Kontzeju

Gorrebustoko kontzeju-etxea, Araba
Artikulu hau gaur egun Araba-Nafarroetako hainbat herrik duten antolakundeari buruzkoa da; Erdi Aroko kontzejuak gaitzat duena beste hau da: «Kontzeju (Erdi Aroa)»

Kontzejua, Araban eta Nafarroa Garaian, toki-entitate mota bat da, udalerria baino lurralde-eremu txikiagokoa.[1] Nortasun juridikoa eta jarduteko gaitasuna ditu, eta bere interesak kudeatzeko autonomia. Araban, 335 kontzeju daude: 16 kontzeju itxi eta 319 kontzeju ireki. Nafarroa Garaian, 345 kontzeju zeuden 2023an.[2]

Administrazioa

Administrazioa kontzeju irekian edo itxian egin daiteke.

  • Kontzeju irekia da, baldin gobernatzeko eta administratzeko organotzat auzo-alkatea eta hautesle guztien artean osatutako auzo-batzarra baditu. Zuzeneko demokraziaz funtzionatzen du, beraz. Arabako kontzejuetan, gobernu- eta administrazio-organo dira auzo-batzarra, administrazio-batzarra, eta errejidore-batzarburua. Nafarroako kontzejuetan, berriz, auzo-batzarrak eta lehendakaria.[3]
  • Kontzeju itxia da, baldin auzotarrek aukeratutako administrazio batzar batek gobernatzen eta administratzen badu.[4] Kontzejuaren administrazio batzarrak osaera hau izaten du: kontzejuburua (kontzejuko lehendakaria edo presidentea ere deitzen zaio), idazkaria, diruzaina eta batzordekide soilak.[5][6]

Erreferentziak

  1. Kontzeju. Euskalterm, euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2023-12-9).
  2. Nafarroako toki entitateen bilatzailea. navarra.es (Noiz kontsultatua: 2023-12-9).
  3. Kontzeju irekia. Euskalterm, euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2023-12-9).
  4. Kontzeju itxia. Euskalterm, euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2023-12-9).
  5. 6/1990 Foru Legea, Nafarroako Administrazio Lokalari buruzkoa. navarra.es (Noiz kontsultatua: 2023-12-9).
  6. 11/1995 Foru Araua, martxoaren 20koa, Arabako Lurralde Historikoko herri-batzarrei buruzkoa. eudel.eus (Noiz kontsultatua: 2023-12-9).

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q19948005
  • Wd Datuak: Q19948005
  • i
  • e
  • a
Euskal Herriko lurralde, hirigintza eta administrazio entitateak
Lurraldekoak
Aldiria • Auzoa / Auzunea / Etxadia • Babestu beharreko gunea • Basaburua • Baserria • Bazter-herria / Bazter herrixka • Bordaldea • Burgua / Hirixka • Ekoherrixka • Etxaldea • Erdigunea / Erdialdea • Giza kokagunea / Kokalekua • Herria • Herrigunea / Alde zaharra / Hiri-barnea • HerrixkaHiriaHiribilduaHerri hustuaHiri globalaHirigunea / Aglomerazioa • Hiripea • Industria koloniaKonurbazioaLieu-dit (Ipar)KomunalaLo-hiria • Lotizamendua • Lorategi-hiriaMegalopoliaMetropoliaMetropoli-eremuaOkupazioa • Parrokia / Eliztia • Txabola auzoa
Administraziokoak
Alkate-auzoa (Hego)Barrutia (Ipar)Departamendua (Ipar)ErresumaEskualdeaEstatuaHerrialdeaForu lurraldeak (Autonomia erkidegoak eta Foru erkidegoa) (Hego) • Frantziako Herrialdea (Ipar)Hirialde elkargoa (Ipar)Hirigune elkargoa (Ipar)Kantonamendua / Kantoia (Ipar)Komuna (Ipar)Konderria • Kontzejua (Hego) • Lekua (Hego)Lurralde kolektibitatea (Ipar)Mankomunitatea (Hego)Prefektura (Ipar)PrintzerriProbintziaUdalaUdalerriaUnitate administratiboa
Historikoak
Hego: Hego Euskal Herrikoa • Ipar: Ipar Euskal Herrikoa