu zituen, Petrarkaren moldean. Sonetoak, eglogak eta eresiak idatzi zituen. Oso eragin handia izan du gaztelerazko poesian, eglogen bidez, batez ere. Garcilasoren olerkiak poeta hil ondoren argitaratu ziren, Boscárenekin batera, 1542an.

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Garcilaso de la Vega Aldatu lotura Wikidatan
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q311405
  • Commonscat Multimedia: Garcilaso de la Vega / Q311405

  • Wd Datuak: Q311405
  • Commonscat Multimedia: Garcilaso de la Vega / Q311405