Galeusca

Artikulu hau proiektu politiko eta kulturalari buruzkoa da; aldizkaria gaitzat duena beste hau da: «Galeuzca aldizkaria»
Galeuscaren anagrama.

"Galeusca" edo "Galeuzca" Galiziako, Euskal Herriko eta Kataluniako hainbat alderdi politiko abertzalek eta erakunde kulturalek sinatutako itunen izena da, 1923tik gaur arte. Hiru nazio horien arteko elkarlana bultzatzea, arlo politikoan zein kulturalean, izan da beti Galeuscaren asmoa. Abiatu bezain laster, XX. mendeko lehenengo laurdenean, egitasmoa Miguel Primo de Riveraren diktadurak eten egin zuen. Ordutik, berpizkunde bat baino gehiago eduki dute, hala kultura arloan nola politikoan. Gaur egun, idazleek bultzatuta, egitasmoa osasuntsu dabil.

Kronologia

  • 1923ko udan EAJ-Aberri alderdiko kide batzuk politikari kataluniar eta galiziar batzuekin batu ziren Bartzelonan, Diadaren karietara eta Rafael Casanovaren omenez, Aliantza Hirukoitzaren agiria sinatuz. Irailean, Miguel Primo de Riveraren kolpeak proiektua geldiarazi zuen.
  • 1933ko apirilaren 2an, Gernikan, Eusko Abertzale Ekintza-ko (EAE), Esquerra Republicana de Catalunya-ko (ERC) eta Partido Galeguistako ordezkariek hiru nazioen arteko ituna sinatu zuten
  • 1933ko uztailaren 25ean, Santiago de Compostelan eta Galiziako aberri egunaren karietara (Dia da Patria Galegan), lehenengo aldiz Galeuzca izenarekin ituna sinatu zuten Euskadiko, Kataluniako eta Galiziako ordezkariek (Partido Galeguistak, EAJk eta UDCk eta ACRk) [1]

Galeusca kulturalak

Dimentsio politikoaz gain, Galeuscak aspalditik izan du dimentsio kultural eta linguistikoa ere. Izan ere, Galiziako, Euskal Herriko eta Kataluniako idazleek izen horren pean bilkurak eta topaketa literarioak antolatu dituzte hiru nazio horietan, ezagunenetako batzuk hauek izanik:

  • 1984an hiru herrialdeetako idazle talde batek ekin zion urteroko jardunaldiak antolatzeari, biltzeko lekua urtez urte aldatuz.
  • 2003ko urri-azaroan XX. jardunaldiak "Mugak hautsiz" izenburupean antolatu zituzten Gernikan.
  • 2004ko urri-azaroan XXI. Galeusca literarioa Ourensen (Galiza) egin zuten, "Hiria eta Hitza" gaia hartuta.
  • 2005eko azaroan burutu dituzte XXII. literatura jardunaldiak Gironan (Katalunia). Honen ondoren, "XXII Galeusca. Tradizioa eta disidentzia" liburua argitaratu dute.

Erreferentziak

  1. Estévez, Xose Galeusca: una solidaridad trinacional inacabada Euskonews
  2. Estevez, Xosé: Galeuzca, la periferia contra el páramo Ed. Nabarralde (2023), ISBN 978-84-09-41985-2
  3. Asteburuko topaketa zena urte osoko jarduna bihurtu du Galeuscak, katalanez, galegoz eta euskaraz lan egiten duten idazleen arteko elkarteak. Federazioa sortuta, asteburu honetan Arantzazun ari dira.

Ikus, gainera

Kanpo estekak

  • Galeusca euskal idazleen webgunean
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q3050202
  • Wd Datuak: Q3050202