Foru lurralde

Foru lurraldea foruen legeak aplikatzen diren administrazio lur-eremua da. Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroa Garaia foru lurraldeak dira. Lurralde historikoak foru lurraldeek Euskal Autonomia Estatutuaren arabera hartzen duten izena da. Foru lurraldeek probintzien mugekin bat egiten dute:

« Euskal Herriaren Komunitate Autonomoaren lurraldea Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa Herrialde Historikoez osatuko da, bai Nafarroakoarenaz ere, hauek egungo probintzien mugetan hartzen direlarik; eta erabakitzen den prozeduraren arabera partaide izatea erabakitzen badu. »

—EAEko Autonomia Estatutua, 2.2 artikulua[1]


Espainiako Konstituzioaren arabera:

« Konstituzioak babestu eta onartzen ditu forudun lurraldetako eskubide historikoak. Forudun errejimenaren gaurkotze orokorra, dagokionean, Konstituzio eta Autonomia Estatu(tu)en barnean egingo da. »


Euskal Autonomia Erkidegoa

Euskal Autonomia Erkidegoan, hiru foru lurraldeek Lurralde historiko izena hartzen dute, 1979ko Euskal Autonomia Erkidegoko Estatutuaren arabera. Hiru lurraldeek Autonomia erkidegoan antolatzen dira.

Foru lurralde bakoitzak bere Foru Aldundia eta Batzar Nagusiak ditu.

Nafarroako Foru Erkidegoa

Nafarroako Foru Erkidegoan, foru lurraldeak Foru erkidego izena hartzen du, lurraldebakarra baita. Hala ere, lege askotan foru lurralde erabiltzen da [1].

Erreferentziak

  1. Gernikako Estatutua (Noiz kontsultatua: 2010-8-16).

Ikus, gainera

  • Herrialdea

Kanpo estekak

  • Espainiako Konstituzioa, 25. urteurrenaren webgunea.
  • Euskal Autonomia Estatutua, Arartekoaren webgunea (PDF formatua).
  • Nafarroako Foru Hobekuntzaren artikulu nagusiak, Nafarroako Foru Erkidegoko Gobernuaren webgunea.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q3179682
  • Wd Datuak: Q3179682
  • i
  • e
  • a
Euskal Herriko lurralde, hirigintza eta administrazio entitateak
Lurraldekoak
Aldiria • Auzoa / Auzunea / Etxadia • Babestu beharreko guneaBasaburuaBaserriaBazter-herria / Bazter herrixkaBordaldea • Burgua / Hirixka • EkoherrixkaEtxaldea • Erdigunea / Erdialdea • Giza kokagunea / Kokalekua • Herria • Herrigunea / Alde zaharra / Hiri-barnea • HerrixkaHiriaHiribilduaHerri hustuaHiri globalaHirigunea / Aglomerazioa • Hiripea • Industria koloniaKonurbazioaLieu-dit (Ipar)KomunalaLo-hiria • Lotizamendua • Lorategi-hiriaMegalopoliaMetropoliaMetropoli-eremuaOkupazioa • Parrokia / Eliztia • Txabola auzoa
Administraziokoak
Alkate-auzoa (Hego)Barrutia (Ipar)Departamendua (Ipar)ErresumaEskualdeaEstatuaHerrialdea • Foru lurraldeak (Autonomia erkidegoak eta Foru erkidegoa) (Hego) • Frantziako Herrialdea (Ipar)Hirialde elkargoa (Ipar)Hirigune elkargoa (Ipar)Kantonamendua / Kantoia (Ipar)Komuna (Ipar)KonderriaKontzejua (Hego) • Lekua (Hego)Lurralde kolektibitatea (Ipar)Mankomunitatea (Hego)Prefektura (Ipar)PrintzerriProbintziaUdalaUdalerriaUnitate administratiboa
Historikoak
Hego: Hego Euskal Herrikoa • Ipar: Ipar Euskal Herrikoa